(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunak Hauta90 kolon eta ondesteko minbizia garaiz detektatzeko kanpainarekin bat egingo du heldu den igandean astelehena, 2014.eko martxoak 24


Puñal protagonista izango duen iragarkia gaixotasuna prebenitzeko eguna dela-eta "la Caixa" Gizarte Ekintzak bultzatutako sentsibilizazio-ekintza izango da.


Transcripción textual del video

Club Atlético Osasunak, datorren igandean, martxoak 30, Real Sociedad taldearen aurka jokatuko duen partiduan, koloneko minbizia garaiz detektatzearen garrantziari loturiko sentsibilizazio-mezuak hedatuko ditu, izan ere, Nafarroako emakumeen artean heriotza gehien eragiten ditu eta, gizonen kasuan, heriotza eragiten duten arrazoien artean bigarrena da, biriketako eta trakeakoaren atzetik.

Halaber, gaur hasita, telebistan, hedabide digitaletan eta sare sozialetan Patxi Puñal protagonista duen bideo baten bertsio osoa zabaldu dute. Osasunako kapitaina oihalak hautatzen eta bere kamiseta makinaz josten ikus daiteke. Gustura geratzen da emaitzarekin.

Patxi Puñal, Osasun Departamentuko, 'la Caixa'-ko eta Osasunako arduradunekin, 90 zenbakia agertzen duen elastikoa eskuetan duela. ( irudia handitu )

Club Atlético Osasunak, datorren igandean, martxoak 30, Real Sociedad taldearen aurka jokatuko duen partiduan, koloneko minbizia garaiz detektatzearen garrantziari loturiko sentsibilizazio-mezuak hedatuko ditu, izan ere, Nafarroako emakumeen artean heriotza gehien eragiten ditu eta, gizonen kasuan, heriotza eragiten duten arrazoien artean bigarrena da, biriketako eta trakeakoaren atzetik.

Halaber, gaur hasita, telebistan, hedabide digitaletan eta sare sozialetan Patxi Puñal protagonista duen bideo baten bertsio osoa zabaldu dute. Osasunako kapitaina oihalak hautatzen eta bere kamiseta makinaz josten ikus daiteke. Gustura geratzen da emaitzarekin.

Elastikoan daukan 10 zenbakia 90 bihurtzen du Hauta90 kanpaina babesteko, hau da, Koloneko minbizia garaiz detektatzeko programa. 50 eta 69 urte arteko emakume eta gizonei zuzendurikoa da (166.000 pertsona, Nafarroako populazioaren % 25).

Bideoak zaleak futbol-zelaira gonbidatu nahi ditu taldea zein kolon eta ondesteko minbiziari aurre egiteko kanpaina bebestera. Berez, hamaikakoa 90 zenbakidun kamisetekin aterako da zelaira igandean, aipatutako logotipoa erakusteko.

Behin baino gehiagotan esan bezala, programaren bidez etxean proba erraz bat egin daiteke mota horretako minbizia garaiz detektatzeko. Garaiz diagnostikatzen bada, gaixotasuna sendatu egin daiteke ehunetik 90 kasutan. Ehunetik 50 kasutan senda daiteke fase aurreratuetan detektatzen bada.

Marta Vera Osasun kontseilariak, Patxi Puñal C.A. Osasunako kapitainak, Manolo Ganuza zuzendaritzako kideak eta Raúl Marqueta Nafarroako, Aragoiko eta Errioxako "la Caixa"ko eskualde-zuzendariak prentsaurreko bat eskaini dute sentsibilizazio-ekintza azaltzeko. Koloneko minbizia prebenitzeko eguna (martxoak 31) dela-eta gauzatuko dute ekintza; horretarako, "la Caixa"k 25.000 euroko laguntza eman du.

Elastikoen eta sarreran zozketa

Jokalariek igandeko sustapen-ekintzan jantziko dituzten elastikoak apirilaren 7an, astelehena, zozketatuko dira. Partidua ikustera doazenei horren berri emango zaie barruko aldizkariaren bidez eta megafoniatik. Elastiko bat eskuratu nahi dutenek, www.cancercolon.navarra.es webgunearen bidez parte hartu ahal izango dute. Izena emateko epea apirilaren 3an, osteguna, amaituko da, 12:00etan.

Era berean, aste honetan, partidua ikusteko sarrera bikoitzak zozketatuko dira honako irrati-etxe hauen bidez: Cadena Ser, Onda Cero, COPE, RNE eta esRadio. Datorren igandean, Sadarren, 15.000 pertsona baino gehiago izatea espero da.

Proba egiteko gonbidapena

Patxi Puñal Osasunako kapitain eta iragarkiko protagonistak esan du koloneko minbiziari aurre egiterik badagoela proba erraz bat eginda; ez du minik ematen, etxean egin daiteke eta kasuan kasuko osasun-zentroan entrega daiteke ondoren azter dezaten.

Manolo Ganuza Osasunako zuzendaritza-taldeko kideak 50 eta 69 urte arteko Nafarroako herritar guztiak eta, batez ere, klubeko zaleak animatu ditu proba egitera, horretarako Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren gonbidapena jasotzen dutenean.  "Garaiz diagnostikatzen bada, gaixotasuna sendatu egin daiteke ehunetik 90 kasutan. Ehunetik 50 kasutan senda daiteke fase aurreratuetan detektatzen bada", gogorarazi du.

Bestalde, Raúl Marqueta Nafarroako, Aragoiko eta Errioxako "la Caixa"ko eskualde-zuzendariak finantza-etxeak Koloneko minbizia garaiz detektatzeko programari ematen dion babesa justifikatu du, eta esan du programa "asmo izugarri handikoa" dela, 160.000 nafarren partaidetza lortu nahi delako, hau da, populazioaren % 25. Minbizia detektatzeko proba egingo duela hitzeman du, programaren hartzaileak diren pertsonen adin-tartean dagoelako.

3.000 proba azarotik hasita

Programa azaroan abian jarri zenetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak 3.000 lagin aztertu ditu. Lagin horien % 93tan ez da odolik detektatu gorozkietan, eta ez da beharrezkoa izan beste probarik egitea, Vera kontseilariak azaldu duenez.

Azken hilabeteetan, programa oinarrizko lau osasun-barrutitan ezarri da: Donibane (Iruña), Tutera Mendebaldea, Lizarra eta Milagrosa (Iruña). Banatzen diren gutun-sortetan 50 eta 69 urte arteko 16.164 pertsona deituko dira parte hartzera, hau da, prebenrtzio-ekintza honen hartzaile diren biztanleen % 10, gutxi gorabehera. Gutxi barru, Iruñeko Ermitagaña eta II. Zabalgunea gehituko dira kanpainan. Programaren ezarpen-egutegia www.cancercolon.navarra.es helbidean ikus daiteke.

Sentsibilizazio-kanpaina

Kolon eta ondesteko minbizia garaiz detektatzeko programaren fase pilotua Etxabakoizen egin zen eta xede den biztanleriaren % 53,99k hartu zuen parte.

Prebentziorako helburua lortzeko gutxienez % 60ko partaidetza lortzeak duen garrantzia kontuan izanik, programa ezartzearekin batera sentsibilizazio-kanpaina handi bat jarri da martxan, prentsan, irratian, argitalpen digitaletan, markesinetan eta abarretan iragarkiak jarrita.

"la Caixa" Gizarte Ekintzaren lankidetzarekin ere ohiko zalantzak argitu ziren irrati-etxeen bidez. Ehundaka enpresak ere konpromisoa hartu dute gaixotasuna garaiz detektatzeko mezuak hedatzen laguntzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa