(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako basoen aprobetxamenduak % 15 egin zuen gora iaz, eta ia 500.000 m3 egur eta su-egur lortu ziren

osteguna, 2014.eko martxoak 13


Gorantz doan jarduera da, eta iaz 5,8 milioi euroko diru-sarrerak eman zituen; horietatik 4,4 milioi euro tokiko erakundeek jaso zituzten.


basoak

Kintoko oihanaren irudia.

Nafarroan, % 15 egin zuten gora 2013an egurra eta su-egurra lortzeko basoen aprobetxamenduak, aurreko urtearekin alderatuta. 458.903,62 metro kubiko lortu ziren, hau da, aurreko urtean lortutako hazkuntza hirukoiztu zen (% 4,7). Horrek baieztatzen du jarduerak gorako joera izan duela, azken hamarkadan kudeatutako kopurua bikoiztu egin baita (200.000 metro kubiko 2003an).

Erauzitako materiala merkaturatu ondoren 5,8 milioi euroko diru-sarrerak lortu ziren. Horietatik 4,4 milioi euro tokiko erakundeek jaso zituzten, mendien jabeak direlako.

Espeziei erreparatuta, probetxu handiena pagoari eta makalari atera zaie, zuhaitz hostotsuen kasuan; koniferoen kasuan, aldiz, larizio pinua eta pinu gorria aprobetxatu dira gehien.

Azpimarratzekoa da Nafarroan erauzitako egurraren % 66k nazioarteko zigilua duela. Horrek bermatzen du egurra modu iraunkorrean kudeatutako basoetakoa dela, beraz, nazioarteko merkatuetan sartzea eta, hala, saltzea errazten du. Gogorarazi beharrekoa da Espainia osoko basoen azaleraren % 8 bakarrik dagoela ziurtatuta.

Biomasa, erregai ekologiko eta ekonomikoa

Sektoreak duen geroz eta hazkuntza handiagoa baso-biomasaren geroz eta eskari handiagoari zor zaio, ordezko energia termikoa sortzeko iturri ekonomikoa baita. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako 2020. urte arteko III. Energia Planaren baitan, energia merriztagarri horren aldeko apustu irmoa egin du eta espero du datorren hamarkadan kontsumoak % 28 egitea gora.

Mendietan lana sortzen duen erregaia da, ekonomiari mesede egiten dio eta ingurumenari ere on egiten dio.  Enpleguari dagokionez, zuzeneko eta zeharkako 1.650 lanpostu inguru sor ditzake. Gaur egun, sektorean 4.000 lanpostu daude dagoeneko, 300 enpresatan banatuta: basoen ustiapenekoak, zerrategiak, paketatzeak, biltegiak eta fabrikazio-zentroak.

Geroz eta gehiago dira biomasa aukeratzen duten udal, enpresa eta auzokideen komunitateak, hainbat modutan: pellet, ezpala, su-egurra. Prezio lehiakorra eta egonkorra duten erregaiak dira, betiko erregai fosilen (gas naturala edo gasolioa) etengabeko prezioaren igorarekin gertatzen den ez bezala.

Gaur egun, Foru Komunitatean beroa sortzeko 501 biomasa-instalazio daude (berogailua eta ur beroa). Horietatik 441 etxebizitzetan dauden jarrita eta beste 60 enpresetan, hoteletan eta tokiko erakundeetan. Nafarroan jarrita dauden instalazioek 40.000 kW inguruko potentzia termikoa sortzen dute.

Nafarroako azaleraren % 65 basoak dira

Egurra modu kontrolatuan eta ziklo naturala errespetatuta erauzteak basoak zaintzen laguntzen du eta jarduera eta aberastasun ekonomikoa sortzen ditu. Azken 20 urteetan, Nafarroako basoen azalera % 24 hazi da eta, gaur egun, Komunitateko azalera osoaren % 65 basoek hartzen dute.

Eskaria handitzeak, gainera, basogintza Foru Komunitate osora hedatzea eragin du, betidanik iparraldera nugatu den arren. Azpimarratzekoa da erdialdean eta hegoaldean izan den hazkuntza. Hala, kalitate txarreko basoek, hegoaldean dauden alepo pinuenak bezalakoek, gaur egun balioa dute merkatuan. Hala ere, Nafarroako Gobernuak ordaindu behar izaten zuen halako basoen zaintza eta tratamendua suteak ekiditeko. Hortaz, gastuak eragin beharrean diru-sarrerak sortzen dituzte orain, eta basoak zaindu eta hobetzeko helburuak betetzen dira.

Bestalde, Nafarroako geroz eta tokiko erakunde gehiagok aukeratzen dute baso-aprobetxamenduen epe luzeko hitzarmenak adostea. Hala, diru-sarrerak sortzen dituenez, segurtasun handiagoa ematen diete, baita basogintzako enpresei eta langileei egonkortasuna bermatu ere.

Hain zuzen ere, haziz doan eskariari erantzuteko, iaz, baso-biomasaren arloko batzorde misto bat jarri zen abian, eta berriki unitate espezifiko bat eratu da, Mendi Zerbitzua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Admistrazioko Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren barruan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa