Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Terrorismoaren Aurkako EBren koordinatzaileak Foru Gobernuak terrorismoaren biktimen alde egindako lana goretsi du
asteazkena, 2014.eko apirilak 2Barcina Lehendakariak biktimen kolektiboa aintzatesteko egindako "Relatos de Plomo" proiektua aurkeztu dio Europako arduradunari.
Transcripción textual del video
Barcina Lehendakaria Terrorismoaren Aurkako Politikaren EBren koordinatzailearekin elkartu da Bruselan.
(
irudia handitu
)
Gilles de Kerchove Terrorismoaren Aurkako Politikaren Europar Batasunaren koordinatzaileak Nafarroako Gobernuak terrorismoaren biktimen alde egin duen lana goretsi du, eta azpimarratu du ezinbestekoa dela lan hori egitea Europan terrorismorantz hurbiltzen diren erradikalizazio-mugimenduak eta estremismoa saihesteko.
Horixe esan du Europar Batasuneko arduradunak Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariarekin Europako Kontseiluan izan duen elkarrizketan. Lehendakariak terrorismoaren biktimak aintzatesteko "Relatos de plomo" proiektua aurkeztu dio.
Gilles de Kerchove koordinatzaileak esan duenez, Nafarroako Gobernuak sustatutako proiektua "garrantzi handikoa daˮ bi arrazoirengatik. Lehenengo eta behin, "biktimei zor diegulako" eta, bigarrenik, gazteen erradikalizazioa saihesteko "funtsezkoa" delako.
"Proiektuak argi uzten du terrorismoa ez dela ideien kontua, ekintza kriminala baizik --baieztatu du--. Horregatik, ezinbestekoa da historia gertatu zen bezala kontatzea, gazteek uler dezaten terrorismoak ez duela zerikusirik ideien aldeko borrokarekin, krimenak besterik ez direla".
Horren harira, terrorismoaren historia "berridaztea eta desitxuratzea" ekiditearen garrantzia ere nabarmendu du.
Amaitzeko, Europako koordinatzailea "Relatos de plomo" proiektuan lankidetzan aritzeko prest agertu da, zabal eta heda dadin.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen