(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

700.000 euroko laguntzen deialdi bat egin dute Nafarroako txikizkako saltokientzat astelehena, 2014.eko martxoak 17


Lokalak berritu, teknologia berriak ezarri, merkataritza-kudeaketari buruzko azterlanak egin eta enpresa-integrazioa sustatzeko dira.


erakusleihoa

Erakusleiho baten irudia.

Nafarroako Gobernuak laguntzen deialdi bat ireki du aurten txikizkako merkataritza-enpresen lehiakortasuna hobetzeko. 700.000 euroko diru-laguntza da eta saltokietan inbertsioak egin, teknologia berriak ezarri, merkataritza-kudeaketa hobetzeari buruzko azterlanak egin eta enpresa-integrazioa sustatzeko izango da.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak (NAO), gaurko zenbakian, laguntza horiek arautzen dituen Foru Agindua argitaratu du. Nafarroako Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko 2012-2015erako III Planaren barruan egin da deialdia. Eskaerak apirilaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Laguntzak hiri bilbean integratuta dauden (hiri-lurzoruak edo urbanizagarriak, bizitegitarako erbailera nagusia dutenak) txikizkako saltokientzat izango dira. Baldintza hori ez dute bete beharko lorategiko produktuen, eraikuntzako eta saneamenduko materialen txikizkako saltokiek edo mugetan kokatutako lokalek.

Iaz 457.961 euro eman ziren laguntzen bidez, 1,6 milioi euroko inbertsio orokorra eginda. 62 saltokik lortu zituzten onurak, eta horietatik 26k lokala berritzeko inbertsioak egin zituzten, 30ek teknologia berriak ezarri zituzten eta 6k irudia eta kudeaketa hobetzeko ekintzak gauzatu zituzten.

580.000 euro lokalak berritzeko

Aurreikusitako 700.000 euroko zenbatekotik, zati handiena, 580.000 euro, saltokiak modernizatu edo berritzeko proiektuetan inbertitzeko da. Bi urte baino gehiagoko establezimenduak zaharberritzeko, saltokia lekuz aldatzeagatik egin beharreko inbertsiorako edo txikizkako enpresa bati dagokion lokal berri bat irekitzeko proiektuetarako eskatu ahal izango da laguntza.

Laguntzak jasotzeko lehentasuna izango dute gutxienez 25 urte dituzten saltokiek eta 3.000 biztanle baino gutxiagoko herrietakoek.

Diru-laguntzen barruan sartzen dira lokala zaharberritu eta bertan obra zibila egitea, altzariak erostea, merkataritzako ekipoak eta makinak eskuratzea, zerbitzu teknikoengatiko sariak ordaintzea eta merkataritza-jarduerarako beharrezkoa den aktibo finkoko beste edozein inbertsio.

Saltoki bakoitzeko laguntzen gehienezko zenbatekoa 30.000 euro izango da.

70.000 euro merkataritza-azterlanak egin eta enpresa-integrazioa sustatzeko

Beste laguntza bat, 70.000 eurokoa, Salmenta-Puntuko Diagnostikoa (SPD) edo Enpresa Integrazioko (EI) berariazko proiektuen ondorioz saltokietan egindako inbertsioetarako da. SDPren bidez saltokiaren hainbat alderdi aztertzen dira, baita negozioaren funtsezko zazpi alderdiren ahulguneak eta indarguneak ere, merkataritza-kudeaketa ezagutzeko. Azterketa horren arabera, merkatariari lokala berritzeko eta lokaleko kudeaketa optimizatzeko gomendioak proposatzen zaizkio. Halako zerbitzuak merkataritza-ganberek eskaintzen dituzte.

Bestalde, Enpresa Integrazioko proiektuetan parte hartzeko laguntzak erosketa-zentraletan, txikizkako udal-merkatuetako kontzesionarioetan, Eskurako Merkataritza Sarean integratutako establezimenduen taldean edo bestelako enpresa-elkarteetan sartzeko egindako inbertsioak finantzatzeko dira.

Bi kasuetan, diru-laguntzen zenbatekoa ezingo da izan 9.000 euro baino gehiagokoa.

50.000 euro teknologia berrietarako

Azkenik, foru-aginduak txikizkako saltokiek informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) ezartzeko laguntzak ere arautu ditu. 50.000 eurokoak dira laguntza horiek.

Kapitulu honetan enpresa-jardueraren garapenarekin zuzenean erlazionatutako programa informatikoak eskuratu eta instalatzeko, enpresa-jarduerari lotutako web-orriak diseinatu eta ezartzeko eta ordenagailuak, saltokiko terminalak (ST) eta datafonoak erosteko inbertsioak sartzen dira.

Aurreikusitako diru-laguntza laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 40 izango da, eta enpresa eskatzaile bakoitzeko 2.000 euro esleituko dira gehienez ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa