(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Komunitatea Estatuko protokolo bati atxiki zaio ugatzen kontserbazioa sustatzeko ostirala, 2014.eko martxoak 28


Nafarroak ugalketako hamar unitate ditu


Nafarroa estatuko protokolo bati atxiki zaio ugatzen kontserbazioa sustatzeko, hamahiru autonomia erkidegok berretsitako dokumentua. Gaur egun, Foru Komunitateak espezie horretako ugalketako hamar unitate ditu.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza k ostegun honetan izenpetu du hitzarmena, eta hari atxiki zaie ere Euskal Autonomia Erkidegoa, Katalunia, Galizia, Andaluzia, Asturias, Kantabria, Errioxa, Murtzia, Aragoi, Gaztela-Mantxa, Madril eta Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoak, alde batetik populazioa handitzen uzten duten ekimenak abian jartzeko, eta bestetik, haien banaketa beren Penintsulako lehengo okupazio-eremuetara zabaltzeko. Espainia espezie horretako populazio handieneko herrialdea da Europan, galtzeko zorian dagoena, ugalketako 130 unitate baino gehiagorekin.

2012-2013 kanpainan ugalketako hamar unitate zenbatu ziren Nafarroan, hamaika eremutan kokatuta, haietako hiru Nafarroako ipar-mendebaldeko eremuan, eta beste zortziak, Pirinio aldean. Denboraldi honetan bertan, ugalketako hamar unitate horiek bost errunaldi egin zituzten, eta handik bi oilasko atera ziren hegan. Elikadura gehigarria ematen zaie 13 puntutan, 2.776 kiloko janaria emanez.

Hitzarmenaren edukia

Akordio honen bidez, autonomia erkidego sinatzaileek espezie hori kontserbatzeko ekimenen lankidetza eta aplikazioa sendotzen lagunduko duten ekintzak sustatzeko nahia adierazten dute. Mehatxatuta dauden espezien Espainiako Katalogoan galtzeko arriskuan dagoen espezietzat jotzen da eta Hegaztien Zuzentarauko I. Eranskinean sartuta dago.

Populazio hori zenbait faktoreren mende dago, eta epe labur eta ertainean haien bizirautea baldintzatu ahalko zutenak. Azken hamarkadetan etengabe hazten joan arren, populazioa oso handia ez izateak, haren banaketa-eremua murritza izateak eta espezieak leku berriak kolonizatzeko zailtasunak izateak populazio kalteberan bihurtzen dute.

Proposatutako ekintzen artean, Pirinioetan ugatzak kontserbatzeko dauden programa nahiz ekimenen aplikazioa, lankidetza eta elkar laguntza sendotuko dira, Espainiako ugatzak kontserbatzeko Estrategiaren orientazio-esparrupean eta hurrenez hurren 2000 eta 2001 urteetan abian jarritako eta itxian hazitako Programaren orientazio-esparrupean.

Espainiako ugatzak kontserbatzeko estatuko estrategiak ere espezie horren banaketa-eremu historikoaren birkolonizazioa barneratzen du, beharrezkoa bada birsartzeak eginez edo populazioak indartuz.

Ekimen horiek indartzeaz gain, izenpetutako protokoloak ugatzak kontserbatzeko beste neurri batzuk proposatzen ditu. Ahalik eta denbora laburrenean, ugatzak desagertutako mendiguneetan epe ertain eta luzean birsartzeko proiektu orokor bat egitea aurreikusten da, haien errekuperazioa plantea daitekeen guneetan.

Gainera, Espainiako mendilerroen biodibertsitatea kontserbatzea sustatzen da ugatzak babestuz eta berreskuratuz, mendigune horien espezie-ikur modura, lurralde baten balorizazio-faktore modura eta landa-garapenerako aukerak sortzeko faktore modura. Espainiako mendiguneetako abeltzaintzako jardute tradizionalaren alde egiten da ere, ugatzaren kontserbazioarekin bateragarriak direnak.

Europan, populazio garrantzitsuena Pirinioetako bi aldeetan dago, Europar Batasuneko ugalketako unitate ezagunen % 85arekin, eta azken hamarkadetan demografia-joera positiboa izanik argi eta garbi. Espainiako ugalketako populazioa 134 bat unitatek osatzen dutela kalkulatzen da, 84 Aragoin, 40 Katalunian eta 10 Nafarroan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa