(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 700 enpresak baino gehiagok 10 milioi euro inguru emanda babestu zituzten kirol-klub eta -jarduerak 2013an

osteguna, 2014.eko otsailak 27


Txirrindularitzan egin zen inbertsiorik handiena, inbertitutako guztiaren % 31.


Ikuspegi orokorra

Caja Rural talde nafarra 2012ko Espainiako Vueltaren lehen epataren hasieran, Iruñean.

Nafarroako 709 enpresak, iaz, 9.870.000 euro eman zituzten Foru Komunitateko kirol-klub eta -jarduerak babesteko. Zehazki, 973 kontratu sinatu zituzten 225 kirol-erakunderekin.

Hori agertzen du 2013an egindako kirol-jardueren Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak egindako interes sozialeko aitorpenen balantzeak. Hala ere, kopuru horiek handiagoak ere izan daitezke, izan ere, lehen seihilekoaren amaierara arte aurkez daitezke NKGIn aurreko urtean sinatutako kontratuak, enpresek aurreikusitako zerga-kenkariak aplika ditzaten.

Kirol motaren arabera, txirrindularitzan egin zuten inbertsiorik handiena Nafarroako enpresek iaz. Zehazki, 3 milioi euro jaso zituen laguntzen bidez, hau da, inbertsio osoaren % 30.

Atzetik daude futbola (2,44 milioi euro, % 25) eta, atzerago, areto-futbola (952.000 euro, % 10), saskibaloia (213.000 euro, % 2), eskubaloia (201.000 euro, % 2) eta pilota (181.000 euro, % 2). Gainerakoa, 2,8 milioi euro, beste kirol batzuetarako izan zen, eta horietako bakoitzak kopuru txikiagoak jaso zituzten.

NKGIk kirolen babesari buruz egindako balatzearen arabera, 2012. urtearekin alderatuta, kontratuen kopuruak % 13,5 egin du behera eta % 26 inbertsio ekonomikoak.


Pelotaria

Bi pelotari.

Zerga-kenkariei eutsiko zaie

Kirola babesteagatiko zerga-kenkariei eutsiko zaie 2014 eta 2015ean. Hala, enpresek sozietateen gaineko zergaren kuota likidoan % 30 eta % 40 arteko kenkaria aplikatu ahal izango dute eta, 2014an, ordaindutako zenbatekoan % 50eko kenkaria ere aplikatu ahal izango dute, baita ondasunen era eskubideen entregan eta zerbitzuak prestatzean ere, babesle-kontratuetatik sortutako publizitate-gastuak direla-eta.

Zerga-onura horiek aplikatu ahal izateko, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak interes sozialekotzat jo beharko du babestu nahi den kirol-jarduera. Nafarroan, estatuan edo nazioartean egiten diren proba edo lehiaketak izan daitezke, edo NKGIk gauzatutako ekintzak, baita Nafarroan antolatutakoa eta maila handikoa den, kirol tradizionala berreskuratzea sustatzen duen, gizartean oihartzun zabala duen edo jendearen partaidetza handia duen beste edozein kirol-jarduera ere.

Babesle-kontratuak honako hauekin adostu ahal izango dira: klub, federazio edo Nafarroako Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dauden erakundeekin, kirola sustatzea helburu duten fundazioekin, federazio bateko bazkide diren kirolari nafarrekin, tokiko erakundeekin, NKGIrekin edo intereseko kirol-ekitaldiak antolatzea akreditatzen duten legezko bester erakunde batzuekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa