(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako osasun-zentro guztiek dute erabilgarri dagoeneko aurretiazko hitzordua Internet bidez eskatzeko sistema ostirala, 2014.eko otsailak 21


2013an 50.000 hitzordu inguru eskatu ziren Internet bidez familia-medikuarekin, pediatrarekin, erizaintzako kontsultetarako eta gizarte-langileekin.


Kontsulta medikoa

Kontsulta mediko bat.

Lehen mailako arretan, aurrez hitzordua Internet bidez eskatzeko sistema erabilgarri dago Nafarroako oinarrizko osasun-barruti guztietan, baita kontsultategien gisako osasun-zentroetan ere.

Hala, osasun-txartela duten herritar guztiek familia-medikuarekin, pediatrarekin, erizaintzako kontsulta edo gizarte-langileekin hitzordua Internet bidez eskatu ahal izango dute, www.navarra.es edo www.citasalud.navarra.es gunean.

Aurretiazko hitzorduaz gain, sistemak bestelako izapideak egin eta zerbitzuak eskatzeko aukera ematen du osasun-zentrora joan beharrik gabe, esate baterako, medikuaren altak, ohiko erabilerako errezetak, osasun-egoeraren, ezintasunaren edo urritasunen txostenak, telealarma, egoitzetarako onarpenak, mendetasun-aitorpenak, aldizkako analisietarako paperak, ospitaleratutako pazienteen bajak, bisak berritzea, farmakoak, anbulantzia edo oxigenoa.

Internet bidez aurrez hitzordua hartzeko sistema erabiltzeko, osasun-txartelaren zenbakia eta jaiotze-data idatzi behar dira; bestela, ordenagailuan ziurtagiri digitala instalatuta izan behar da. Segurtasun-arrazoiengatik (genero-indarkeriaren kasuan edo adingabeen zaintzan), azken hori derrigorrezkoa izango da egiteke dauden hitzorduak ikusi edo aldatzeko.

50.000 hitzordu telematiko inguru 2013an

2013an aurretiazko 49.993 hitzordu eskatu ziren guztira Internet bidez. Horietatik 31.817tan, familia-medikuarekin kontsulta izatea eskatu zen, 12.455 kasutan pediatrarekin, 5.633 kasutan erizaintzako kontsulta izateko eskatu zen, eta 28 kasutan gizarte-langileekin.

Internet bidez hitzordua aurrez eskatzeko sistema 2011ko otsailean hasi zen bost osasun-zentrotan (Antsoain, Ermitagaña-Iruña, Atarrabia, Tafalla eta Tutera-Mendebaldea), pazienteen irisgarritasuna hobetu eta hitzorduen izapideak arintzeko, bai telefono-bidezkoak bai osasun-zentroetan aurrez aurre egindakoak. Sistema bigarren fase batean zabaldu zen, hurrengo hilabetean Foru Komunitateko 12 osasun-zentrotan ezarrita. Gainerako zentroetara pixkanaka hedatu da, aurtengo urtarrilean, Izabakoan ezarri ondoren, sistema osasun-zentro guztietan abian izan den arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa