(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

180 plazaren deialdia egin da osasunaren eta mendetasunaren alorretan gaitasun profesionalak egiaztatzeko astelehena, 2014.eko martxoak 24


Egiaztagiria lortzeko deialdian parte hartzeko eskaerak apirilaren 11ra arte bidali ahal izango dituzte lan-esperientzia edo arautu gabeko prestakuntza dutenek.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaitasun profesionalak egiaztatzeko eskaintza berria aurkeztu du astelehen honetan. Gaitasun horiek lan-esperientziaren bidez eta osasunaren (osasun-garraioa eta osasun-arreta biktimentzat eta hondamendietarako) eta zerbitzu soziokulturalen eta komunitatearentzako zerbitzuen (gizarte-instituzioetako eta euren etxeetan bizi diren mendekoentzako arreta soziosanitarioa) alorrreko arautu gabeko prestakuntzaren bidez eskuratutakoak izan beharko dira.

Eskaintza 180 plazarena da; horietatik 30 osasunaren alorrekoak dira eta 150 mendetasunaren alorrekoak, biak ala biak lehentasunezkoak, 2015ean araudi berri bat sartuko delako indarrean, sektore horietako langileak euren gaitasunak egiaztatzea behartzen dituena, Lanbide Heziketako titulu baten bidez edo horren baliokidea den profesionaltasun-ziurtagiri baten bidez, lanean jarraitu edo beste lanpostu bat lortu ahal izateko.

Lourdes Goicoechea eta José Iribas gaitasun profesionalak egiaztatzeko programaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaitasun profesionalak egiaztatzeko eskaintza berria aurkeztu du astelehen honetan. Gaitasun horiek lan-esperientziaren bidez eta osasunaren (osasun-garraioa eta osasun-arreta biktimentzat eta hondamendietarako) eta zerbitzu soziokulturalen eta komunitatearentzako zerbitzuen (gizarte-instituzioetako eta euren etxeetan bizi diren mendekoentzako arreta soziosanitarioa) alorrreko arautu gabeko prestakuntzaren bidez eskuratutakoak izan beharko dira.

Eskaintza 180 plazarena da; horietatik 30 osasunaren alorrekoak dira eta 150 mendetasunaren alorrekoak, biak ala biak lehentasunezkoak, 2015ean araudi berri bat sartuko delako indarrean, sektore horietako langileak euren gaitasunak egiaztatzea behartzen dituena, Lanbide Heziketako titulu baten bidez edo horren baliokidea den profesionaltasun-ziurtagiri baten bidez, lanean jarraitu edo beste lanpostu bat lortu ahal izateko.

Lourdes Goicoechea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak eta José Iribas Hezkuntza kontseilariak jakinarazi dutenez, deialdi berrirako izena emateko epea astelehen honetan, martxoak 24, hasi da, eta heldu den apirilaren 11ra arte egongo da zabalik. Interesa dutenek eskaera izapidetu beharko dute Nafarroako Gobernuaren erregistroetako batean edo, Internet bidez, Foru Gobernuko zerbitzuen katalogoan.

Gaitasunak egiaztatzeko prozesua Espainiako Gobernuaren Acredita programaren barruan egingo da. Horren asmoa lanbide-gaitasunen egiaztagiria lortzea da, estatu osoan baliokidea dena. Deialdia lanbideari dagokion titulaziorik izan gabe lanbide-esperientzia dutenei dago zuzenduta, eta ebaluazio-epaimahai baten aurrean eskatzen diren gaitasunak (lan-esperientzia, boluntario edo bekadun gisa, edo prestakuntza) dituztela erakustea eta ziurtagiri egokia lortzea ahalbidetzen du.

1.135 egiaztapen eginda

Orain arte, Nafarroako Gobernuak, Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta sozial ordezkagarrienekin elkarlanean jardunda, 1.135 langile egiaztatu ditu mendetasunaren (630), osasunaren alorreko larrialdien (155), haur-hezkuntzaren (140), sukaldaritzaren (90), soldaduraren eta galdaragintzaren (90) eta obre zibileko eraikuntzaren (30) alorretan, 2009 eta 2013 urteen artean sustatutako zazpi deialditan. Inbertsio osoa 540.000 eurokoa izan da guztira.

Mendetasunaren alorrean eragin berezia izan du, behar den titulaziorik ez duten langile kopurua handiagoa baita. Gizarte Politiketako Departamentuaren azterlan baten arabera, adinekoen egoitzetako langileen % 25 dago egoera horretan. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enpleguaren Behatokiak, aurten, egiaztatutako enpresa eta langileen errolda egingo du, benetako egoera zein den jakiteko eta legea betetzen dela eta mendeko pertsonei behar bezalako arreta ematen zaiela bermatzeko neurriak abian jartzeko.

Egiaztatu beharreko beste jarduera batzuk

Bestalde, Nafarroako Gobernua, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan ordezkaritza duten eragile ekonomiko eta sozialekin elkarlanean, egiaztapenen estatuko araudia Nafarroara egokituko duen foru-dekretua prestatzen ari da, horrek etorkizuneko deialdiak egitea erraztu eta arinduko duelako. Besteak beste, Gobernuz kanpoko erakunde eta taldeei (enpresa edo elkarte profesionalak) halako deialdiak sustatzeko aukera emango die, baldintza batzuk betez gero. Hala, langile gehiago egiaztatu ahal izango dira.

Halaber, mendetasunaren arretaren alorrean, Hezitzaileen Eskola IBk, aurtengo azaroan, Mendeko Pertsonei Arreta emateko Teknikariaren titulazioa eskuratzeko proba irekiak egingo ditu. 120 plaza eskainiko dira guztira. Titulazioa eskuratu nahi dutenek DBHko edo baliokidea den titulua izan beharko dute eta irailean eman beharko dute izena probak egiteko.

Bestalde, Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioak 60 plaza eskainiko ditu Osasun Larrialdietako Teknikariaren titulua lortzeko, proba libreen bidez.

Gainera, datorren ikasturtean, bi ikastaro egingo dira lanean direnek Mendeko Pertsonei Arreta emateko Teknikariaren titulazioa eskuratu ahal izan dezaten. Ikastaroetako bat Hezitzaile Eskolan (Iruña) eskainiko da eta bestea Lekaroz-Elizondoko BHIn. Prestakuntza-ikastarorako, DBHko titulua edo baliokidea izateaz gain, mendekoei arreta emateko lanbidearen sektorean gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izan beharko da. Zentro bakoitzean 25 plazako taldea bete beharko da. Izena apirilean eman beharko da eta matrikula maiatzean egingo da, ikastaroa irailean has dadin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa