(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 250.000 euro emango ditu enpresetan IKT tresnak ezartzeko osteguna, 2014.eko martxoak 27


Web-orriak, merkataritza elektronikorako aplikazioak, hodeiko ordainpeko zerbitzuak eta IKTen irtenbideak garatzeko lankidetza-proiektuak sortzeagatik jaso ahal izango da diru-laguntza.


Nafarroako Gobernuak 250.000 euroren diru-laguntza emango die Nafarroako enpresetan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak garatu eta ezartzen dituztenei, erakunde txikien taldean antzemandako gabeziak betetzeko eta IKT aplikazioen garapenean enpresen arteko lankidetza sustatzeko. Diru-laguntzak eskatzeko epea datorren apirilaren 1ean, asteartea, zabalduko da, eta maiatzaren 31n amaituko da.

Bi motako proiektuek jaso ahal izango dute diru-laguntza: enpresetan IKTak ezartzean eta IKT irtenbideak garatzeko enpresen arteko lankidetzan datzatenak. Lehenengo kasuan, laguntzak (185.000 euro) mikroenpresentzat dira (10 langile baino gutxiagoko eta 2 milioi euro baino gutxiagoko fakturazioa duten enpresa autonomoentzat), web-orri berriak diseinatu eta ezartzeko proiektuak egiteko; laguntzak enpresa txikientzat ere badira (50 langile baino gutxiagoko eta 10 milioi euro baino gutxiago fakturatzen dituzten enpresa autonomoentzat), merkataritza elektronikoko aplikazioak eta hodeiko ordainpeko zerbitzuak garatzeko. Diru-laguntzaren zenbatekoak diru-laguntza jaso dezakeen enpresen web-orrien gehienezko kostuaren % 50 (2.000), merkataritza elektronikoko aplikazioen gehienezko kostuaren % 60 (6.000 euro) eta hodeiko zerbitzuen gehienezko kostuaren % 40 (2.000) izango dira.

Bigarren laguntza mota (65.000 euro) IKTen irtenbide berritzaileak garatzeko proiektu bateratuentzat da. Irtenbide horien bidez, enpresei arazo zehatzak konpontzea eta IKTak garatzen dituen beste enpresa batekin lankidetzan arituta negozio-aukerak sortzea da helburua. Onuradunak proiektua ezartzen duten erakundeak (enpresak edo enpresa-elkarteak) eta IKTak garatzen dituen enpresa izango dira. Bigarren kasuan, diru-laguntzarekin finantza daitekeen gehienezko gastuaren % 20 eta 70 artekoa izango da laguntzaren zenbatekoa (30.000 euro gehienez proiektua ezartzen duten enpresentzat eta 10.000 euro gehienez IKTak garatzen dituen enpresarentzat).

Bi kasuetan, diru-laguntzarekin finantza daitezkeen gastuak gauzatzeko denboraldia 2014ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra artekoa izango da. Ez dira barne hartzen hardwareak, lizentziek, langileen kostuek, bestelako gastuek eta zeharkako kostuek eragin ditzaketen gastuak.

Eskaerak Internet bidez bakarrik aurkeztu ahal izango dira, Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratutako kasuan kasuko fitxaren bidez (IKTak ezartzeko proiektuak eta IKTak garatzeko proiektuak), heldu den apirilaren 1etik maiatzaren 31ra. Datorren astelehenean, martxoak 31, argitaratuko da deialdia NAOn.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa