(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako esportazioek % 2 egin zuten gora 2013an, eta Foru Komunitateko BPGd-ren % 40 inguru dira ostirala, 2014.eko martxoak 21


Goicoechea lehendakariordeak Erdialdeko Amerikako negozio-aukera berriei buruzko jardunaldi batean parte hartu du, eta esan du gaur bi laguntza-ildo berri irekiko direla enpresa txiki eta ertainen esportazioak bultzatzeko.


Esportazioek % 2 egin zuten gora 2013an, eta Nafarroako BPGa-ren % 40 inguru dira, Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak azaldu duenez Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberan egindako jardunaldi batean. Erdialdeko Amerikaren eta Europar Batasunaren artean berriki adostutako elkartzeko erabakiaren ondoren Nafarroako enpresentzat dauden negozio-aukera berriei buruzkoa izan da jardunaldia.

Jardunaldian, erabakia sinatu duten herrialdeetako Espainiaren enbaxadoreek parte hartu dute: José Atilio Benítez (El Salvador), Norman García (Honduras), Verónica Rojas (Nikaragua) eta Roberto Eduardo Arango (Panamá). Bertan izan da, baita ere, Alejandro Patiño, Costa Ricako Merkataritzako kontseilaria. Europar Batasuneko ordezkarien artean merkataritzako akordioaren txostengileetako bi izan dira: Pablo Zalba Europako Parlametuko Ekonomia eta Diru Kontuen Batzordeko lehendakariorde eta eurodiputatua eta José Ignacio Salafranca Europaren eta Latinoamerikaren arteko Parlamentuko Batzarreko lehendakari eta eurodiputatua. Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberaren aldetik, Amaya Erro zuzendari nagusia izan da bertan.

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak jardunaldian parte hartu duten agintariak agurtu ditu Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin dien harreran.

Nafarroak 7.383 euroko balioko esportazioak egin zituen 2013an

Mintzaldian, Lourdes Goicoecheak nabarmendu du esportazioek Foru Komunitatearen ekonomian "funtsezko egitekoa" betetzen dutela. Agertutako datuen arabera, 2013an, Nafarroako esportazioek % 2 egin zuten gora, 7.383 milioi euroko balioa izatera iritsi arte. Zenbateko hori Nafarroako BPGd-aren % 40 inguru da. Zehazki, 2013ko abenduan jasotako datuen arabera, estaldura-tasa (esportazioen ondasun eta zerbitzuekin ordaintzen diren inportazioen ehunekoa) % 15 handitu zen, 192,33 puntutara iritsi arte, eta 3.500 milioi euro baino gehiagoko saldo komertzial positiboa eskuratu zen, 2012an baino % 21,7 gehiago.

Erdialdeko Amerikaren eta Europar Batasunaren arteko elkartzeko erabakiaren harira, Goicoecheak azaldu du, EB Nafarroako esportazioen helmuga nagusia izan arren oraindik, "dibertsifikazioa joera geldiezina da". Zehazki, Latinoamerikako herrialdeetarako esportazioek % 14 egin zuten gora 2013an. "Erabaki horri esker merkataritza-trukeen segurtasun juridikoa hobetuko da, kostuak murriztuko dira eta bata bestearekiko ezagutza handitzeko bidean aurrera egingo da, Atlantikoaren bi aldeen arteko lankidetzan eta elkarrekiko errespetuan oinarrituta", esan du.

Lehendakariordeak esan duenez, datu horiek Nafarroako Gobernuaren eta beste eragile batzuen, adibidez, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera, ICEX edo Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa, arteko lankidetzari esker lortu dira. Hitzarmenaren emaitza da 2013-2016 aldirako Nafarroako Nazioarteko Plana. Esportazioak sustatzeko eta nazioarteko inbertsioak erakartzeko 85 neurri jasotzen ditu.

Beste bi laguntza-ildo gaurtik aurrera

Zehazki, Goicoecheak gaur NAOn (55. zenbakia, martxoak 21) argitaratu diren bi laguntza aipatu ditu. Eskaera egiteko epea martxoaren 22tik apirilaren 22ra egongo da zabalik. Nafarroako enpresak nazioartera elkartuta ateratzeko diru-laguntza da bata, esportazioan esperientziarik ez duten eta nazioarteko merkataritza-jarduerak hasi nahi dituzten beste enpresa batzuekin taldeak osatu nahi dituzten enpresa txiki eta ertainentzat. Bestea, aldiz, nazioartekotzea bultzatuko duen aholkularitza espezialitatua kontratatzeko diru-laguntza da, nazioartean esperientzia duten eta nazioartean merkatu berriak irekitzeko laguntza jaso nahi duten enpresa txiki eta ertainentzat. Oro har, bi laguntzak 550.000 eurokoak dira, eta EGEF funtsekin batera finantzatu dira.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak bi deialdietan parte hartzera animatu ditu bertaratu diren enpresak, eta heldu den martxoaren 24an, astelehena, CEINen egingo den jardunaldi informatibora joateko gonbita egin die.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa