(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lehendakariak hauteskundeak aurreratzea baztertu du, Nafarroa krisialditik ateratzen hasten denean ezegonkortasunik sor ez dadin

astelehena, 2014.eko martxoak 31


Esan duenez, orain arteko Gobernuari legegintzaldia amaitu arte eusteak "konfiantza, segurtasuna eta egonkortasuna" ekarriko ditu.


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak hauteskunde aurreratuen deialdia baztertu du eta, esan duenez, legegintzaldia amaitu arte jarraituko du lehendakari "gobernu honekin jarraitzeak konfiantza, segurtasuna eta egonkortasuna ematen duelako". Nafarroa krisialditik ateratzen hasi den unean hauteskunde-prozesua hasteak "ziurgabetasuna eta ezegonkortasuna" eragingo lituzkeela esan du.

"Gobernu honek lau urteko konpromisoa hartu zuen", erantsi du, eta "ez dugu amore emango orain, ez litzatekeelako onuragarria izango Komunitatearentzat", azpimarratu du.

Lehendakaria

Lehendakaria, gaur, Nafarroako Jauregian egin duen agerraldian. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak hauteskunde aurreratuen deialdia baztertu du eta, esan duenez, legegintzaldia amaitu arte jarraituko du lehendakari "gobernu honekin jarraitzeak konfiantza, segurtasuna eta egonkortasuna ematen duelako". Nafarroa krisialditik ateratzen hasi den unean hauteskunde-prozesua hasteak "ziurgabetasuna eta ezegonkortasuna" eragingo lituzkeela esan du.

"Gobernu honek lau urteko konpromisoa hartu zuen", erantsi du, eta "ez dugu amore emango orain, ez litzatekeelako onuragarria izango Komunitatearentzat", azpimarratu du.

Hitzarmen ekonomikoa eta zerga-erreforma

Lehendakariak esan du Foru Gobernuak "gogoz" lan egingo duela legegintzaldia amaitu arte, eta aurtengo urterako helburu nagusi jo ditu 2015-2019ko hitzarmen ekonomikoaren negoziazioa eta zerga-erreforma.

Lehenengoari dagokionez, estatuarekin egingo diren elkarrizketetan lehentasuna bi gairi emango zaiela esan du. Alde batetik, estatuko zerga berrien traslazioa, bereziki, loteria eta apustuena, sareko jokoena, gas fluoratuena, hidrokarburo jakinen txikizkako salmentena eta banku-gordailuena. Bigarren lehentasuna Nafarroak estatuari urtero egiten dion ekarpenetik abiadura handiko trenaren proiektuan egiten duen inbertsioa deskontatzea lortzea izango da.

Zerga-erreformari dagokionez, parte-hartze publikoaren prozesua berriki amaitu dela jakinarazi du eta konfiantza agertu du enpresaburu, aditu eta abarrekin izaten ari diren elkarrizketetatik adostasun handieneko erreforma lortzeko ekarpenak ateratzea.

Horiez gain, Yolanda Barcina Lehendakariak bere kabineteak aurreikusitako beste jarduera batzuk ere aipatu ditu, esate baterako, Iberdrolaren akzioak saltzea sozietate publikoen zorra murrizteko, abalen ildo berria abian jartzea (4 milioi euroko zenbatekoa) Nafarroarentzat estrategikoak diren eremuetan enpresa-proiektuak bultzatzeko eta Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren deialdia egitea enpleguaren alorrean presazko neurriak hartzeko.

"Lanean jarraituko dugu --azpimarratu du-- Nafarroa egoera ekonomiko zail honetatik ateratzen den lehen autonomia-erkidegoetako bat izan dadin, aurrekontuak egonkortu eta enplegua sortuta, horiek baitira konturik garrantzitsuenak".

Defizit-muga betetzea

Barcinak autonomia-erkidegoen defizit-muga betetzeari buruzko datuak ere aipatu ditu, gaur eman baitu horien berri Ogasun Ministerioak. Horien arabera, Nafarroak % 1,55ekoa izan du, ezarritako % 1,3ren gainetik. Zenbateko horren aurrean, Lehendakariak argudiatu du Foru Komunitatearen defizita % 1,05ekoa izan dela. "Nafarroak defizit-muga gainditu du --esan du--. Aldea Nafarroako eta estatuko ogasuneko teknikarien zenbaketen desberdintasunek eragin dute, Foru Komunitateko kontuen konplexutasunagatik".

Horren harira, azpimarratu du Ministerioak berak Nafarroak egindako ahalegina eskertu duela eta administrazio zentralak ez duela aplikatuko zuzentzeko irizpiderik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa