(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundia elkarlanean arituko dira iruzur fiskalari aurre egiteko ostirala, 2014.eko martxoak 21


Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute iruzur fiskalari eta ezkutuko ekonomiari loturiko jarduerak lokalizatzen lagunduko duten datuak trukatzeko.


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Foru Ogasunaren bidez, eta Gipuzkoak Foru Aldundiak batera lan egingo dute iruzurraren aurkako borrokan. Horretarako, pertsonei, langile autonomoei eta enpresei buruzko informazioa trukatuko dute iruzur fiskaleko jarduerak lokalizatzeko.

Ihes fiskalaren jazarpena indartzea helburu, trukatuko den informazioa gaur goizean José Raúl Goñi Rodríguez Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak eta Helena Franco Ibarzabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko diputatuak sinatu duten hitzarmen batean zehaztu da.

Sinatutako itunak informazioa trukatzean bete beharreko baldintzak eta gauzatu beharreko prozedurak ezartzen ditu, betiere pertsonen eskubideak babestuta. Gainera, bi administrazioetako zergei buruzko datu-baseen denbora errealeko komunikazio-mekanismo tekniko bat erabakitzea du xede.

Informazioa trukatzea

Hitzarmena zerga-betebeharrak dituzten pertsona eta erakundeen informazioa hornitzera mugatzen da, administrazio datu-hartzaileak pertsona eta erakunde horien gaineko eskumenik izanez gero, legez esleitutako funtzioak betetzea errazteko.  Gainera, Balio Erantsia bezalako zergak, bat-egiteen araubide berezia betetzen duten jarduerak, zatiketak, aktiboen ekarpenak eta baloreen trukea eta zergak jarduera-bolumenaren arabera ordaintzen dituzten erakundeak hobeto kudeatu eta egiaztatzea du helburu.

Akordioak 6 pertsonak osatuko duten (Nafarroako Ogasuneko 3 ordezkari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko 3 ordezkari) Koordinazio eta Jarraipen Batzorde bat sortzea ere jasotzen du. Batzorde hori arduratuko da hitzarmena gauzatzeko behar diren jarduerak koordinatzeaz. Haren arabera, gainbegiratu, jarraipena egin eta kontrolatzeko funtzioak beteko ditu.

José Raúl Goñik administrazioen arteko lankidetzan "iruzurrezko jarduerei" aurre egiteko egiten den baterako ahalegina azpimarratu du, eta esan du Nafarroako Ogasunak, datorren hilean, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten beste bi foru-aldundiekin (Araba eta Bizkaia) hitzarmen bana sinatuko duela "lan-ildo bera" indartzeko.

Bestalde, Helena Francok bi foru-ogasunen arteko lankidetza berriaren garrantzia nabarmendu du. "Nafarroako Zerga Ogasunari eskerrak eman nahi dizkiot hasieratik eta uneoro erakutsitako interes eta prestutasunaregatik. Espero dugu etorkizunean bi foru-instituzioek lankidetza-ildo horretan sakontzen jarraitu ahal izatea" .

2013an, Nafarroako Ogasunak hainbat lankidetza-hitzarmen sinatu ditu iruzurrari aurre egiteko, esate baterako, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioarekin eta Iruñeko Udalarekin izenpetutakoak dira nabarmentzekoak. Horrez  gain, Nafarroako udalerri handienekin iruzurraren eta ezkutuko ekonomiaren aurka borrokatzeko akordioak adosteko ere lanean ari dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa