(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 256 plaza eskaintzen ditu langabetuentzako 15 prestakuntza-ikastarotan astelehena, 2014.eko martxoak 17


Zabalik da izena emateko epea; prestakuntza-ikastaroak martxoaren 20tik ekainaren 2ra bitartean hasiko dira Foru Komunitateko 9 herritan.


Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) 256 plaza eskaintzen ditu 15 prestakuntza-ikastarotan. Ahal dela langabetuentzat izango dira, eta datorren martxoaren 20tik, osteguna, ekainaren 2ra bitartean hasiko dira. Zabalik da izena emateko epea. Ikastaroei, baldintzei, herriei eta ikastaroak egingo diren prestakuntza-zentroei buruzko informazio guztia NEZen webgunean dago ikusgai.

Gainera, NEZek 76 plazako beste 4 ikastaro antolatu ditu. Horietan izena emateko epea amaitu da, plazak bete egin direlako. Enplegu-agentzietan, ikastaroak emango diren prestakuntza-zentroetan edo www.empleo.navarra.es gunean eman ahal izango da izena. Azken kasu horretan, ikastaro bakoitzari buruzko informazioaren ondoan dagoen inprimakia bete behar da.

Doako prestakuntza-ekintzak Altsasun, Burlatan, Elizondon, Lizarran, Imarkoainen, Irunberrin, Iruñean, Tafallan eta Tuteran egingo dira.

Izena emateko epea oraindik zabalik duten 15 ikastaroetatik 8tan (135 plaza), ikastarora doazenei euren lanbide-gaitasuna ziurtatzen dieten profesionaltasun-ziurtagiriak emango zaizkie.

Oro har, ikastaroak bai langile aktiboei bai langabetuei zuzendurikoak dira (azken horiek indarrean den lan-eskaeraren txartel eguneratua izan beharko dute), baina langabetuei emango zaie lehentasuna.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa