(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 6,2 milioi euroko diru-laguntza eman du urritasunak dituzten 1.400 langileko 17 enplegu-zentro berezientzat asteazkena, 2014.eko otsailak 19


Foru Komunitatea da 2011tik urritasun handiko langileentzat lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 finantzatu duen bakarra.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 17 enplegu-zentro berezientzako 6.298.000 euroko diru-laguntza ematea erabaki du. Enplegu-zentro horiek urritasunak dituzten 1.393 pertsonari ematen die lana. Foru Komunitatea da 2011tik zentro horietan kontrataturiko urritasun handiko langileentzat (adimen-urritasuna, garun-paralisia eta % 33 edo gehiagoko buruko gaixotasuna dutenak, eta % 65 edo gehiagoko urritasun fisikoren bat edo zentzumen-urritasunen bat duten pertsonak) lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 finantzatzen duen bakarra.

Enplegu-zentro berezi bateko garbitegia.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 17 enplegu-zentro berezientzako 6.298.000 euroko diru-laguntza ematea erabaki du. Enplegu-zentro horiek urritasunak dituzten 1.393 pertsonari ematen die lana. Foru Komunitatea da 2011tik zentro horietan kontrataturiko urritasun handiko langileentzat (adimen-urritasuna, garun-paralisia eta % 33 edo gehiagoko buruko gaixotasuna dutenak, eta % 65 edo gehiagoko urritasun fisikoren bat edo zentzumen-urritasunen bat duten pertsonak) lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 finantzatzen duen bakarra.

% 75eko diru-laguntzak zentroek urte osoan kontratatzen dituzten 1.393 pertsonatik 800ri egiten die mesede, eta urritasun-maila handiagoak dituztenenei eta, hortaz, ohiko lan-merkatuan enplegua aurkitzeko arazo bereziak dituztenei lana aurkitzen laguntzea da helburua. Hala, ekoizpen-indize baxuagoa duten pertsonak kontratatzen dituzten zentro bereziak konpentsatzen dira, eta gainerako enpresekiko duten lehia murrizten zaie.

Gainera, zentro horietan lanean ari diren eta urritasunen bat duten langile guztien lanbide arteko gutxieneko soldataren % 50 finantzatzen da.

27 urteko ibilbidea

Pribatuak diren enplegu-zentro bereziek produkzio-lana egin eta merkatuan jarduten dira, eta urritasunak dituzten pertsonei ordainpeko lana ziurtatzea dute helburu. Langile-zerrendaren % 70 urritasunak dituztenek osatu behar dute gutxienez.

Zentroek urritasunak dituzten langileei pertsona gisa eta gizartean egokitzeko zerbitzuak eskaini behar dizkiete, hau da, errehabilitazioa, terapia, laneratzea, gizarteratzea, baita kulturara eta kiroletara egitea ere.

Nafarroako 17 enplegu-zentro berezietatik 11 irabazi-asmorik gabekoak dira, hau da, izan ditzaketen onura guztiak erakunderako dira.

Hauek dira 17 zentroak: Albernia-Asociación Sin Fronteras, Amimet-Canraso, Adisco, Dya Servicios Discapacitados SL, Elkarkide SL, Fevimax Logísitica SL, Enplegurako Aspace Nafarroa fundazioa, Bidean fundazioa, Fundosa, Gureak Navarra SL, Lastai SL, Lavanor SL, Nasermo SL, Ocon SL, Tasubinsa, Teletaxi eta Telizsa. Teletaxi izan zen Nafarroan sortu zen lehen enplegu-zentro berezia, 1987ko urtarrilean.

Zentro horietako jarduerak honako hauekin erlazionatutako zerbitzuak dira: agirien kudeaketa; marketina eta merkataritza; atezaintza, mantentze-lanak eta eraikinen kudeaketa; garbiketak; baratzezaintza eta berdeguneak; ibilgailuak eta garraioa; eraikinen mantentze-lanak; ostalaritza; etxea; telefono-komunikazioa; eta teletaxia dira.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa