(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ikastetxeei buruzko informazio osatua duen direktorio berria egin du asteazkena, 2014.eko otsailak 19


Gurasoei ikastetxea hautatzen lagunduko die ostegun honetan hasten den 2014-15 ikasturterako aurrez izena emateko kanpainan.


Transcripción textual del video

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ikastetxeak biltzen dituen direktorio bat prestatu du ikastetxe bakoitzari buruzko informazio osatuarekin (eredua eta hizkuntza-programa, hezkuntza-eskaintza, tamaina, helburuak, balioak, zerbitzuak etab.). Oso erabilgarria izan daiteke 3 urteko 6.700 haurren gurasoentzat, izan ere, ostegun honetatik, otsailak 20, datorren asteazkenera arte, otsailak 26, datorren irailean ikasketak hasiko dituzten seme-alabek zein zentrotan ikasiko duten hautatu behar dute.

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ikastetxeak biltzen dituen direktorio bat prestatu du ikastetxe bakoitzari buruzko informazio osatuarekin (eredua eta hizkuntza-programa, hezkuntza-eskaintza, tamaina, helburuak, balioak, zerbitzuak etab.). Oso erabilgarrai izan daiteke 3 urteko 6.700 haurren gurasoentzat, izan ere, ostegun honetatik, otsailak 20, datorren asteazkenera arte, otsailak 26, datorren irailean ikasketak hasiko dituzten seme-alabek zein zentrotan ikasiko duten hautatu behar dute.

"Elige lo mejor. Educación en Navarra" da kanpainaren leloa, eta helburua 2014-15 ikasturterako Haur eta Lehen Hezkuntzako aurretiazko izen-emateari buruzko informazioa jasotzea da. José Iribas kontseilariak datorren ikasturteko berritasun nagusien berri eman du; besteak beste, Ingelesez Ikasteko Programa beste 30 ikastetxe publiko eta itunpekotara hedatuko da, ikastetxe partaideak 90 izan arte, eta ikastetxeetan bizikidetza-arauak berrituko dira. Gainera, aurretiaz izena emateko kanpainan lehen aldiz aplikatuko dira ikastetxeei emandako jarraibideak guraso bananduek seme-alaben ikastetxea aukeratzean izan ditzaketen desadostasunetarako.

Ikastetxeen direktorioa

Ikastetxeen direktorio berriak bilaketa errazteko eta ikastetxe bakoitzari buruzko informazioa argitzeko berritasunak ditu.

Tresnak Nafarroako ikastetxe guztien datu orokor eta estandarizatuak bateratzen ditu, esate baterako, hizkuntza-eredu eta -programak, hezkuntza-eskaintza, ikastetxearen tamaina, eskaintzen dituen zerbitzuak edo eskolaz kanpoko jarduerak, ikastetxe bakoitzak emandako informazio espezifiko eta guzti. Hala, zentro bakoitzak bere datuak eman ditzake (hezkuntza-proiektua, balioak, helburuak, dare eta proiektuetan duen partaidetza, bereizgarriak edo kalitatearen ziurtagiriak).

Direktorioa euskaraz eta gaztelaniaz dago erabilgarri, eta Departamentuaren baliabideekin prestatu da oso-osorik, kostu ekonomikorik eragin gabe. 2013an argitaratu zen Hezkuntza Departamentuko web-orri berrian dago ikusgai, eta hobetzen joango da pixkanaka.

Aurrez izena emateko prozedura

Izena aurrez emateko kanpaina lehen aldiz ikastetxe publiko edo itunpeko batera joango diren ikasleei dago zuzenduta. Ez da beharrezkoa onarpen-prozedurarik burutzea ikastetxe bereko maila batetik bestera pasatzen diren ikasleentzat edo beste zentro batzuetako ikasleen matrikula bermatzeko. Jarraibideak eta egutegia 2/2014 Ebazpenean daude jasota.

Epea otsailaren 20tik 26ra artekoa da. Gurasoek eskaera bakarra aurkeztu beharko dute lehen aukera gisa hautatzen duten ikastetxean. Gainera, ordezko beste bi aukera zehaztu beharko dituzte, baita seme-alabek zein hizkuntza-eredutan ikasiko duten ere.

Martxoaren 12rako argitaratuko da onartuen behin-behineko zerrenda, eta martxoaren 12an eta 13an erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira. Martxoaren 17an onartuen behin betiko zerrenda aurkeztuko da, eta matrikula ekainak 20 eta 27 artean egingo da.

Ikastetxeren batek dituen plazak baino eskaera gehiago jasotzen baditu, baremoa ezarriko da, familiaren errenta, bizitokiarekiko hurbiltasuna, ikastetxean anai-arrebarik matrikulatuta dagoen eta nolabaiteko urritasunik duen hartuko dira kontuan, batez ere. Aipatutakoak nahikoak ez badira eskatzaileen artean hurrenkera ezartzeko, beste alderdi batzuk hartuko dira kontuan, esate baterako, familia ugariko batekoa izatea eta etxebizitzak eta ikastetxeak posta-kode bera izatea.

Irailean izena emateko ezohiko epea zabalduko da, baina herrialdez edo bizilekuz aldatzeagatik eskaera ohiko epean egin ezin duten ikasleentzat bakarrik.

Hezkuntza Departamentuak web-orriaren bidez emango du aurretiazko izen-emateari buruzko informazioa. Halaber, interesa duten familiek zalantzak argitu ahal izango dituzte Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzuaren Eskolatze Arloarekin harremanetan jarrita honako hauen bidez: nescolar@navarra.es helbidera idatzita edo 848 42 66 17, 848 42 69 77 eta 848 42 32 12 telefonoetara deituta.

Atzerriko hizkuntzen aldeko apustua

Esan bezala, Nafarroako laurogeita hamar ikastetxek, legegintzaldiaren hasierakoen hirukoitzak, Ingelesez Ikasteko Programa (IIP) eskainiko dute 2014-2015 ikasturtean. Gainera, jakina denez, hezkuntza-sisteman ikastetxe publiko aleman bat ere badago, Iruñeko Paderborn-Víctor Pradera.

Aurtengo berritasun nagusia itunpeko ikastetxeetan ingelesezko programen homologazioa egitea izan da, ikastetxe publikoei eskatzen zaizkien baldintzak bete behar baitituzte.

Zehazki, datorren ikasturtean, 13 ikastetxe publikok eta itunpeko 17 ikastetxek ezarriko dute IIP. Honako hauek dira eskola publikoetako batzuk: Andosillako Virgen de la Cerca, Azagrako Francisco Arbeloa Fernández de Esquide, Carcarko Virgen de Gracia, Funesko Elías Terés, Fustiñanako Santos Justo y Pastor, Uharteko Ama Zuria, Melidako Santa Ana, Milagroko Virgen del Patrocinio, Monteagudoko Honorio Galilea, Murillo el Frutoko Raimundo Lanas, Erriberriko Príncipe de Viana, Arradako Ximénez de Rada, eta Santakarako Nuestra Señora de La Asunción.

Aldiz, honako hauek dira itunpeko ikastetxe homologatuak: Burlatako Amor de Dios eta Regina Pacis, Lizarrako Mater Dei, Lodosako La Milagrosa, Mutiloako Luis Amigó, Eguesibarko Santa María La Real, Tuterako Compañía de María eta Atarrabiako La Presentación, baita Iruñeko hauek ere: Calansanz, El Redín-Miravalles, Esclavas del Sagrado Corazón, Hijas de Jesús, Irabia-Izaga, Monjardín lizeoa, San Cernin, Santa Catalina Labouré eta Vedruna.

Bizikidetza-arauak berritzea eta guraso bananduentzako jarraibidea

2014-15 ikasturteko beste berritasunetako bat ikastetxeen eta gurasoentzako bizikidetza-arau berriak indarrean jartzea izango da. Departamentuko Bizikidetza Batzodea ari da arauak berritzen. Araudi berriak 2010etik indarrean izan den Foru dekretua aldatuko du.

Gurasoen eta legezko arduradunen erantzukizun eta eskubideei dagokienez, arau berriek bizikidetzako gatazketan informazioa eskuratzeko eskubidea ematen diete, eta ikastetxeentzat bertan lanean ari diren irakasle eta langileekiko errespetua bermatzeko bitartekoa da.

Horrez gain, mugikorren eta sare sozialen erabilera egokia bermatzeko neurriak hartuko direla aurreikusi da, hau da, ikaskuntzan laguntzeko tresna gisa erabiliko dira.

Amaitzeko, aipatu beharrekoa da bihar hasiko den aurrez izena emateko kanpainan ikastetxeek Departamentuak prestatutako jarraibideak lehen aldiz aplikatuko dituztela.

Jarraibideak guraso banandu edo dibortziatuek adingabearen hezkuntza-aukeren inguruan desadostasunak dituztenean jarduteko moduari buruzkoak dira.

Jarraibideen arabera, ikastetxea aukeratzeko orduan, ikastetxe batean ikasteko lehen aldiz eskatzen dutenean eta herriari buruzko desadostasunak daudenean, lehentasuna emango zaio adingabearekin bizi ohi den edo haurra, gehienetan, eskolara eraman eta bertan jasotzen duen gurasoaren bizitokia dagoen herrian eskolatzeari. Jagoletza partekatua bada edo haurra bi gurasoekin neurri berean bizi bada, lehenik eta behin haurraren anai-arrebak dauden ikastetxeari emango zaio lehentasuna eta, halakorik ez denean, bi gurasoetako edozeinen bizitokitik hurbilen dagoen ikastetxeari..

Haurra udalerri bereko zein ikastetxetan eskolatuko den adostu ezin bada, haurrak anai-arrebak dituen ikastetxean eskolatzeari emango zaio lehentasuna eta, anai-arrebarik izan ezean, adingabearekin bizi ohi den edo haurra, gehienetan, eskolara eraman eta bertan jasotzen duen gurasoaren bizitokitik hurbilen dagoen ikastetxean eskolatzeari. Jagoletza partekatua denean, bi gurasoekin neurri berean bizi denean edo haurra ikastetxera eraman eta ekartzeko ohitura berbera bada, bi gurasoetako edozeinen bizitokitik hurbilen dagoen ikastetxeari emango zaio lehentasuna.

Ikastetxez aldatzeko eskatzen dutenean, haurra dagoeneko eskolatuta dagoen ikastetxean gelditzeari emango zaio lehentasuna, aldaketa adingabearekin bizi ohi den gurasoa bizitokiz aldatuko delako egiten denean izan ezik, betiere arrazoitzen bada, adibidez, lanagatik.

Jarraibideak iragan urtarrilean hasi ziren aplikatzen, eta haurrak eskolatik hartzea, ebaluazioei buruzko informazioa ematea eta beste kontu garrantzitsu batzuri buruzko gaiak ere barne hartzen ditu, ikastetxeko jantoki-zerbitzua eta irudiak eta datu pertsonalak uzteari buruz.

Unibertsitate aurreko irakaskuntzaren kopuruak

105.718 ikasle daude matrikulartuta unibertsitate aurreko ikasketetan 2013-2014 ikasturte honetan (guztira 109.765 ikasle dira 0-3 ziklokoak ere kontuan hartzen badira). Horietatik 68.256k ikastetxe publikoetan ikasten dute eta 37.462k itunpeko ikastetxe pribatuetan.

Ikastetxe publikoetara joaten diren ikasleen banaketa honako hau da: Haur Hezkuntzan 12.957; Lehen Hezkuntzan 25.069; DBHn 16.327; Batxilergoan 6.046; Lanbide Heziketako programetan eta Heziketa Zikloetan, prestatzeko ikasturtea barne, 7.534; eta Heziketa Berezian 323.

Bestalde, itunpeko ikastetxe pribatuetan 7.395 ikasle daude matrikulatuta Haur Hezkuntzan; 14.762 Lehen Hezkuntzan; 9.949 DBHn; 3.004 Batxilergoan; 2.173 Lanbide Heziketan, Heziketa Zikloetan eta prestatzeko ikasturtean; eta 179 Heziketa Berezian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa