(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoan Santiagoko katedralaren elizpea zaharberritzeari buruzko erakusketa bat jarri dute ikusgai ostirala, 2014.eko martxoak 14


Erakusketa interaktiboa eta berritzailea da, eta hitzaldiak, haurrentzako tailerrak, material didaktikoak eta Erdi Aroko kulturari buruzko ikastaro bat ere egingo dira.


Gloria elizpearen xehetasuna. ( irudia handitu )

Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak ireki du Nafarroako Museoko "Pórtico Virtual. Las claves de la restauración del Pórtico de la Gloria de la Catedral de Santiago de Compostela" izeneko erakusketa.

Erakusketa interaktiboa eta berritzailea da, Gloria elizpearen historiari, ikonografiari eta zaharberritze-programari buruzkoa. Europako tenplu erromaniko goretsiena den eta mundu guztiko milioika erromes hartu dituen eraikinaren narriadura-mailaren eta hura konpontzeko premiaren inguruko informazioa ematen du.

Barrié fundazioak antolatutakoa da, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntza ekonomikoarekin. Berlinen eta Lisboan egon zen ikusgai 2011n, Londreseko Victoria and Albert Museum museoan eta Madrilen 2012an, eta Santiagon bertan 2013an. Burgoseko katedralean egon ondoren, erakusketa Nafarroako Museora eraman da, eta apirilaren 27ra arte egongo da zabalik, Nafarroako Museoko aldi baterako erakusketen aretoetan. Astearte eta ostiraletan ikusi ahal izango da 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara.

Francisco Prado-Vilar da komisarioa eta Barrié fundazioko Suzana Mihalic-ek, Marta Arriolak eta Nafarroako Museoak koordinatu dute.

Gainera, Nafarroako Museoak hitzaldiak, haurrentzako tailerrak, material didaktikoak eta Erdi Aroko kulturari buruzko ikastaro bat ere antolatu ditu erakusketa ikusgai dagoen denboraldirako.

Erakusketaren edukia

Erakusketan Mateo maisuaren lan handiari buruzko ikuspegi eta diskurtso didaktiko oso berritzailea eskaintzen duten aplikazio interaktiboak daude ikusgai.  Aplikazio horien bidez, Catedral programaren lehen fasean (2008-2012) egindako lanak erakusten dira. Fase horretan, Alemaniako, Italiako eta Espainiako adituen diziplina anitzeko taldeek hainbat ikerketa-ildo gauzatu dituzte: dokumentazio historiko eta planimetrikoa; eraikuntzaren eta egituraren azterketa; polikromiaren, bionarriaduraren, gatzen, hezetasunaren eta harriarren eta morteroaren azterlanak egin dira; inguruneko baldintzen kontrola; tratamendu kimikoen eta laser bidezkoen probak.

Erakusketako edukien artean honako hauek dira aipagarrienak: 3 dimentsioko elizpe birtuala, aitzindaria da, eta monumentua ezezagunak diren ikuspegietatik ikusteko aukera ematen duena; argazki artistiko handiak, begiz ikusi ezin daitezkeen elizpearen xehetasunak hautemateko aukera ematen dutenak; monumentua jasaten ari den kalteak eta elizpea zaindu eta zaharberritzeko proiektuan egindako azterlanak azaltzen dituzten panelak.

Ikustekoak dira, baita ere, elizpean irudikatutako Apokalipsiko 24 adinekoen Erdi Aroko tresnen egurrezko erreplika eta ikus-entzunezko bi proiekzioak ere. Bata Pórtico de la Gloria: pasado, presente y futuro da, elizpean egindako lanen egoerari buruzko ikuspegi orokorra ematen du. Bestea Iacobus. El mar, la piedra, el espíritu da, eta Santiagorako erromesaldiaren jatorriari eta katedral erromaniko handia ulertzea ahalbidetzen duten funtsezko elementuei eta eraikuntzari buruzko historia kontatzen du.

Francisco Prado-Vilar erakusketaren komisarioa Programa Catedral de Santiago programaren ekoordinatzaile zientifikoa eta Europako Ondarearen Zigilua (EB) kontseiluko kidea da. Artearen Historian lizentziatu zen Santiagoko Unibertsitatean, eta masterra eta doktoregoa egin zituen Harvard Unibertsitatean, Barrié eta Andrew W. Mellon fundazioen beken laguntzarekin.

Jarduera osagarriak

Erakusketaren jarduera osagarri gisa, Nafarroako Museoak "Portico virtual. Las claves de la restauración del Pórtico de la Gloria de la Catedral de Santiago de Compostela" irekiera-ekitaldirako hitzaldia prestatu du. Francisco Prado-Vilarrek berak eskainiko du. Martxoaren 14an izango da, 19:30ean, Nafarroako Museoko ekitaldi-aretoan. Sarrera doakoa izango da, lekuak agortzen diren arte.

Incipit, escrito en la piedra Erdi Aroko kulturari buruzko ikastaroa ere antolatu da Los Martes en el Museo programaren barruan, Astrolabio Románico, Amigos de la catedral de Tudela eta Nafarroako Museoaren Lagunak elkarteekin elkarlanean.  Ikastaroaren asmoa Santiagoko eta Iruñeko katedralak eraiki zireneko uneari buruzko ikuspegia eskaintzea da, testuinguru historikoa eta arauen testuingurua antzat hartuta, baita eliz-atarietako artea eta bi katedral erromanikoen arteko harremana ere. Ekitaldien aretoan izango da da, ondoz ondoko lau astetan, martxoaren 18tik apirilaren 15era. Programa Nafarroako Museoaren webgunean ikus daiteke: www.museodenavarra.navarra.es

2014ko Aste Santuko haurrentzako tailerretan ere erakusketarekin lotutako jarduera didaktikoak egingo dira. Apirilaren 22tik 25era izango dira, bost urtetik gorako haurrentzat. Izena emateko epea datorren martxoaren 22an zabalduko da. 25 haurrek parte hartu ahal izango dute, 10 euroren truke.

Amaitzeko, Nafarroako Museoak elizpeari buruzko unitate didaktikoak emango dizkiete ikastetxeei, hala, gaztetxoenek ondarearen balioari eta hura zaintzeari buruz ikasiko dute.  Unitate didaktikoak www.educabarrie.org gunean deskarga daitezke.

Barrié fundazioa

Barrié fundazioa Galiziako ondare-fundazio pribatua da eta, 1966ab sortu zenetik, ondarea zaintzearen alde hainbat jarduera burutu ditu. 9 milioi euro bideratu ditu Santiagoko katedraleko hainbat proiektutara. 2004tik, 4 milioi euro emanda, hainbat eremu zaharberritzeko programa finantzatzen du, besteak beste, Gloria elizpea.

Gauzatutako beste proiektu batzuk Mateo maisuaren koruaren berreraikitzea izan da, baita elizpeko tresnen egurrezko erreplikak egitea ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa