(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nasuvinsak lau etxebizitza utzi dizkio Gizakia Herritar / París 365 fundazioari aldi batez ostatu gisa erabiltzeko astelehena, 2014.eko otsailak 17


Horietatik bi errentan emango dira, eta beste biak erregimen prekarioan.


Nasuvinsaren eta Gizakia Herritar fundazioaren arteko hitzarmena izenpetzen

Zarraluqui kontseilaria París 365ko ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nasuvinsa enpresa publikoak hamar urterako lankidetza-hitzarmena sinatu du Gizakia Herritar / París 365 fundazioarekin. Fundazioa hainbat proiektu solidariotan ari da lanean, beraz, lau etxebizitza utzi dizkio, bi errentan eta beste bi erregimen prekarioan. Fundazioak etxebizitza horiek "viviendas comunitarias-París Etxea" izeneko baliabiderako erabiliko ditu, behar dutenei aldi baterako ostatua emateko.

Lehen bi etxebizitzen errenta bost urterako ezarri da eta, epea amaitu ondoren, urtero luzatu ahal izango da, beste bost urte egin arte. Etxebizitzek egongela, sukaldea, bainugela eta hiru logela dituzte. Etxebizitza bakoitzerako zehaztutako alokairua 300 eurorena da. Komunitate- eta hornidura-gastuak errentariak ordaindu beharko ditu; Nasuvinsa, aldiz, OHZ ordaintzeaz arduratuko da. Gizakia Herritar / París 365 fundazioak haurrak dituzten familiei utziko dizkie etxebizitzak.

Erregimen prekarioko etxebizitzen kasuan, hamar urteko denboraldia ezarri da. Hiru logela, egongela, bainugela eta sukaldea dituzte. Prest izateko egokitzapen-lan batzuk egin behar dira, eta fundazioak horiek burutzeko konpromisoa hartu du. Horren truke, komunitate-gastuak eta OHZ bakarrik ordaindu beharko ditu. Gizakia Herritar / París 365 fundazioak errehabilitazio-prozesuetatik datozen pertsona bakarrei utziko die etxebizitzetako bat, gizarteko bizitzara egiteko prozesua errazteko. Beste etxebizitza, duen antolaketagatik eta handiagoa izateagatik, tutoretzapeko edo larrialdietako ostatu gisa erabiliko den aztertzen ari da fundazioa. Bi etxebizitzetan galdara aldatu behar da, argindarraren eta telekomunikazioen instalazioak guztiz berritu behar dira, leihoak, pertsianak, pertsianen kutxak eta leiho-ateak aldatu behar dira, etxebizitza osoan zoladura eta zokalo berriak jarri behar dira eta horma eta sabai guztiak pintatu behar dira. Etxebizitzetako batean, gainera, barruko eta sarrerako ateak aldatu behar dira, eta, bestean, berokuntza-zirkuitua eta berogailuak prest jarri behar dira, sukaldeko iturgintzako eta saneamenduko instalazioa berrikusi behar da eta, bainugelan, sartzeko atea, iturgintzako instalazioak eta komun-ontziak aldatu behar dira.
Nasuvinsak Gizakia Herritar / París 365 fundazioari utzitako lau etxebizitzak fundazioak 2011n abian jarri zuen "Viviendas Comunitarias - París Etxea" izeneko baliabiderako izango dira. Horren bidez, aldi baterako ostatua ematen zaie behar duten pertsona edo familiei (3 eta 24 hilabete artean), etxebizitza duin eta egonkor bat eskuratzen duten arte.

Baliabidearen onuradunek, gainera, laguntza  batzuk jasoko dituzte. Horien helburua etxebizitzen erabiltzaileak, modu autonomoan eta arrazoiko epean, euren egoera "normalizatu" ondoren programatik irten ahal izatea da. Laguntza horien artean dago gizarte-laguntza, elkarbizitza kudeatzeko laguntza eta horren jarraipena, laguntza psikologikoa eta, oro har, fundazioak eskaintzen dituen beste baliabide batzutarako sarbidea, kasu bakoitzaren arabera.

Gaur egun, "Viviendas Comunitarias - París Etxea" baliabidearen barruan, fundazioak errentan emandako bost etxebizitza kudeatzen ditu, guztira hamalau gela. Nasuvinsak utzitako hiru etxebizitzaren bidez gaur egungo hiru ordezkatuko dira, erosotasun-baldintza hobeak dituztelako eta plaza kopurua handitzea ahalbidetzen dutelako (16 gela, horietako asko bikoitzak dira).

Gaur egun, "Viviendas Comunitarias - París Etxea" baliabidearen barruan, fundazioak errentan emandako bost etxebizitza kudeatzen ditu, guztira hamalau gela. Nasuvinsak utzitako hiru etxebizitzaren bidez gaur egungo hiru ordezkatuko dira, erosotasun-baldintza hobeak dituztelako eta plaza kopurua handitzea ahalbidetzen dutelako (16 gela, horietako asko bikoitzak dira).

"Viviendas Comunitarias -- París Etxea" programan parte hartzeko hautapen-irizpideak eskariaren premian, plaza hutsetan, pertsonak gizarteratzeko duen borondatean, interesean eta motibazioan, eta elkarbizitzarako eta funtzionamendurako arauak onartzean oinarritzen dira. Alokairuaren gastua ordain dezaketen pertsona edo familiei 120 euro kobratuko zaie hilean, gastu guztiak barne.

2013an 23 pertsonak hartu zuten ostatu etxebizitza horietan eta, batez beste, 6,3 hilabeteko egonaldiak egin zituzten. Horien artetik hamarrek ez zuten alokairurik ordaindu, seik uneren batean ordaindu zuten, eta zazpik egonaldi osoan ordaindu zuten alokairua.

Gizakia Herritar fundazioa 2008ko abenduan eratu zen eta bere egiteko nagusia gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsona eta familiak, baita edozein motako diskriminazioa jasaten duten taldeak ere, erabat gizarteratzen laguntzea da. Horretarako, justizia soziala eta pertsona eta herri guztientzako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasotzen diren giza eskubideen defentsa eta errespetua sustatzen ditu. "Comedor Solidario París 365" da eskaintzen duen baliabiderik ezagunena. Horri esker, lau urte eta erdian 117.000 bazkari eta afari baino gehiago banatu ditu. Gaur egun, hilean 500 pertsonari ematen die arreta dituen baliabideen bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa