(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 7 higiezin eta 4 artelan jarriko ditu enkantean, eta irabaziak ongintzazko erakundeei emango dizkie ostirala, 2014.eko otsailak 21


Ondasunak testamentua egin gabe hil diren nafarrenak ziren eta 800.000 euro inguruko hasierako balioa esleitu zaie.


Enkantean jarriko den etxebizitza bat duen Iruñeko Nafarroa Beherea etorbideko eraikina.

Datorren apirilaren 28an, Nafarroako Gobernuak zazpi higiezin eta lau artelan jarriko ditu enkantean . Ondasunak testamenturik egin eta oinordekorik izan gabe hildako 12 nafarrenak dira, eta lortutako irabaziak ongintzazko erakundeen artean banatuko dira.

Zehazki, sei pisu Iruñean daude eta etxe bat Tafallan. Pinturei dagokienez, horietako bat Jesús Basiano artista nafarrarena da, beste bat Gaspar Montes Iturriozena eta gainerako biak Antonio Pérez Rubiorenak. Ondasun horietako bakoitza banan-banan jarriko da enkantean, baina guztien hasierako prezioa 793.150 euro da guztira.

Enkantea egiteko baldintzak eta enkantean aterako diren ondasunen ezaugarriak Nafarroako Gobernuko Kontratazio Atarian kontsulta daitezke. Interesa dutenek apirilaren 7ra arteko epea dute proposamenak egiteko. Aurrez eskainiko diren loteak ikusi eta aztertu nahi izanez gero, hitzordua eskatu ahal izango da 848 422 972 telefono-zenbakira deituta (9:00etatik 14:00etara).


Enkantean ipiniko den Montes Iturrioz margolariaren obra baten xehetasuna.

Enkantea amaitzean loteetako bat eman gabe geratzen bada, bigarren enkante bat egingo da jarraian hasierako prezioa % 15 merketuta. Halaber, bigarren enkantearen ostean, % 15eko deskontua aplikatuko zaie eman gabe geratu diren loteei, eta hirugarren enkante batean jarriko dira.

Abintestato jaraunspenak

Ondasunak 1995 eta 2008 artean testamenturik egin gabe hildako 12 nafarrenak ziren (abintestato jaraunspenak). Iruñean, Lizarran, Cascanten, Irunberrin eta Faltzesen bizi ziren hildakoak. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren arabera, Komunitatea izango da hurbileko seniderik gabe eta oinordekorik izendatu gabe hildakoen ondasunen oinordekoa. Era berean, ondasun horien onurak gizarte-erakundeen artean banatu behar ditu.

Enkantea egindakoan, Nafarroako Gobernuak lortutako zenbatekoari higiezinak mantentzeak eragindako gastuak kenduko dizkio (komunitate-gastuak, zergak etab.). Ateratzen den zenbatekoa ongintzazko erakundeen artean banatuko da, ezarritako irizpideetan oinarrituta.

Iragan azaroan, Nafarroako Gobernuak enkante honen onurak jasoko dituzten ongintzazko erakundeak hautatzeko deialdia egin zuen. Deialdia ebazteko fasean dago oraindik, baina erabakia enkantea egin aurretik jakingo da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa