(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak 230.000 euro emango ditu atzerriko unibertsitateetan ikasteko beken osagarri gisa asteartea, 2014.eko martxoak 18


Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 19an amaituko da.


Nafarroako Gobernuak, aurtengo ikasturtean, ikasleen atzerriko unibertsitateetan ikasteko jasotzen ditueten beken osagarri gisa 230.000 euro emango ditu. Laguntza Nafarroako ikastetxeetako ikasleentzat dira, baita Espainiako beste unibertsitate batzuetan ikasten ari diren nafarrentzat ere, eta beste erakunde batzuek, esate baterako, Europar Batasunak edo Espainiako Gobernuak ematen dituzten beken osagarri gisa emango dira.

Laguntzen zenbatekoa 90 eurokoa da behar bezala justifikatutako egonaldiko hilabete bakoitzeko, bederatzi hilabetez gehienez.  Espediente akademikoaren arabera esleituko dira, partida agortu arte, eta egonbaldiaren amaieran ordainduko da, helburuko unibertsitateak sinatutako agiaztagiria aurkeztu ondoren. Ez da laguntzarik emango egonaldia hiru hilbete baino gutxiagokoa denean.

Interesa dutenek heldu den apirilaren 19ra arteko epea dute eskaerak Nafarroako Gobernuko erregistroetako batean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako edozein bulegotan edo, Internet bidez, Foru Gobernuko zerbitzuen katalogoan aurkezteko.

Martxoaren 18ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 93/2014 Ebazpenaren arabera, laguntza jaso ahal izango dute estatuo unibertsitate bateko lehen edo bigarren ziklo edo gradua egiteko matrikulatuta daudenek (goi-mailako arte- edo musika-irakaskuntzakoak izan ezik), nazioarteko mugikortasun-programa batean parte hartzen dutenek eta lehenago egindako deialdietan laguntza eskuratu ez dutenek.

Gainera, Nafarroakoak izan edo Foru Komunitatean erroldatuta egon beharko dira, gutxienez eskaera egin aurreko bi urteetan. Nafarroan dagoen unibertsitate batean matrikulatuta dauden beste autonomia-erkidego batzuetako ikasleek laguntza eskuratu ahal izango dute, Foru Komunitatean gutxienez bi urtez bizi izan direla egiaztatzen badute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa