(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2014ko Vianako Printzea Sariaren deialdia agintzen duten oinarriak argitaratu dira astelehena, 2014.eko otsailak 17


Hautagaitzak aurkezteko epea bihar, asteartea, irekiko da eta apirilaren 16an amaituko


Bihar asteartean, otsailak 18, 2014ko Kulturaren Vianako Printzea Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea irekiko da. Apirilaren 16a izango da eskaerak jasotzeko azken eguna, bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek emandako 4/2014 Foru Aginduak, otsailaren 4koa, xedatzen duenez, eta NAOean gaur argitaratu dena.

Kulturaren Vianako Printzea Sariak kultura munduan garrantzitsuak diren pertsona edo entitateen ibilbidea aitortzen du, eta barnean hartzen du, alde batetik, arte plastiko, musika, literatura eta beste arlo batzuetan egindako lana, eta bestetik, zientzia, teknika eta ikerketako arloetan egindako lana. Foru Agindu horrek sariari 25.000 euro ematen dizkio eta, jaso ahal izateko, entitateko arduraduna edo saritutako pertsona banaketa-ekitaldian izan dadin agintzen du.

Hautagaitzen eta dokumentazioaren aurkezpena

Testuaren arabera, hautagaitzak aurkeztu ahalko dituzte Kulturako Nafarroako Kontseiluko kideek, edozein herrialdetako erakunde publikoek (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak, ikerketa-zentroak, enbaxadak, kontsulatuak…), eta baita hezkuntza, kultura eta gizarteko entitateek ere, legez osatutako edozein herrialdetako GKEek eta antolakuntzak gonbidatzen dituen pertsona ospetsuak ere.

Proposamenakposta elektronikoz bidali ahalko dira ondorengo helbidera: premioprincipedeviana@navarra.es; edo posta ziurtatuz, gutun-azalean “2014ko Kulturaren Vianako Printzea Sarirako” adieraziz ondorengo helbidera: Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusia, Navarrería kalea, 39-1 31001 Iruña (Espainia). Mezularitza-zerbitzuz bidaltzen bada, fax bidez (+34 848 424 629) jakinarazi beharko da bidalketa egiten den egun berean.

Hautagaitza aurkezteko onartutako entitate edo pertsonek, honako dokumentazio hau erantsiz egingo dute:

a) Entitatearen izaera juridikoaren frogagiriak eta, hala badagokio, proposatutako pertsonena, eta bertan adieraziko da: izena, helbidea, telefonoa, webgunea izango balu, IFZ edo antzekoa, erregistroetako inskripzio-zenbakia, bai eta egokiak jotzen diren beste dokumentu batzuk ere, Epaimahaiak ezagutza hobea izan dezan.

b) Azalpen-memoria (1.000 hitz gehienez), eta bertan jasoko dira pertsona edo entitatearen hautagaitza aurkeztea babesten duten merezimendu garrantzitsuak eta sari hori lortzeko baloratutako merezimenduak egiaztatuko dituena.

c) Hautagaitzaren aldeko gutunak aurkeztu ahalko dira nork bere borondatez.

d) Adierazitako merezimenduak defendatzen eta egiaztatzen utziko duten beste edozein dokumentazio osagarri.

Sari honi lotutako edozein informazio eskatzeko Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin harremanetan jar daiteke, telefonoz (848 424 644) edo posta elektronikoz helbide honetan: premioprincipedeviana@navarra.es

Sariaren epaimahaia, epaitza, ematea eta banaketa

Epaimahaia Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek osatuko dute.

Aurkeztutako hautagaitzak Epaimahaiak aztertuko ditu, eta hark Nafarroarekin zer lotura berezia duen baloratuko du, merezimenduez gain. Epaitza hedabideen aurrean egindako prentsaurrekoan iragarriko da eta saria Nafarroako Gobernuak emango du Epaimahaiak egindako proposamena aztertu ondoren.

Saria urtean behin ematen da eta 1993. urtetik Asturiasko eta Vianako Printzea Errege Gorentasun Felipe de Borbón jaunak banatu izan du eta, ezkondu zenetik, Asturiasko eta Vianako Printzesa Letizia Ortiz izan du alboan.

Gogora ekarri behar da 2010 eta 2011n “Vianako Printzea” Saria “Vianako Printzea” Nafarroako Nazioarteko Sarien barnean sartu zela, Elkartasunaren Sariarekin eta sortu berri den Menpekotasunaren Arretarako Sariarekin batera. 2012an, Nafarroako Gobernuak saria banatzeko aurreko formatuari heldu zion berriz, hots, beste sari batzuetatik banatuta eta hautagaiek Nafarroarekin zuten lotura berreskuratuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa