Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Altzuzako zentroa doan ikusteko aukerarekin ospatuko da Oteiza eskultorearen heriotzaren urteurrena.
Oteiza, Arantzazuko Ama Birjinaren santutegiko fatxadako eskultura multzoa atzean duela.
Oteiza Museoak Jorge Oteizaren (1908ko urriak 21 - 2003ko apirilak 9) heriotzaren urteurrena ospatuko du apirilaren 4, 5 eta 6an ateak zabaltzeko hiru egun antolatuta; Altzuzako zentrorako sarrera doakoa izango da.
Egun horietan, bisitariek "Oteiza 1908-2008. Bilduma" erakusketa ikusi ahal izango dute, artistaren eskultura-lanen bilakaeraren ibilbidea egiten duena. Horrez gain, aldi batez ikusgai dagoen "Isiltasuna. Manuel Calvoren zuri-beltzezko pintura (1958-64)" erakusketa ere ikusteko aukera egongo da, arte geometriko eta esperimentalaren artista ezagunenetako bat denaren lanari eskainitakoa.
Bisitariek Lantegi-etxea ere ikusi ahal izango dute eta, bertan, artistaren eta obraren inguruko ikus-entzunezko proiekzioez gozatu eta artistaren biografiari eta sorkuntzari lotutako gaikako unitate eta unitate geografikoen bidez artistari buruz ikasi ahal izango dute.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen