(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zarraluqui eta Alli kontseilariek tutoretzapeko sei pisu inauguratu dituzte Lekunberrin asteartea, 2014.eko otsailak 18


Mendekoak ez diren 60 urtetik gorakoentzat eta urritasunen bat duten adin horretatik beherakoentzat izango dira.


Lekunberriko tutoretzapeko pisuak

Alli eta Zarraluqui kontseilariak tokiko agintariekin. ( irudia handitu )

Luis Zarraluqui Ortigosa Sustapeneko kontseilariak eta Íñigo Alli Martínez Gizarte Politiketako kontseilariak tutoretzapeko sei pisu inauguratu dituzte gaur eguerdian Lekunberrin. Pisuak mendekoak ez diren 60 urtetik gorakoentzat eta urritasunen bat duten adin horretatik beherakoentzat izango dira, eta datorren martxotik hasita beteko dituzte.

Etxebizitzak Lekunberriko eta Larraungo udalen proiektu baten emaitza dira eta Lekunberriko eguneko zentro bateko lehen solairuan daude. Eraikinak bi solairu ditu. Beheko solairuan eguneko zentroa dago, baita maizterrek erabil ditzaketen beste gela batzuk ere. Goiko soliruan sei etxebizitzak daude, horietatik lau berrogei metro karratukoak dira, beste bat 55 metro karratukoa eta beste bat 70 metro karratukoa, bi pertsonarentzako modukoa.

Etxebizitzek babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko kalifikazioa izango dute eta baldintzak betetzen dituzten pertsona edo familia-unitateei esleituko zaizkie errentan, deialdi publikoa eginda eta baremoa aplikatuta. Diru-sarrera urrien baldintzak betetzen dituzten esleipendunen errentaren % 75, % 50, % 25 edo ezer ere ez ordaintzen lagunduko du Sustapeneko Departamentuak, PFEZaren aitorpenaren bidez justifikatuko den egoera ekonomikoaren arabera.


Lekunberriko tutoretzapeko pisuak

Pisuak Lekunberriko eguneko zentroan daude. ( irudia handitu )

Obrak Construcciones Lansalot enpresari esleitu zitzaizkion 175.139,32 euro gehi BEZaren truke. Sustapen Departamentuaren itzuli beharrik gabeko diru-laguntza 168.276 eurokoa da.

Bestalde, 2007ko maiatzean, Gizarte Ongizateak hainbat urtetarako 605.840,80 euroko diru-laguntza eman zion Lekunberriko Udalari hogei plazako eguneko zentro baten proiektua egin, eraiki, urbanizatu eta ekipoz hornitzeko. Jasotako diru-laguntza 757.301 euroko aurrekontu onartuaren % 80 da. 2008an, Lekunberriko Udalak proiektua handitzeko eskatu zuen, eta milioi bat euro ere onartu ziren. Hainbat urtetarako 169.889,30 euroko diru-laguntza jaso du, hau da, aurrekontu onartu osoaren % 70. Lekunberriko Udalak aurkeztutako amaierako agirietan, inbertsioa osoa 1.163.486,76 eurokoa izan da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa