(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

OHL-Agbar enpresa taldeak, % 25eko deskontuarekin, aurkeztu du eskaintza ekonomikorik onena Nafarroako Ubidea handitzeko lehiaketan asteazkena, 2014.eko martxoak 26


Beste lehiakideak, Acciona-Iridium buru duenak, % 11,9ko deskontua proposatu du.


OHL-Agbar enpresa taldeak, % 25ko deskontuarekin, Nafarroako Ubidearen lehen faseko eremu ureztagarria handitzeko lehiaketan eskaintza ekonomikorik onena aurkeztu du. Acciona-Iridium taldeak, aldiz, % 11,9ko deskontua proposatu du.

Hala eman du jakitera gaur goizean Kontratazio Mahaiak eskaintza ekonomikoak ireki ondoren, José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak Gobernuaren saioaren amaieran egin den prentsaurrekoan esan duenez.

Aurkeztutako eskaintzen arabera, OHL-Agbar taldeak (Obrascón Huarte Lain SA eta Sociedad General de Aguas de Barcelona SA) 700 puntu lortu ditu leihan zati ekonomikoan. Acciona Infraestructuras-Iridium taldeak, aldiz, 546,55 puntu lortu ditu.

Bestalde, zati teknikoan, 300 puntutatik 279 lortu ditu OHL-Agbar taldearen proposamenak eta 239,25 puntu Acciona-Iridium taldeak. Gauzak horrela, 1.000 puntutatik, lehen enpresa taldeak 797 puntu lortu ditu eta bigarrenak 785,8.

Kontseilariak azaldu duenez, prozesuan beste urrats bat eman da; orain, Kontratazio Mahaiak proposamen ekonomikoaren eta finantza-plangintzaren koherentzia aztertu beharko ditu. Azterketa horretan Nafarroako ekonomialarien elkargoak eta PricewaterhouseCoopers aholkularitza-enpresak ere parte hartuko dute.

Zuzeneko 500 enplegu 2018 arte

147,5 milioi euroko aurrekontua duen proiektua azken urteetan Nafarroan egin den obra publikoko lizitaziorik handiena da. Helburua 30 urtez Nafarroako Ubidearen lehen faseko eremu ureztagarria handitu, kudeatu eta ustiatzea da. Proiektuaren barruan sartzen da Artaxoa eta Lerin artean 21,3 km-ko adarra eraikitzea. Horrek Arga eta Ega ibaiertzen 15.275 hektareako eremua urezgarri bihurtzea ahalbidetuko du.

Kontseilariak azpiegituraren garrantzia azpimarratu du; Nafarroako lurralde-oreka bultzatzeaz gain, 500 pertsonari zuzeneko enplegua emango die eraikitzeko obretan (2014-2018) eta 25.000 langile dituen Foru Komunitateko nekazaritzako elikagaien sektorea sendotuko du.

Honako hau da inbertsioen egutegia: 8 milioi 2014an, 43 milioi 2015ean, 59 milioi 2016an, 41 milioi 2017an eta 10 milioi 2018an.

Lehiaketa ekonomikoki pisu handikoa denez, prozesua zorroztasun eta gardentasun handienarekin gauzatu nahi da. Horretarako, araudiak ezarritako neurriez gain beste batzuk hartu dira. Hala, txosten teknikoa nekazaritza-ingeniarien eta bide, ubide eta portuetako ingeniarien elkargoak egin du. Eskaintza ekonomikoa ere ekonomialarien elkargoak baloratuko du. Gainera, Nafarroako Kontratazio Batzordeko ordezkari bat gehitu da Kontratazio Mahaian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa