(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,5 milioi euroren bidez babestuko ditu aurten ekonomia sozialeko enpresak osteguna, 2014.eko martxoak 20


Barcina Lehendakaria sektoreko 181 enpresak osatzen duten ANELeko ordezkariekin elkartu da ostegun honetan; horietatik 40 iaz sortu ziren.


Bilera

Barcina Lehendakaria, NEZeko zuzendari kudeatzailearekin eta ANELeko ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 1.483.900 euroren bidez babestuko ditu ekonomia sozialeko enpresak. Enpresen sorrera, inbertsioak egitea, bazkide berriak gehitzea, enpresen ondorengotza eta konpainiako ekonomia sozialeko enpresa bilakatzea, laguntza teknikoa eta sektorearen hedadura sustatzea helburu dituzten diru-laguntzen hainbat ildoren bidez esleituko da zenbatekoa.

Halaxe adierazi diete Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak eta María Isabel García Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak sektoreko 181 enpresa biltzen dituen Lan Enpresen Nafarroako Elkarteko (ANEL) ordezkariei ostegun honetan Foru Gobernuaren egoitzan egindako bileran. Bilera 2013-2015eko Ekonomia Sozialeko Plan Estrategikoaren bilakaeraren berri jakiteko egin da.

Zenbateko horretatik, 595.405 euro langabetuak edo aldi baterako kontratua dutenak bazkide gisa gehitzen dituzten kooperatiba edo lan-sozietateentzat izango dira; 482.500 euro mota horretako enpresetan inbertsioak egiteko emango dira; eta 164.050 euro dagoeneko sortutako enpresa bateko edo kooperatiba edo lan-sozietate bihurtuko den enpresa berri bateko bazkide egiteko behar den kapitalaren ekarpena egiteko.

Gainera, 141.945 euroko diru-laguntzak emango dira ekonomia sozialeko enpresa berriak sortzeko eta proiektu berritzaileak garatzeko, eta 100.000 eurokoak lehiakortasuna hobetzeko laguntza teknikoa jasotzeko eta ekonomia soziala sustatu eta hedatzeko sentsibilizazio-kanpainak burutzeko.

Ekonomia sozialeko plan estrategikoa

Bileran, Moderna Planaren barruko 2013-2015eko Ekonomia Sozialeko Plan Estrategikoa gauzatu den lehen urtearen balantzea egin da. Moderna Planaren helburua enpresa berriak sortzea eta ekintzailetza eta dagoeneko sortutako enpresen sendotzea eta hazkuntza sustatzea da, baita sektorea bultzatzea ere, finantzazioarekin, legeriarekin eta eredu korporatiboa hedatzearekin erlazionatutako zeharkako ekintzak burututa.

ANELek emandako datuen arabera, iaz, elkarteak 154 ekimen sustatu zituen eta 40 enpresa sortzen lagundu zuen. Enpresa berri horiei esker 216 lanpostu sortu ziren. 2012an, 24 enpresa eta 167 enplegu sortu ziren. Erakundeak, gaur egun, 181 enpresa elkartzen ditu. Horietan, guztira, 4.000 langile inguru ari dira lanean. Enpresa horiek 410 milioi euro inguru fakturatu zituzten 2013an.

Batzarrean, ekonomia sozialeko enpresek gaur egungo egoera ekonomikoan izandako ibilerarik onena nabarmen du da. Hori dela-eta, sektoreak garrantzi handiagoa izan du Nafarroako ekonomian. Horri lotuta, 2007an, kooperatibek eta lan-sozietateek Nafarroako langileen % 3,32 hartzen zuten eta, 2013an, % 3,65.

Bileran, Ignacio Ugalde ANELeko lehendakaria, iragan maiatzean egin zen biltzarrean kargurako izendatu zena, eta Antonio Martínez de Bujanda elkarteko kudeatzailea izan dira. Juantxo Martínez-Garciriain, Gorka Lacunza eta Javier Aguado ere han izan dira, ANELeko zuzendaritza-batzordeko kideak hiruak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa