(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria ETA politikoki eta sozialki garaitzearen alde agertu da Europako agintarien aurrean asteazkena, 2014.eko apirilak 2


Bruselara Herrialdeen Batzordean parte hartzeko egin duen bidaian, terrorismoaren biktimak aintzatesteko "Relatos de Plomo" proiektua aurkeztu du.


Barcina Lehendakariaren mintzaldia

Barcina Lehendakaria ekitaldian mintzatu da; han izan dira Sánchez de Muniáin kontseilaria eta Javier Marrodán egilea ere. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria "ETAren proiektu totalitarioa politikoki eta sozialki garaitzearen alde" agertu da 75 pertsonaren aurrean, besteak beste, europarlamentariak, Europako instituzioetako ordezkariak eta Bruselan bizi diren nafarrak izan dira. Azken horiek Belgikako hiriburuan izan den terrorismoaren biktimak aintzatesten dituen "Relatos de Plomo" proiektuaren aurkezpenera joan dira.

Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria izan du lagun Lehendakariak ekitaldian, eta eskaini duen mintzaldian esan du ezin dugula amore eman, ezta erronka behar bezala gainditu gabe bertan behera utzi, izan ere, "ETA existitzen da oraindik, eta bere ekintza kriminalak oraindik ere justifikatu eta babesten dituzte euskal nazionalista erradikalen alderdi politikoek, talde terroristaren proiektu totalitarioari ez baitiote uko egin".

1963 eta 2011 urteen artean Nafarroan eraildako 42 pertsona gogoratu ondoren, Yolanda Barcinak zera azpimarratu du: "50 urtez lapurtu zizkiguten bizitza eta askatasuna alferrikako lana izan ez zela erakusteko lan egin behar dugu, merezi izan zuen gogor egitea eta terroristei argi uztea eman ziguten beldurrak ez zuela ezertarako balio izan, alferrekoa izan zela eta haien politika totalitarioak huts egin duela".

Halaber, esan du ezinbestekoa dela "gorrotoa, indarkeria, izua eta inposizioa erabat baztertuta dauden gizartea eta etorkizuna eraikitzeko egunero-egunero borroka egitea". "Inork inoiz ez dezala bere bizitza gal demokrazia defendatzearren, baina gazte batek ere ez dezala etorkizuna hondatu gorrotoa, izua, indarkeria eta erradikalismoa sortzen arituta", adierazi du.

Biktimen memoria berreskuratzea

Liburua gaurko ekitaldian izan den Javier Marrodán kazetariarena da, eta Foru Gobernuak argitaratu du. 1960 eta 2011 urteen artean Nafarroan gertatutako ekintza terroristak biltzen dituen lehen argitalpen historikoa da. Zehazki, urte horietan egindako indarkeriazko ekintzei buruzko 190 kronika jasotzen ditu, baita atentatuak zuzenean jasan zituzten pertsonei egindako eta orain arte entzun gabeko 25 elkarrizketa ere.

Lehendakariak nabarmendu duenez, proiektuaren helburua "ETAren terrorismoaren biktimen memoria berreskuratu eta duin egitea da, baita biktima horiek gizartearen aurrean gure demokrazia garaikideko heroi eta gizarteko eredu gisa agertzea ere".

Asmoa zera da Lehendakariaren esanetan: "Biktimen sufrimendu pertsonalak guztientzako adibidetzat balio behar du, etorkizuneko belaunaldiak gorrotoa, erradikalizazioa, inposizioa eta totalitarismo politikoa sustatzeak dituen ondorio lazgarriez jabetzeko".

Ildo beretik, proiektuaren aurkezpenean izan den Marie-Ange Balbinot Terrorismoa Prebenitzeko Europako Batzordeko Sektorearen arduradunak esan du biktimen testigantza halako fenomenoei aurre egiteko "funtsezko" bitartekoa dela, eta gogorarazi du Europako Batzordearen lehentasunetako bat erradikalizazioa eta propaganda terrorista saihestearen alde lan egitea dela. Horretarako, 2011n Erradikalizazioaren aurrean Sentsibilizatzeko Sarea eratu zuen.

Poriektua aurkeztu aurretik, Barcina Lehendakaria Gilles de Kerchove Terrorismoaren Aurkako Politikaren Europar Batasunaren koordinatzailearekin elkartu da, eta Nafarroako Gobernuak terrorismoaren biktimen alde egiten duen lana goretsi du.

Herrialdeen Batzordearen osoko bilera

Barcina Lehendakaria Bruselara joan da asteazken honetan, Herrialdeen Batzordearen 106. osoko bilerara, hau da, Europako tokiko eta eskualdeko erakundeei komunitateko politikak eta legeak egiteko prozesuan hitza ematen dien bilera politikora.

Osoko bilera asteazken arratsaldean eta ostegun goizean izango da, eta eztabaidatuko den gai nagusietako bat Errioxako Gobernuak proposaturikoa da. Nekazaritzako produktuen informazioaren eta sustapenaren araudiari buruzkoa da; helburu nagusia ardoak ere bakarkako kanpainetan laguntza horiek jaso ahal izatea da, beste produktu batekin batera egin beharrik gabe.

Osoko bilera prestatzeko, Barcina Lehendakaria, aurrez, Europako Alderdi Popularrarekin elkartu da eta, eguerdian, Herrialdeen Batzordea osatzen duten Espainiako ordezkaritzako gainerako agintariekin bazkaldu du.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa