(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak EGA titulua eskuratzeko lehen probako behin-behineko emaitzak argitaratu ditu osteguna, 2014.eko martxoak 6


Idatzizko azterketa datorren martxoaren 15ean izango da.


Hezkuntza Departamentuak EGA azterketako lehen probako behin-behineko emaitzak argitaratu ditu. https://educa.navarra.es webgunean agertzen dira. Gainditu dutenek idatzizko proba egin beharko dute datorren martxoaren 15ean.

Bi egun baliodun eman dira (osteguna eta ostirala, martxoak 6 eta 7) erreklamazioak egiteko. Idatziz aurkeztu ahal izango dira Hezkuntza Departamentuko erregistroan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako beste edozein bulegotan.

Behin betiko emaitzak eta martxoaren 15eko proba non egin behar den azaltzen duen informazioa martxoaren 12an argitaratuko dira Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko EGAren fitxako emaitzen atalean.

Idatzizkoan bi ariketa daude. Batean, testu labur bat idatzi behar da (gutxienez 150 hitzeko gutun, ohar edo antzeko bat) eta, bestean, epaimahaiak proposatutako gai edo egoera bati buruzko testu luzeago bat (gutxienez 250 hitz). Hezkuntza Departamentuak materiala jarria du nahi duenaren eskura. Bertan, azterketaren prozedura, ebaluazio-irizpideak eta ariketa bakoitzaren adibide bana ikus daitezke.

Lehen proba gainditzeko 100etik 65 puntu lortu behar dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa