(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 6 milioi euro emango dizkie Foru Komunitateko zentro teknologikoei asteartea, 2014.eko apirilak 1


Erakunde horiek taldean eskatu beharko dute laguntza, eta aurkezten duten ekintza-planaren arabera emango da.


Nafarroako Gobernuak 5.950.000 euro emango ditu 2014an Nafarroan dauden zentro teknologikoak eta ikerketa-zentroak gaitu, finkatu eta zentroen arteko lankidetza sustatzeko, gaurko NAOn argitaratu den laguntzaren deialdiaren arabera (62. zk., apirilak 1).

Zentro toknologikoentzako laguntzen esparru berri bat ezarri da, laguntza ekonomikoak zentroen bikaintasun- eta espezializazio-maila areagotu dezaten, enpresei prestatzen dizkieten zerbitzuak ugaritu daitezen eta, aldi berean, enpresek zentroen jardueretan parte hartu dezaten, nazioarteko zentroen lehikortasuna hobetu dadin, Europako finantzazioen deialdietan sartzeko aukera handiagoa izan dezaten, eta oinarri teknologikoko enpresa berritzaileen sorrera sustatu dadin.

Laguntzaren deialdian parte hartu ahal izateko, interesa duten zentroek baterako ekintza-plan bat aurkeztu behar dute Nafarroako Gobernuan. Plan horretan bi zentro teknologikok edo gehiagok parte hartu beharko dute, elkarlanean jardunda. Taldean parte hartzeko moduaren bidez zentroek, batak bestearekin, lankidetza- eta koordinazio-konpromisoak hartzea lortu nahi da, hainbat sektore barne hartuta, Nafarroako Garapen Ekonomikoaren Planean azaltzen denari jarraiki.

Laguntzaren bidez zentroak gaitzeko eta sendotzeko, eta zentroen arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatzeko ekintza-planean jasotzen diren jardueren % 100 ere finantzatu ahal izango da. Gaitzeko jarduerekin batera, hau da, bikaintasuna eta espezializazioa areagotzera bideratutako jarduerekin batera, zenba daitezkeen helburu teknikoak, lan-plan bat eta aurrekontu elkartu bat aurkeztu beharko dira. Zentroak finkatzeko eta euren arteko lankidetza eta koordinazioa sustatzeko jardueren kasuan, taldeko zentro guztientzako estrategia bateratu bat, lan-plana eta aurrekontua aurkeztu beharko dira.

Funtsak hainbat irizpideren arabera banatuko dira. Gaitzeko ekintzei 40 puntu emango zaizkie gehienez, eta zentroak finkatzeko eta euren arteko lankidetza eta koordinazioa sustatzeko ekintzei 30 puntu gehienez. Nafarroako Garapen Planeko sektore estrategikoekin bat eginez gero 15 puntu ere lor daitezke, eta laguntza eskatzen duten zentroen taldeen tamainaren arabera ere 15 puntu lortu ahal izango dira gehienez.

Eskaerak apirilaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira eta Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzuak ebaluatuko ditu. Zerbitzu hori arduratuko da, baita ere, ondoren ekintza-plana betetzen dela ziurtatzeaz.

Laguntza Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatu da, Nafarroako 2007-2013ko EGEF programa eragilearen bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa