(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,5 milioi euro eman dizkie 186 tokiko erakunderi langabetuak kontratatzeko

osteguna, 2014.eko apirilak 3


Diru-laguntzen bidez 663 pertsonaren soldata-kostuak finantzatuko dira; langile horiek interes orokor edo sozialeko lanak egingo dituzte.


Langileak.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Nafarroako tokiko erakundeentzako diru-laguntzen deialdia ebatzi du. 2.556.210 euroko laguntza horren bidez, langabezian dauden pertsonak kontratatuko dituzte interes orokor edo sozialeko lanak edo zerbitzuak egiteko.  Deialdiaren % 50 Europako Gizarte Funtsak finantzatu du.

Laguntzen onurak 186 udalek, kontzejuk, mankomunitatek eta elkarte tradizionalek jasoko dituzte eta 663 langabetu kontratatuko dituzte basoko lanak, lorategietan eta oro har mantentze-lanak, garbiketa-lanak egin edo informazio turistikoa emateko. Horiek tokiko erakundeetako bizilagunen mesederako izango dira.

Diru-laguntzaren zenbatekoa kontratatutako pertsona bakoitzaren soldataren kostu osoaren % 50 eta % 90 artean finantzatzeko erabiliko da, Gizarte Segurantzarako enpresa-kotizazioa barne.

Deialdira 257 eskaera aurkeztu ziren. Horietatik bi baztertu egin dira, oinarrietan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, baina gainerako 255 eskaerak onartu ziren. 

Aurkeztutako memorien arabera, erakunde eskatzaileek 663 pertsona kontratatuko dituzte laguntzen bidez. Horietatik 56k gizarteratzeko errenta,  gizarteratzeko eta laneratzeko laguntzak edo PREPARA progamaren laguntzak jasotzen dituzte eta 584 50 urtetik gorako langabetuak, 30 urtetik beherakoak, urritasunen bat dutenak edo epe luzeko langabetuak dira. Gainerakoak kategoria horietako batean ere sartzen ez direnak dira. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa