(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Mutiloako 23 BOE-etako baten esleipendun izateko eskaerak egiteko epea ireki du astelehena, 2014.eko martxoak 3


Etxebizitza babestuen erroldan martxoaren 1a baino lehen izena eman dutenek eskatu ahal izango dute etxebizitzetako bat.


etxebizitzak

Sustapenaren irudi birsortua.

Martxoaren 16ra arte egin ahal izango da eskaera Mutiloako 23 BOE-etako bat salerosketa-araubidean eskuratzeko. Martxoaren 1a baino lehen Nafarroako Gobernuaren etxebizitza babestuen erroldan izena eman dutenak sartuko dira zozketan.

Etxebizitza guztiak BOE dira, salerosketa-araubidekoak, eta Mutiloan daude, Mugartea auzoan (Aranguren udalerrian). Etxebizitzetatik 7k bi logela dituzte, eta 16k hiru logela. Aldai Promoción de Viviendas, S.L. da sustatzailea.

Aurreikusi denaren arabera, hasierako esleipenaren behin-behineko zerrenda, baremoa eta eskatzaileek adierazitako hobespenak kontuan hartuta, datorren martxoaren 18an emango da ezagutzera etxebizitzari buruzko atarian eta Nasuvinsaren iragarki-oholean (San Jorge 8, beheko solairua). Zerrenda argitaratzen denetik 10 eguneko epea emango da alegazioak egiteko, eta horren ostean behin betiko zerrenda onetsiko da. Ordutik aurrera, esleipendunek etxebizitza babestua onartu beharko dute eskatutako agiriak aurkeztuta. Bestela, etxebizitza onartu nahi ez badute, uko egin beharko diote.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa