(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Turismo Kontseiluak Dolores Redondo saritu du Foru Komunitatea sustatzen laguntzeagatik osteguna, 2014.eko martxoak 27


2014ko "Reyno de Navarra" sariak Nafarroako Landa Hotelen Elkarteak, Villa Clementina hotelak, Venta de Ulzama jatetxeak eta Gure Sustraiak aterpetxeak ere jaso dituzte.


Transcripción textual del video

Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak 2014ko "Reyno de Navarra" Turismoko Sarien aurtengo sarituen berri eman du gaur goizean.

Honako hauek izan dira sarituak modalitate bakoitzean: Nafarroako Landa Hotelen Elkartea, "Toki-entitateak, turismo-partzuergoak eta elkarteak"; Murelu-Longidako Villa Clementina hotela, "Turismo-enpresak edo -enpresaburuak. Ostatuen modalitatea"; Venta de Ulzama jatetxea, "Turismo-enpresak edo -enpresaburuak. Jatetxeen modalitatea", eta Gure Sustraiak Baserri Eskola aterpetxe turistikoa (Ollaran), "Turismo-enpresak edo -enpresaburuak. Turismo-zerbitzuen bitartekotza, garapena, berrikuntza eta eskaintza". Amaitzeko, Nafarroako Turismo Kontseiluak Dolores Redondo idazlea proposatu du 2014ko aipamen berezirako.

Sariak, urtarrilaren 23ko 2014/1 Foru Aginduaren bidez deitutakoak, maiatzaren 5ean banatuko dira, Nafarroako Erdialdeko herri batean, kontseilariak baieztatu duenez. Kontseilariarekin batera Carlos Erce Eguaras Turismoko zuzendari nagusia izan da.

Nafarroako turismoaren sektoreari buruzko datuak

Kontseilariak 2013 turismoaren egoerari buruzko txosteneko datu esanguratsu batzuen berri eman du. Bidaiaren kopurua % 2,2 hazi da: iaz, 1.102.000 bisitari ere izan ziren.

Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak 2014ko "Reyno de Navarra" Turismoko Sarien aurtengo sarituen berri eman du gaur goizean. Nafarroako Turismo Kontseiluak ematen ditu sariak eta, aurten, Dolores Redondo idazleari aipamen berezia egin diote. Honako hauek izan dira sarituak modalitate bakoitzean: Nafarroako Landa Hotelen Elkartea, "Toki-entitateak, turismo-partzuergoak eta elkarteak"; Murelu-Longidako Villa Clementina hotela, "Turismo-enpresak edo -enpresaburuak. Ostatuen modalitatea"; Venta de Ulzama jatetxea, "Turismo-enpresak edo -enpresaburuak. Jatetxeen modalitatea", eta Gure Sustraiak Baserri Eskola aterpetxe turistikoa (Ollaran), "Turismo-enpresak edo -enpresaburuak. Turismo-zerbitzuen bitartekotza, garapena, berrikuntza eta eskaintza".

Sariak, urtarrilaren 23ko 2014/1 Foru Aginduaren bidez deitutakoak, maiatzaren 5ean banatuko dira, Nafarroako Erdialdeko herri batean, kontseilariak baieztatu duenez. Kontseilariarekin batera Carlos Erce Eguaras Turismoko zuzendari nagusia izan da.

Nafarroako turismoaren sektoreari buruzko datuak

Kontseilariak 2013 turismoaren egoerari buruzko txosteneko datu esanguratsu batzuen berri eman du. Bidaiaren kopurua % 2,2 hazi da: iaz, 1.102.000 bisitari ere izan ziren.

Atzerriko turisten kopurua da aipagarriena, % 10 egin baitzuen gora. Nafarroako ostatuetara joan ziren bidaiaren kopuruak ere nabarmen egin du gora, % 6,4. Horren harira, Nafarroako ostatu turistikoetan egindako gauak 2.310.000 ere izan ziren. Sektoreak egin duen ahaleginari esker lortu dira emaitzok.

Donejakue bidea oraindik ere gora egiten ari den produktu turistikoa da. Iaz, erromesen kopurua % 11 areagotu zen; 63.866 erromes ere izan ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa