(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lehendakariak nabarmendu du esportazioen kopuruak krisi ekonomikoak Nafarroan izan duen eragina arindu duela asteartea, 2014.eko martxoak 25


Yolanda Barcinak 150 zuzendari baino gehiago elkartu dituen enpresen internazionalizazioari buruzko jardunaldi batean hitz egin du, Iruñean.


Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak 150 enpresariren aurrean azpimarratu du Nafarraoako kanpoko sektorearen "sendotasuna". Horri esker, krisiaren eragina "arindu" da, 2008 eta 2013 artean Foru Komunitateak jasandako kaltea beste eskualde batzuena baino txikiagoa izatea eraginda. "BPGd-k behera egin du eta langabeziaren tasak nabarmen egin du gora, baina kanpoko sektoreak erakutsitako sendotasunagatik izan ez balitz, gaur egungoei baino zailtasun handiagoei aurre egin beharko genieke", adierazi du.

Bankiak eta Diario de Navarra egunkariak antolatutako jardunaldiaren irekieran egin ditu adierazpenak Yolanda Barcinak. "Internacionalización, financiación y experiencias empresariales" (internazionalizazioa, finantzazioa eta enpresa-esperientziak) izen generikoaren pean, 150 enpresari eta zuzendari baino gehiago elkartu ditu, besteak beste, Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilaria.

Nafarroako Lehendakariak Foru Komunitateko kanpoko sektorearen bultzada aditzera ematen duten hainbat datu aipatu ditu. Besteak beste, adierazi du esportazioek % 2ko hazkuntza izan zutela iragan urtean; 7.383 milioi eurokoak izan ziren. Gauzak horrela, Nafarroako BPGd-ren % 40 inguru dira esportazioak, beraz, Foru Komunitatea da nazioarteko merkataritzan garrantzi handiena duen estatuko eskualdea.

Era berean, "susperraldia hasi denaren ideiari sinesgarritasuna ematen dioten adierazle ekonomikoak" aipatu ditu. Besteak beste, Nafarroako industria-ekoizpenaren indizearen berri eman du, 2013an % 4 hazi zen (estatuan, batez beste, % 0,1 hazi zen), baita txikizkako merkataritzaren indizearen berri ere, izan ere, 7 hamarreneko urte arteko aurrerapena egin du (estatu osoan 2 hamarren egin du behera).

Amaitzeko, Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planaren barruan enpresei emango zaizkien laguntzak azaldu ditu. Gogorarazi die ez daudela bakarrik eta Nafarroako Gobernuaren babesa dutela. Horri lotuta, zerbitzu bateratuen katalogoa aipatu du, administrazioak zein beste erakunde ekonomiko batzuek eskaintzen dituzten zerbitzuena, baita kanpora taldean ateratzeko laguntzak eta nazioarteko lizitatzaleen merkatuan lehiatzeko laguntza-programa ere; azken bi horien deialdiak berriki egin dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa