(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 20 milioi euro inbertituko ditu datorren urtean Toki Azpiegituren Planeko obrak egiteko asteazkena, 2014.eko martxoak 26


Erabakiak planaren jarraipena bermatzen du eta tokiko erakundeei euren proiektuak planifikatzeko aukera ematen die.


Nafarroako jauregia

Nafarroako Jauregiaren fatxada nagusia.

Zenbatekoaren finantzazioa Planari dagokion diruzaintzako soberakinaren kargura egingo da, hau da, aurreko ekitaldietan erabili gabe geratu ziren zenbatekoen kargura

José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak saioaren ondorengo prentsaurrekoan azaldu duenez, 2013an, gastuen konpromisoak aurreko ekitaldien kargura baimentzeko erabakia hartu zen, hala, tokiko erakundeek onetsitako obrak has ditzakete Gobernutik kasuan kasuko ebazpenak jaso ondoren.

Kontseilariak esan duenez, erabakiak, Planaren jarraipena eta Nafarroako Gobernuaren babesa bermatzeaz gain, tokiko erakundeei ere obrak gauzatzeko plangintza egitea ahalbidetzen die, kasu bakoitzean dagokien diru-laguntza jasoko dutenaren ziurtasuna izanda. Hala ere, obrak hasi ahal izateko, tokiko erakundeek Aurrekontu Egonkortasunaren eta Finantza Iraunkortasunaren eskakizunak bete beharko dituztela ere esan du.

Esparza kontseilariak halako jardueren garrantzia azpimarratu du, izan ere, Nafarroa osoko herrietako biztanleek euren herri eta hirietako oinarrizko azpiegituren zerbitzuek goza dezakete eta, eraikuntzaren sektorean batez ere, jarduera ekonomikoa eta enplegua berrindartzen dira.

Era berean, aipatu du, 2013an, TAPen kargura ordaindutako zenbatekoa 18,60 milioi eurokoa izan zela. 2014. urteari dagokionez, une honetan aurreikusten den ekarpena 19 milioi eurorena da, hau da, milioi bat euro dago oraindik engaiatzeke onetsitako 20 milioi eurora iritsi arte

Kontseilariak gogorarazi du, gehienetan, obrak aurrekontu-ekitaldi bat baino gehiago luzatzen direla eta ordainketak zatika egiten direla, honako sistema honen arabera: % 40 hasieran; beste % 40 obraren erdialdean; eta gainerako % 20 likidazioa egiten.

Gaur egun, Nafarroako berrogeita hamar herri inguru eta zazpi mankomunitate planak babesten dituen obrak egiten ari dira.

Toki Azpiegituren Planeko % 89,8 gauzatuko dira

Gaur egun, TAPek 209 milioi euroko zenbatekoa du. 2014ko martxoaren 22an, 187,8 milioi euroren hasierako ekarpena duten inbertsioak engaiatu dira, hau da, erabilgarri dagoenaren % 89,8.

Engaiatutako hasierako ekarpen hori 167,1 milioi eurora murriztu da obren esleipenetan izandako bajak direla eta.

Benetan engaiatu diren 167,1 milioi euro horietatik, 147,4 milioi euro tokiko erakundeei ordaindu zaizkie dagoeneko. Zenbateko horretatik 137,3 milioi euro amaituta eta osorik ordainduta dauden espedienteei dagozkie, eta 10,1 milioi euro hainbat egikaritze-mailako obra edo espedienteei.

Aipatu diren kopuruak honela banatu dira obren arabera:

Plan zuzendarien, toki-programazioen eta zeharbideen alorrean, 96,3 milioi euroko inbertsioa izan duten obrak osorik gauzatu eta ordaindu dira. Halaber, 26,4 milioi euroko inbertsioko obrak gauzatze-bidean dira une honetan.

Zehaztapen askeko obren artean, orain arte, 38 milioi euroko obrak gauzatu eta ordaindu dira, eta 2 milioi euroko obrak gauzatzeke eta ordaintzeke daude oraindik mota horretako obren taldean.

Amaitzeko, Ohiz kanpoko Planera bideratutako zenbatekoari dagokionez, 3,5 milioi euroko inbertsioa izan duten obrak osorik gauzatu eta ordaindu dira. Halaber, gauzatze-bidean diren obrak 1,4 milioi eurokoak dira.

2013-15eko proiektuak

Plan zuzendarietan jasotako proiektu zehatzei erreparatuz gero, 2013 eta 2014 urteetan, uraren goi-hornidura da aurrekontuaren zati handiena hartzen duen jarduera: 16,6 milioi euro. Atzetik du saneamendua eta ibaien arazketa (2,4 milioi euro) eta, ondoren, hiri-hondakin solidoen tratamendua (961.071 euro) eta horien bilketa (592.574 euro).

Toki-programazioaren atalean, herri barruko hornidura- eta saneamendu-sareak berritu dituzten karriken zolaketa gauzatzeko 6,1 milioi euro baliatu dira, eta sare horiek berritzeko 5,3 milioi euro.  Sareetan obrarik egin gabe kaleak zolatzeko egin diren obrak daude horien atzetik, eta 3,5 milioi euro baliatu dira. Askoz atzerago daude udal-eraikinetan egindako beste jarduera batzuk (860.691 euro), tokiko bideak (834.936 euro), hilerriak (361.228 euro) eta zeharbideak (234.076 euro).

2015erako aurreikusi diren obren artean, zenbateko handienak hiri-hondakin solidoen tratamendua (4,2 milioi euro), uraren goi-hornidura (4,1 milioi euro), sareak berritu ondorengo kaleen zolaketa (3,3 milioi euro), sare horiek berritzea (2,7 milioi euro) eta kaleen zolaketa, sarerik berritu gabe, (2,6 milioi euro) egiteko izango dira.

Jarduerak berrogeita hamar herritan

Gaur egun, berrogeita hamar tokiko erakunde eta zazpi mankomunitate ari dira Toki Azpiegituren Planeko obrak gauzatzen. Horiez gain, Nilsa enpresa publikoak abian dituen proiektuak ere kontuan izan behar dira.

Honako hauek dira herriak: Abaigar, Abartzuza, Aberin, Ablitas, Arellano, Aritzaleta, Auritz, Azotz, Basaburua, Baztan, Beintza-Labaien, Cabanillas, Zarrakaztelu, Cintruénigo, Corella, Deikaztelu, Donamaria, Erroibar, Lizarra, Eugi, Ezkabarte, Faltzes, Fontellas, Funes, Galbarra, Galdeano, Hiriberri, Arakil, Irurtzun, Izaba-Erronkari, Lakuntza, Lizoain, Melida, Mendabia, Mendaza, Murieta, Olaibar, Erriberri, Orisoain, Azkoien, Erripa, Saigots, Santakara, Tiebas, Torres del Rio, Uharte Arakil, Urraulgoiti, Urzainki, Valtierra eta Viana.

Bestalde, planaren barruan obrak egiten ari diren mankomunitateak hauek dira: Moncayoko Ur Mankomunitatea, Mairaga Erdialdeko Mankomunitatea, Jurramendi, Izarbeibar, Iruñerria eta Erriberako Hiri-hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa