(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jaurrietako instalazioa abian jarrita, Zaraitzu ibaiaren arroko hondakin-urak arazteko prozesua osatuko da ostirala, 2014.eko otsailak 28


Barcina Lehendakaria instalazioak ikustera joan da ostiral honetan; milioi-erdi euroko inbertsioa egin da.


Agintariak

Barcina Lehendakaria, erdian, Esparza kontseilariarekin eta eskualdeko auzokideekin. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria, ostiral honetan, Jaurrietako araztegi berriko instalazioak ikustera joan da. Espartza-Zaraitzun inauguratu berri den estazioarekin batera, Zaraitzu ibaiaren arrora isurtzen diren hondakin-uren tratamendua egiteko behar diren azpiegiturak osatu dira.

503.470 euroko inbertsioa egin da araztegi berrirako, eta 215 biztableri emango die zerbitzua. 400.000 euro inguru (% 80) Nafarroako Gobernuak eman ditu eta gainerako 100.000 euroak (% 20) nafar guztiek uraren ordainagiriaren bidez ordaintzen duten saneamendu-kanonaren kontura finantzatu dira.

Udalerrira egin duen bisitan, Lehendakariari hornidura- eta saneamendu-sareak berritzeko obren berri eman diote, baita herriko hainbat kaletan berriki egindako zolaketaren berri ere. Oro har, 375.515 euroko aurrekontua izan dute, eta horietatik 241.272 euro Foru Gobernuak eman ditu.


Araztegia

Jaurrietako araztegia. ( irudia handitu )

Yolanda Barcinarekin batera izan dira José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Francisco Pérez Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Andrés Sola NILSA korporazio publikoko kudeatzailea eta José Ángel Cambra herriko alkatea.

Araztegia

Jaurrietako hondakin-uren araztegia da 2013aren amaieran Nafarroako Pirinioetako Burgin, Uztarrozen eta Espartza-Zaraitzun inauguratutako tratamendu-zentroak bezalako beste bat.

Instalazio berriek 215 biztanleri emango die zerbitzua. Orain arte Zaldaña ibaiko sakanara isurtzen zituzten hondakin-urak, lehenbizi putzu septiko batean tratatu ondoren.

Zentro berria aurrekoa baino sofistikatuagoa da, tratamendu biologikorako ziklo osatua du, bi etapakoa. Prozesuak ibaien ibilguetan gertatzen den arazketa naturala antzeratzen du.

Itxura guztien arabera, araztegiko tratamendurako batez besteko emaria segundoko 1,29 litro da (hau da, eguneko 112 metro kubiko trata daitezke), nahiz eta instalazioa kopuru horren zazpikoitza hartzeko diseinatu den (segundoko 9,06 litro).

Obrak NILSA sozietate publikoak sustatu eta kudeatu ditu, eta urtebete baino zertxobait gehiago behar izan da burutzeko. Udal-sareetatik ura garraiatzen zuen hustubidearen amaierako zatiko 176 metro berritu dira eta araztegi oso bat eraiki da, isurketaren azken zatia bakarrik mantenduta.

Araztegia NILSAren plangintza estrategikoaren barruan eraiki da, horren helburua herrigune sakabanatuetako edo lursail orografiko konplexuetako hondakin-urak tratatzea da. Hori dela-eta, Arradako (Murillo el Cuende) instalazioa laster inauguratuko da eta Erroibarko, Artiedako (Urraulbeiti), Irañetako, Abartzuzako, Aritzalako (Deierri), Figarolgo (Zarrakaztelu) eta Ledeako proiektuak lantzen ari dira.

2012an, datu bateratuak dituen azken urtean, araztutako uraren bolumena 73 milioi metro kubiko izan zen. Araztegiek erroldatutako 644.566 biztanletatik 628.334 pertsonaren hondakin-urak tratatu zituzten. Horrek esan nahi du 16.232 pertsonaren 2.435 metro kubiko tratatu gabe geratu zirela, hau da, gutizkoaren % 2,58.

Sareak berritzea eta zolaketa

Bestalde, Barcina Lehendakariari Atarrabiako norabidean eta udalerriko zeharbidearen ezkerretara dauden Iribarren, Dona Maria Zuria, San Pedro, Landako Aldapako eta Jauregiko kaleetako sareak eta zoladura berritzeko duela gutxi egindako obren berri eman zaio.

Jarduerarik garrantzitsuenak hornidura-sareak (481 metro hodi jarrita) eta sameamendu-sareak berritzea izan da (hodi biltzaileen 561 metro jarrita). Halaber, euri-uren sareko 196 metro berritu dira eta bideetako 2.392 metro koadro zolatu dira. Azken horietatik 203 metro koadro hormigoizko galtzada-harri prefabrikatuz zolatu dira.

Obrak Construcciones Arroyo-Esarte, S.L. enpresak egin ditu Guallart Estudio de Ingeniería S.L. enpresaren zuzendaritzapean. Lanak burutzeko 375.515,12 euro inbertitu dira guztira, obrak 2009-2012rako Tokiko Inbertsioen Planean barne hartu ziren eta 2013ko abenduan amaitu ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa