(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2014-20ko Nafarroako Osasun Planak 250 ekintza gauzatuko ditu lehentasunezko hamabi osasun-barrutitan osteguna, 2014.eko martxoak 20


Nafarroako Gobernuak gaur jakin du haur eta gazteen osasunaren arreta, minaren tratamendua, hil ala biziko larrialdiak eta pazienteetan konplikazioak saihestea lehentasunezko ekintzatzat lehen aldiz hartzen dituen agiriaren berri.


Transcripción textual del video

2014-2020ko Nafarroako Osasun Planak 250 ekintza gauzatuko ditu lehentasunezko hamabi osasun-alorretan datozen zazpi urteetan. Ekintza horien artean daude lehen aldiz, esate baterako, haurren eta gazteen osasunaren prebentzioa, minaren tratamendua, hil ala biziko larrialdietako arreta, urritasunen prebentzioa eta laguntza eta pazienteen artean konplikazioen prebentzioa eta segurtasuna.

ebakuntza-gela

Ebakuntzaren ondoko konplikazioak saihestea da planaren lehentasunezko lan-arloetako bat.

2014-2020ko Nafarroako Osasun Planak  250 ekintza gauzatuko ditu lehentasunezko hamabi osasun-alorretan datozen zazpi urteetan. Ekintza horien artean daude lehen aldiz, esate baterako, haurren eta gazteen osasunaren prebentzioa, minaren tratamendua, hil ala biziko larrialdietako arreta, urritasunen prebentzioa eta laguntza eta pazienteen artean konplikazioen prebentzioa eta segurtasuna.

Nafarroako Gobernuak gaur jakin du planaren proiektuaren berri. 12 lan-taldetan sailkatutako 72 profesionalek egin dute. Agiria bihartik aurrera jarriko da nahi duenarentzat ikusgai, eta parlamentuko talde, osasuneko profesional eta pazienteen elkarteentzat parte hartzeko prozesua hasiko da.

2014-2020 Osasun Plana, Nafarroak duen laugarrena, datozen urteetako osasunaren alorreko politiken ardatz nagusia izango da. Helburua osasun-sistema biztanleen artean neur daitezkeen osasun-emaitzak lortzera bideratzea da.

Agiriak osasunari loturiko zortzi helburu nagusi ditu, eta horien barruan beste 87 helburu zehatz daude. Azken horietarako lehen aldiz zehaztu dira kalkula daitezkeen emaitzak. Horrek plana eraginkorra eta betetzen dela ebaluatzea ahalbidetuko du.   Helburuak lortzeko, lanak hamabi arlo estrategiko nagusitan ekintza-plana gauzatzea aurreikusten du. Plana 52 osasun-programatan banatzen da, eta horiek 250 ekintza barne hartzen dituzte guztira.

Hala ere, tresna hori osasunaren eremuaz gindi hedatzen da, eta ekintzak biztanleen osasunean eta ongizatean eragiten dute jarduera guztietara zabaltzeko asmoa du. Horregatik, Hezkuntzako eta Gizarte Politiketako departamentuen arteko koordinazioa eta erakundeekin egiten diren hitzarmenak (unibertsitateak, elkarteak, profesionalen elkargoak etab.) bultzatuko da, baita herritarren parte-hartzea ere.

Plana ezartzeak osasun-sistemaren iraunkortasunari lagunduko dio, gaixotasuna eraginkortasun handiagoz prebenitu eta kontrolatzea lortzen lagunduko duelako.

Osasunaren bilakaera Nafarroan

Planak Nafarroako osasunaren egungo egoeraren diagnostikoa jasotzen du, azken urteetako bilakaera aztertu eta sortzen ari diren arazo berriak identifikatu dituena, datozen urteetarako helburuak eta behar den esku-hartzea diseinatzeko.

Azken urteetako adierazle positiboen artean, bizi-itxaropena handitzea, bihotzeko, garuneko hodietako eta gutxiegitasun kardiakoaren gaixotasun,  iskemikoengatiko hilkortasuna murriztea, minbizia mota jakin batzuen biziraupena areagotzea eta trafiko-istripuengatiko heriotzak gutxitzea dira aipatzekoak. Bilakaera negatibodun adierazleen artean nabarmentzen dira tabakismoarekin erlazionatutako tumoreengatiko hilkortasuna mantendu izana eta mota horretako minbizien gorakada emakumeen artean.

Gainera, denboraldi horretan beste arazo batzuk azaldu dira. Haurren eta gazteen artean, obesitatea, arazo psikosozialak eta jokabidearen asaldura, eta alergien edo ziberadikzioaren igoera dira nabarmentzekoak. Helduen artean antibiotikoekiko erresistentziak, diabetesak, hiperkolesterolemiak eta zaintzaileen gainkargak egin du gora. Azkenik, adinekoen artean, paziente kroniko eta patologianiztunen, farmakoen polikontsumoaren, desoreka emozionalen edo bakardade- edo isolamendu-arazoen igoera hauteman da.

Planaren berritasun nagusiak

Azaldutako diagnostikoa oinarri, planak osasunaren alorreko zortzi helburu nagusi zehaztu ditu datozen urteetarako. Honako hauek dira: saihets daitezkeen heriotza goiztiarrak murriztea; erikortasuna eta lehenetsitako patologien larritasuna murriztea; urritasuna txikitzea eta autonomia pertsonala sustatzea; jasotako osasuna eta osasunari loturiko bizi-kalitatea hobetzea; bizimodu osasungarriak sustatzea eta osasunarentzako arriskuak murriztea; ahalduntzea eta osasunaren autozaintza; osasun-emaitzetan zuzentasuna hobetzea; eta osasun-sistemaren iraunkortasuna bultzatzea.

Aipatu bezala, zortzi helburu nagusi horiek lortzeko ekintza-plan bat diseinatu da hamabi arlo estrategikotan aplikatzeko. Aurreko planetan barne hartutakoez gain, lehen aldiz agertzen dira lehentasunezkotzat haurren eta gazteen osasunaren prebentzioa eta sustapena, denboraren faktorea erabakitzailea den hil ala biziko larrialdietako arreta, minaren tratamendua, urritasunen prebentzioa eta arreta, eta pazienteen konplikazioen prebentzioa eta segurtasuna.

Gainerako jarduera-arlo estrategikoak dira minbiziaren arreta, patologianiztunak, osasunaren eta autozaintzaren sustapena, buruko osasuna, hodietako gaixotasunak eta diabetesa, dementziak eta buruko endekapenezko beste gaixotasun batzuk, eta arnas-eritasunak.

Hamabi arloetako esku-hartzea 52 programa espezifikoen bidez gauzatuko da. Aipatzekoak dira, adibidez, minbiziaren erlazionatutako aurreikusitako neurriak, esate baterako, diagnostikoaren bizkortasuna ahalik gehien aurreratzeko unitate espezifiko bat eta familiako minbiziaren beste unitate bat sortzea. Paziente horiei laguntza psikosoziala ere emango zaie eta Nafarroa osora hedatutako kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarraren programa.

Errehabilitazioa ere agiriko gai garrantzitsua da. Horren harira, eskualdekako errehabilitazio funtzionalerako zerbitzu berriak aurreikusi dira, bai anbulategietan bai etxeetan emango direnak, baita arnasaren eta bihotzeko errehabilitazio-programak ere.

Proposatutako beste neurri batzuk dira hil ala biziko larrialdi-kasuetan (bihotzekoak, iktus eta trauma larriak) laguntza-zirkuitu espezifikoak berehala aktibatzea; arrazoi ezezaguneko min kronikoa artatzeko protokoloak ezartzea; mendeko pazienteentzako etxez etxeko arreta handitzea, zaintza aringarriak paziente terminal guztiengana zabaltzea eta egoitzetan suspertzeko modalitate berriak ezartzea.

Gainera, gaixoen zaintzaile nagusiei laguntza emateko jarduera zehatzak aurreikusi dira, batez ere zaintza aringarriak ematen direnean edo dementzia edo buruko desoreka larria duten pazienteen kasuan. Horrez gain, haurren eta gazteen artean obesitatea saihesteko programa espezifikoak garatu, adin guztietan jarduera fisikoa sustatu eta zahartze osasungarria ere bultzatuko da. Azkenik, pazienteen konplikazio mediko eta kirurgikoak prebenitzea izango da planeko beste neurri baten helburua.

Agiriak neurriak ezartzeko egutegi bat proposatu du. Horren arabera, aurten gauzatuko dira hil ala biziko kasuetan berehala aktibatzeko kodeen ezarpena, sortzetiko metabolopatien baheketaren handitzea eta pazienteei ospitaleratzean zein alta hartzean ematen zaizkien medikamentuen adostea bermatzen duten neurriak.

2015ean haurren eta gazteen obesitateari, eta depresioari eta suizidioari loturiko prebentzio-programak gauzatuko dira, baita minbiziaren arretari eta zaintza aringarriei dagokien neurri gehienak ere.

Baliabide berriak sortzea

Plana garatzeko unitate eta baliabide tekniko eta funtzional berriak abian jarri beharko dira. Zehazki, aurten, hil ala biziko larrialdien zuzendaritza teknikoa Nafarroa osoan bateratuko da eta, datorren ekitaldian, onkologiaren eta hematologiaren alorreko eguneko ospitale berriak irekiko dira, baita bestelako patologiak tratatuko dituen eguneko ospitale mediko bat ere Nafarroako Ospitalegunean.

2015ean, zaintzaileentzako eskola bat ere jarriko da abian, minbiziaren arlo klikinoa sortuko da, eta bularreko, birikako, kolon eta ondesteko, gibeleko eta pankreaseko tumoreak, tumore urologikoak, haurren tumoreak, tumore onkohemtologikoak eta ginekologikoen diziplina anitzeko unitate funtzionalak eratuko dira.

Aurreikusitako beste baliabideetako batzuk dira NOGeko egonaldi laburreko unitate berri bat eta dementziaren, parkinsonaren, gaixotasun neuromuskularren, iktusen, diabetesaaren, patologianiztun larrien edo min kroniko larriaren diziplina anitzeko unitateak.

Planaren garapen eraginkorra lortzea

Plan berria prestatu aurretik, aurrekoaren (2006-12) emaitzak ebaluatu ziren. Plan hartako neurrien % 45 ez zen behar bezala ezarri. Hori dela-eta, plana idatzi duen taldearen helburu nagusia izan da plan berria behar bezala betetzen dela. Horretarako, bi motako neurriak hartu dira. Alde batetik, neur daitezkeen emaitzak dituzten osasun-helburuak adierazleen bidez prestatu dira. Hala, planaren ezarpen-maila ebaluatuko da.

Beste alde batetik, osasunaren alorreko profesional guztiek planean jasotako osasun-helburuak ezagutu eta bere egiten dituztela bermatuko da, hau da, helburuak euren kudeaketa klinikoaren ardatz nagusi izango dira. Hori lortzeko, plana gauzatzen dela bermatzeako arduradun espezifikoak eta bitarteko berriak egongo dira.

Zehazki, hamabi osasun-arlo estrategiko bakoitzeko arduradun tekniko bat izendatuko da, baita programa espezifiko bakoitzeko koordinatzaile bat ere. Biek zuzendaritza-batzorde iraunkorra osatuko dute, aurreikusitako ekintzak aplikatzen diren bermatzeaz arduratuko dena.

Bitartekoei dagokienez, plangintza estrategikoa eta programa-kontratuen prestaketa barne hartzeko, osasun-helburuak kudeaketa klinikoaren itunetan gehitzeko eta kudeatzaileei zein osasuneko profesionalei pazienteekin lortzen diren emaitza klinikoak ebaluatzea ahalbidetzen dieten tresna informatiko berriak ezartzeko neurriak aurreikusi dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa