(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak beste 60 proiekturen garrantzia aitortu du 'Konpromiso sozialeko proiektua' zigilua emanda astelehena, 2014.eko martxoak 31


Alli kontseilariak gaur goizean entregatu dituen ziurtagiriekin, 84 dira 2013an saritutako ekimenak, Nafarroako berrogeita hamar gizarte-erakundek sustaturikoak.


Transcripción textual del video

Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak Foru Komunitateko 34 gizarte-erakundek sustatutako beste 60 proiekturi eman die 'Konpromiso sozialeko proiektua' zigilua, gaur goizean, Nafarroako Gobernuko Tronu Aretoan.

Ziurtagiriekin, Nafarroako Gobernuak ekimenen garrantzi soziala saritzen du, eta ekimen horiei laguntza ekonomikoa ematen dieten herritar eta enpresei zerga-pizgarriak emango dizkie.

Taldeko argazkia

Alli kontseilaria zigilua jaso duten erakundeetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak Foru Komunitateko 34 gizarte-erakundek sustatutako beste60 proiekturi eman die 'Konpromiso sozialeko proiektua' zigilua, gaur goizean, Nafarroako Gobernuko Tronu Aretoan.

Ziurtagiriekin, Nafarroako Gobernuak ekimenen garrantzi soziala saritzen du, eta ekimen horiei laguntza ekonomikoa ematen dieten herritar eta enpresei zerga-pizgarriak emango dizkie.

Gaur goizean ziurtagiria jaso duten proiektuez gain, iazko urrian ere 24 proiektuk lortu zuten zigilua.  Guztira, Gizarte Politiketako Departamentuak 84 ekimeni eman zien 2013an 'Konpromiso sozialeko proiektua' zigilua. Ekimenak Nafarroako berrogeita hamar gizarte-erakunde inguruk sustaturikoak dira, urritasunaren, mendetasunaren, gizarteratzearen, nazioarteko lankidetzaren, immigrazioaren, berdintasunaren eta familiaren alorrekoak. Halaber, aurreko hilabeteetan, bereizgarria 'la Caixa' eta Diario de Navarra fundazioak jaso zuten, burututako gizarte-ekintza eskertzeko.


Argazki orokorra

Alli kontseilaria ekitaldian izan direnei hitz egiten. ( irudia handitu )

Ekitaldian, Alli kontseilariak esan du 'Konpromiso sozialeko proiektua' zigiluaren helburua eredu-aldaketarako bidean aurrera egitea dela, baliabide publikoetara kapital osagarria erakartzeko eta ahulenei laguntzeko.  Horrez gain, Nafarroa proiektu sozialetarako dohaintzei zerga-traturik onena ematen dien autonomia-erkidegoa dela ere azpimarratu du.

Íñigo Allik gaur ziurtagiria jaso duten erakundeek pertsonen eskubideen alde borrokatuz egiten duten lana eskertu du eta aitortu du erronka handia daukatela gainditzeke, gizartea guk baino zorte txarragoa dutenen inguruan sentsibilizatzearena alegia.

Zerga-pizgarriak

Dohaintzen bidez 'Konpromiso sozialeko proiektua' zigilua duten proiektuak babesten dituzten pertsona fisikoek Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuotatik dohaintzan emandako kopuruaren % 40 kentzeko eskubidea izango dute, likidazio-oinarriaren % 30 gainditu gabe.

Bestalde, Sozietateen gaineko zerga ordaindu behar duten pertsona juridikoek bi onura izango dituzte. Alde batetik, partida kengarriak izango dira erakundeekin adosten diren lankidetza-hitzarmenen arabera dohaintzan eman edo ordaindutako zenbatekoak. Beste alde batetik, kuota likidotik % 20 kentzeko eskubidea izango dute. Zerga-oinarriko partida kengarriaren zenbatekoa ezingo da izan aurreko zerga-oinarriaren % 30 baino gehiago eta negozio-zifraren zenbateko garbiaren milako 3.

Bi kasuetan, zerga-onurak ez dira bateragarriak 1996ko Foru Legean ezarritako beste batzuekin. Era berean, ekarpenen eta dohaintzen erakunde onuradunek laguntzak konpromiso sozialeko proiektuetara bideratu direla ziurtatu beharko dute eta Nafarroako Zerga Ogasunari jakinarazi beharko diote kontrolatzeko.

'Konpromiso sozialeko proiektua' zigilua Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariaren foru-agindu batean ezarritakoari jarraiki ematen da. Datozen egunetan argitaratuko da aurten zigiluaren eskaera eta entregaren prozedura arautuko duen araua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa