(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Guztira 40 enpresa batuko dituen “Alimentaria 2014” azokan parte hartuko du Nafarroak datorren astean ostirala, 2014.eko martxoak 28


Nazioarte-mailan sektore honetako hitzordu garrantzitsuenetakoa den hau Bartzelonan izango da martxoaren 31tik apirilaren 3a bitarte


upategia

Upategi baten irudia.

Nafarroak "Alimentaria 2004" azokan parte hartuko du datorren astean, nazioarte-mailan sektoreko azoka garrantzitsuenetako batean. Guztira, 40 enpresa bilduko dira eta beren produktuak aurkeztuko dituzte Bartzelonan, martxoaren 31tik apirilaren 3a bitarte.

40 enpresa horietatik, guztiak nekazaritza-elikaduraren industriako hainbat sektoretakoak, 22k Nafarroako Gobernuaren laguntza ekonomikoaren bidez egiten dute, eta beste 18k, norberaren izenean.

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak datorren asteartean, apirilak 1, bisitatuko du azoka, eta harekin batera izango da ere, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza. Foru Komunitatearen ordezkaritzak 427 m2-ko pabiloi instituzionala izango du.

Elikagai eta edarien fabrikazio nahiz banaketan buru diren mundu guztiko 3.800 enpresa baino gehiago batzea espero da azokan; 85.500 m2 okupatuko dute erakusketarako eta ekintza osagarriak egiteko, eta 140.000 bat bisitarik parte-hartzea espero da, % 35 atzerritik etorrita.

Nafarroako bigarren sektore industriala

Nafarroak 1984tik parte hartzen du erakusketan, eta nekazaritza-elikaduraren industriako barietate, kalitate eta profesionaltasunaren erakusketa garrantzitsu batekin agertuko da, sistema industrial guztian pisu espezifiko handiena duen bigarren jarduera, eta horrek Foru Komunitateko oinarri sozio-ekonomikoetako bat bihurtzen du.

Nekazaritza-elikaduraren sektorea Nafarroako BEGaren (Balio Erantsi Gordina) % 6,7 da eta industriako BEGaren % 23. 1.370 enpresa eta 24.000 nekazaritza-ustiapen daude sektoreari lotuta. 25.000 pertsonari ematen diela lana kalkulatzen da.

Sektore hau arlo esportatzailean ere oso aktiboa da. 2013an, 875 milioi euroko balioa zuten nekazaritza-elikadurako produktuak esportatu ziren (esportazio guztien % 11,84), hau da, aurreko urtearekin alderatuz % 12,3ko igoera (779 milioi izan ziren 2012an). Horrek esan nahi du esportazioak alor horretan Nafarroako esportazio guztiak baino (% 2) 6 aldiz gehiago igo zirela.

Gainera, nekazaritza-elikaduraren industriak lurraldea egituratzen laguntzen du eta, bereziki, ureztapenak bere inguruko industriak erakartzen ditu, erraz deslokalizatzen ez diren industriak eta inguruan sustraiak botatzen dituztenak.

Nafarroako Gobernuarekin parte hartzen duten enpresak

-Autonomien pabiloia: Aceites La Maja (Mendabia), Katealde Artesanos (Altsasu), Aceites Sandua (Ablitas), M. Etxenike (Aurizperri) eta Ubidea (Bera).

-Expoconser-en pabiloia: Conservas Anko (Cadreita), Conservas Pedro Luis (Lodosa), Conservas El Navarrico (San Adrián), Aceitunas El Cabildo (Andosilla) eta Conservas Vela (Mendabia).

-Intervin-en pabiloia: Bodega Inurrieta (Faltzes), Bodegas Artajona (Artaxona), Envasados Eva (Lekunberri), Bodegas Vega del Castillo (Erriberri), Bodegas Tandem (Lorka), Bodegas Corellanas (Corella), Viña Aliaga (Corella).

-Interlact-en pabiloia: Lácteos Goshua (Iraizoz).

-Intercarn-en pabiloia: Embutidos Galar (Tafalla).

-Congelexpo-ren pabiloia: Fridela (Tutera).

-Mundidulce pabiloia: Pastas Urrutia (Ujué) eta Antonio Anaut (Pitillas).

Era independentean parte hartutako enpresak

-Espacio Premium-Nazioarteko Pabiloia: Conservas La Catedral (Mendabia), Abbae de Queiles (Monteagudo).

-Intervin: Bodegas del Romero (Cascante), Grupo La Navarra (Viana), Licores Baines (Iruña), Bodegas Marqués de Montecierzo (Castejon), Castillo de Monjardín (Villamayor de Monjardin), Hacienda y Viñedos Marqués del Atrio (Mendabia), eta Haimi, S.L. –makinaria- (Azkoien).

-Expoconser: Conservas Angel Ria (Cadreita), Aceitunas Sarasa S.A. (Andosilla), eta Impex Medrano (Tutera).

-Multiproducto: Mahnmac Delicatessen S.L. (Lodosa), eta Frutos Secos de Navarra S.A. (Andosilla).

-Interlact: Quesos La Vasco Navarra (Olazti).

-Intercarn: Papeles El Carmen (Altzuza).

-Congelexpo: Tutti Pasta, S.A (Ezkirotz).

-Restaurama: Urrobi S.L. (Noain).

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa