(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

207 obra eta 18 milioi euro, 2013ko euriteek kaltetutako errepideen konponketaren balantzea asteazkena, 2014.eko otsailak 26


Berriki amaitu dira Sustapen Departamentuak azpiegituretako kalteak eta hainbat bidetako zoruak konpontzeko egin behar izan dituen azken lanak.


Transcripción textual del video

NA-120 errepidea, Abartzuzan, konpontzeko obrekin bukatu dira Sustapen Departamentuak, 2013ko lehen seihilekoko ezohiko eurite eta elurteek eraginda, Nafarroako errepide-sareko azpiegituretako eta zoruetako kalteak konpontzeko egin behar izan dituen lanak. Guztira 207 konponketa-lan egin dira eta aurrekontua 17.770.025 eurokoa izan da.

Foru Gobernuak gaurko saioan jakin du Zaintzeko Zerbitzuak egindako esku-hartzeen planaren txostenaren berri. Luis Zarraluqui kontseilariak aurkeztu du.

Vergalijo

NA-6100 errepidearen argazkiak, obren aurretik eta ondoren, Miranda Argan (Vergalijo). ( irudia handitu )

NA-120 errepidea, Abartzuzan, konpontzeko obrekin bukatu dira Sustapen Departamentuak, 2013ko lehen seihilekoko ezohiko eurite eta elurteek eraginda, Nafarroako errepide-sareko azpiegituretako eta zoruetako kalteak konpontzeko egin behar izan dituen lanak. Guztira 207 konponketa-lan egin dira eta aurrekontua 17.770.025 eurokoa izan da.

Foru Gobernuak gaurko saioan jakin du Zaintzeko Zerbitzuak egindako esku-hartzeen planaren txostenaren berri. Luis Zarraluqui kontseilariak aurkeztu du.


Arraitz

N-121-A errepidea (Iruña-Behobia), Belate mendatearen inguruan. ( irudia handitu )

Ohiz kanpokoak izan ziren hilabete horietako eguraldia eta errepide batzuek jasan zituzten kalteak. Adibideei erreparatu besterik ez dago, izan ere, urtarrilean eta otsailean, Doneztebe, Erroibar eta Azpirotz bezalako estazioetan erregistratutako euriteek hirukoiztu eta laukoiztu ere egin zituzten batez besteko historikoak. Ondorio larrienak izan ziren, esate baterako, Belate pareko N-121-A errepidearen hegala erori izana, trafikoa, osorik edo partzialki, hiru hilabetez mendate zaharretik desbideratzea eragin zuena, edo Vergalijoko galtzadan zehar zenbait metro hondoratu izana, Miranda Arga eta Faltzes herriak bertan sartzeko zuzeneko lotura gabe utziz.

Sustapen Departamentuko agirien arabera, 2004. urtean ere kalte larriak eragin zituen eguraldiak, baina ez iazkoak bestekoak. Orduan, irailean, hegoaldean, ekaitz zakarren ondorioz 5,7 milioi euroko konponketak egin behar izan ziren.   2007ko lehen hiruhileko euritsuak ere 4,8 milioi euroko kalteak eragin zituen.

Ipar-ekialdea, eremurik kaltetuena

Burututako 207 lanetatik, 151 errepidearen egituran eragindako kalte zehatzak konpontzeko obrak izan ziren (seinaleak, drainatze-sistema, harri-lubetak, galtzada etab.). 8.450.525 euro baliatu ziren horretarako.

Gainera, beste 56 konponketen helburua bide-zoruan ura sartzeak eragindako kalte larriak konpontzea izan zen (erreiak, arrailak, bideko zuloak etab.). 9.319.778 eurokoa izan da horien kostua. Guztira, 198 km asfaltatu behar izan ziren, eta, horretarako, aglomeratu asfaltikoaren 109.700 tona erabili ziren.

Kalteek Foru Komunitate osoko mota guztietako errepideei eragin zieten, baina ipar-ekialdean kopurua handiagoa izan zen. Adibidez, obretatik 43 Agoizko kontserbazio-zentroan eta 36 Iruñekoan egin ziren. Lizarra, Irurtzun eta Tafallako zentroen mendeko errepideetan 33na obra egin ziren. Tuteran 4 esku-hartze besterik ez dira egin.

Aurrekontuei erreparatuta, Lizarrako (3,4 milioi), Tafallako (2,8 milioi euro) eta Agoizko (2,7 milioi euro) inguruetako errepideetan egin diren obretarako erabili da zenbateko handiena.

Errepide motaren arabera, tokiko errepide-sarea izan da kalte handienak jasan dituena, 97 tokitan egin behar izan baitira obrak. Atzetik daude, alde handiarekin, Foru Komunitatearen intereseko sarekoak (38 obra), interes orokorreko eta prestazio handiak dituen sarekoak (11 konponketa-lan) eta autobietan (5 kasutan).

Honako hauek izan dira egindako jarduera nagusiak, zenbatekoari dagokionez: Belateko mendatearen inguruetan, N-121-A errepideko 27,940 KPn, (Iruña-Behobia) ezponda egonkortzeko lanak (1,4 milioi euroko aurrekontua); NA-7040 eta NA-7041 errepideen konponketa, Girgillaon (677.687 euro); NA-120 errepideko 6 KPko jarduera (Lizarra-Beasain), Abartzuza parean (551.713 euro); Iruñeko ingurabideko harri-lubeta egonkortzea (PA-30), Arre parean (543.345 euro) eta NA-6100 errepideko esku-hartzeak, Vergalijon (355.654 euro).

Hiru jarduera mota

Euriteak hasi zirenetik, Sustapen Departamentuko Zaintzeko Zerbitzuko langileek, bidea ahal bait azkarren irekitzeko gorabeheren eta larrialdien hasierako lanak kudeatu eta koordinatzeaz gain, hainbat gunetan ondorioak identifikatu, erregistratu eta egin beharreko jarduerak jasotzen zituen plan bat jarri zuten abian.

Planak hiru ekintza mota jasotzen zituen:

- Berehalako esku-hartzea. Garbiketa orokorra eta oinarizko segurtasun-elemetuak berriz jartzea: seinaleak, hesiak, zoladurak, argiak etab.

- Konponketa. Drainatze-sistemak garbitzea, ezpondak konpondu eta horiei eustea, egiturak berreraikitzea etab.

- Sendotzea. Obra berria gauzatzea, trazadura aldatuta eta zorua lehengoratuta.

Identifikatu ziren kalte guztiek errepideak osorik edo partzialki moztu zituzten, baina, kalteak eta kaltetze-mailak askotarikoak izan direnez, konponbideak ere anitzak izan dira. Oro har, luzetarako eta zeharkako drainatze-sistemak garbitu, aldapetako ezpondak konpondu eta ebakitako basoetako ezpondei (harri-lubetak, hormak, sareak etab.) eutsi behar izan zaie, baita beste egitura eta fabrika-obra batzuk berreraiki ere.

Jarduera batzuk oso konplexuak izan dira teknikoki, lurzoruaren azterlan geologiko eta geoteknikoak, zundaketak eta abar egin behar izan baitira, eta kostu ekonomiko handia izan dute. Amaitzeko, beste kasu batzuetan, gainera, luzetarako trazadura nabarmen aldatu behar izan da eta, ondorioz, lursailak eta abar okupatu behar izan dira.

Era berean, konponketa-lanak ahalik azkarren eta eraginkortasun handienaz burutzeko, obrei beste modu batera heldu zaie administrazioari dagokienez. Kalte zehatzen 151 konponketetatik sei larrialdi-prozedura gisa burutu dira, hiru prozedura irekiko eta publizitatedun lizitazio bidez kontratatu dira eta gainerakoak (142) zaintza osoko kontratuen bidez egin dira.

Bide-zorua eta zoladura konpontzeko 56 jardueren kasuan, lehengoratzeko kasuan kasuko proiektuak gauzatu ondoren, abuztuan obrak prozedura ireki bidez lizitatu ziren eta eskaintza onuragarriena kontuan hartuta. Hala, azaroaren hasieran esleitu ziren obrak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa