(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

245.000 zergadunek dagoeneko ikus dezakete euren 2013ko Errenta-aitorpenaren proposamena Ogasunaren webgunean ostirala, 2014.eko apirilak 4


PFEZaren aitorpena gaurtik aurrera egin daiteke Internet bidez eta, datorren apirilaren 14tik hasita, Ogasunaren bulegoetan eta erakunde kolaboratzaileetan, ekainaren 24ra arte. 


Transcripción textual del video

Nafarroako Zerga Ogasunak, gaur, 2013ko ekitaldiko PFEZaren aitorpenerako 181.374 proposamen argitaratu ditu Interneten. Proposamenak Nafarroako 245.751 zergadunei dagozkie, eta begiratu eta aztertu ahal izango dituzte. Ados badaude, ez dute beste izapiderik egin beharko. Aitorpen horien % 67,42 itzultzeko dira, beraz, apirilaren 10ean, Ogasunak 70,29 milioi euro sartuko ditu pertsona horien bankuko kontuetan.

2013ko Errentaren kanpainaren kartela.

Nafarroako Zerga Ogasunak, gaur, 2013ko ekitaldiko PFEZaren aitorpenerako 181.374 proposamen argitaratu ditu Interneten. Proposamenak Nafarroako 245.751 zergadunei dagozkie, eta begiratu eta aztertu ahal izango dituzte. Ados badaude, ez dute beste izapiderik egin beharko. Aitorpen horien % 67,42 itzultzeko dira, beraz, apirilaren 10ean, Ogasunak 70,29 milioi euro sartuko ditu pertsona horien bankuko kontuetan .

Halaxe azaldu du gaur goizean Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak, 2013ko Errentaren kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan

Paperezko proposamena (edo proposamenak ikusteko kodea) datorren ostiraletik, apirilak 11, aurrera bidaliko da etxeetara. Egun horren aurretik webeko aplikazioan sartu ez direnei bakarrik bidaliko zaie. Iaz hasitako neurri horren bidez, Ogasunaren helburua sistemaren eraginkortasuna hobetzea, segurtasuna areagotzea, ingurumen-eragina murriztea eta postaz bidaltzeak sortzen dituen kostuak txikitzea da.

Bulego birtuala eta aurrez aurreko aitorpena

Ogasunak proposamenik egin ez dien gainerako zergadunek, datuak falta edo konplexuak zirelako, gaurtik aurrera Internet bidez aurkeztu ahal izango dute aitorpena, eta, heldu den apirilaren 14tik aurrera, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dute Ogasunaren bulegoetan edo 19 erakunde kolaboratzaileetako batean.

Aitorpena Internet bidez egitea aukeratuz gero, www.navarra.es helbidearen bidez egin beharko da, "Aitorpena egin" atalean sartuta. PIN egokia edo ziurtagiri digitala beharko da.

Aitorpena apirilaren 14tik aurrera Ogasunaren sei bulegoetako batean (Iruña, Barañain, Burlata, Lizarra, Tafalla eta Tutera) aurkeztea aukeratzen duten zergadunek, aurrez hitzordua eskatu beharko dute apirilaren 10etik aurrera, Internet bidez edo 948 505 505 eta 940 505 506 telefono-zenbakietara deituta.

Apirilaren 14an hasiko da, baita ere, aitorpena 19 erakunde kolaboratzaileetako batean egin ahal izateko epea. 1.200 arretagune baino gehiago dituzte.

Ordaintzea ateratzen den aitorpenetan (40,23 milioi euroren 59.096 aitorpen), herritarrek bi epetan ordaindu ahal izango dute dagokien kopurua: uztailaren 2an eta azaroaren 20an. 2013ko errentaren kanpaina ekinaren 24an amaituko da.

Zergen inguruko berritasunak

Errenta-aitorpena egin behar dute 11.250 euro gordin edo gehiagoko lan-etekinak izan zituztenek, kapital higigarrien etekinak edo 1.600 euro baino gehiagoko atxikipena izan zuten ondare-gehitzeak izan zituztenek eta, oro har, profesionalek, enpresariek eta kapital higiezinen etekinak jasotzen dituztenek.

PFEZaren aitorpenarekin batera, ondarearen aitorpena aurkeztu beharko dute zerga-kuota positiboa dutenek edo, edonola ere, milioi bat euro baino gehiagoko ondasunak dituztenek, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta, 250.000 euro gehienez.

2013ko kanpainako zergen inguruko berritasunei dagokienez, kanpaina arautzen duen legeriak % 20ko karga berezi bat ezarri du 2.500 euro baino gehiagoko loteria-sariei aplikatuko zaiena. Ekintzailetza bultzatzeko neurri batzuk ere indarrean sartu dira, esate baterako, ekintzaileentzako zerga-araubide espezifiko bat. Era berean, hipoteka ordaindu ezin izateagatik etxebizitza finantza-erakunde bati eman behar diotenek ez dituzte transmisio horretatik sortutako zergak ordaindu beharko. Beste berritasunetako bat bikote egonkorrentzat da, izan ere, zergei dagokienez ezkonduta daudenen pareko izan nahi duten bikoteek berariaz hori adierazi beharko dute horretarako sortu den erregistroan izena emanda. Izapide horiek errenta-aitorpenaren bidez egin daitezke.

2012ko kanpainaren balantzea

2012ko Errentaren kanpainak 484.998 zergadunen 332.093 aitorpen erregistratu zituen guztira. Aitorpen horietatik 233.625 negatiboak izan ziren (234,61 milioi euro itzuli ziren) eta 98.468 positiboak (114,93 milioi euroko ekarpena egin zen). 

2012ko balantzearen arabera, Nafarroako zergadunen % 61ek 18.000 euro baino gutxiagoko zerga-oinarria zuen eta bildutakoaren  % 10,5eko ekarpena egin zuen; % 30ek 18.000 eta 45.000 euro arteko oinarria aurkeztu zuen, bildutakoaren % 42,7 ordainduta; eta % 8,3k, 45.000 euro baino gehiagoko zerga-oinarria izanik, biildutakoaren % 46,7 ordaindu zuen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2013ko Errentaren kanpaina
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa