(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak nekazaritzako aseguruetarako laguntzaren % 75 aurreratuko du asegurua kontratatzean ostirala, 2014.eko apirilak 4


Laguntzen deialdia datozen asteetan egingo da.


Esparza kontseilariak UCANen batzar orokorraren amaieran parte hartu du. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua Agroseguro enpresarekin adostu duen lankidetza-hitzarmena ari da azkentzen, departamentuak Nafarroako nekazari eta abeltzainei nekazaritzako aseguruak kontratatzean dagokien diru-laguntzaren % 75 aurreratzeko, Nafarroako Gobernuaren kargura. 2015 hasieran, aurrekontuaren erabilgarritasunaren arabera, datozen asteetan egingo den laguntzen deialdiaren gainerako % 25a ordainduko zaie.

Horren berri eman du gaur José Javier Esparza kontseilariak Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Elkartearen (UCAN) batzar nagusian. Esparza nekazaritzako aseguruak kontratatzearen alde agertu da, eta horretarako laguntzak bultzatzeak lehentasuna du departamentuarentzat.

2012ra arte, aseguru-etxeek Nafarroako Gobernuari zegokion diru-laguntza deskontatzen zuten asegurua kontratatzeko orduan eta, ondoren, departamentuan aurkezten zuten kobratzeko. Hala, nekazariak ez zuen ezer aurreratu behar, baina Gobernuak ez zekien zenbaterainokoa zen urtero itzuli beharreko aurrekontua. Egoerak okerrera egiten zuen aurrekontuak murrizten zirenean. Gainera, jarduteko modu hori ez zetorren bat Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Lege Organikoarekin, beraz, 2013an, Nafarroako Gobernuak aseguruetarako laguntzak eten (beste autonomia-erkidego batzuetan gertatu zen bezala) edo eredua aldatu eta Legea betetzen zuen beste sistema bat ezarri behar izan zuen.

Nekazaritzako aseguruen kontratazioari ematen zitzaion babesa bermatzea erabaki zen. Horretarako, laguntzen deialdi bat argitaratzen zen eta, horren bidez, aseguru-etxeek ez zieten deskontatzen Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza asegurua kontratatzean. Aldiz, hasieran, nekazariak edo abeltzainak ordaintzen zuen guztia eta, hurrengo ekitaldian, aurrekontuaren erabilgarritasunaren arabera eta Egonkortasunari buruzko Legea betez, Nafarroako Gobernuak ordaintzen zien zegokien diru-laguntza.

2014ko ekitaldi honetan aseguruak kontratatzeko, sistema aldatzea erabaki da, sektoreak UCAN eta UAGN elkarteen bidez adierazitako eskariei erantzuteko, izan ere, Iraunkortasunari buruzko Legea betez bideragarria izan den arren, lehenagoko eredua baino konplexuagoa da eta kontratatzeko pizgarria kentzen du, nekazariak poliza izapidetzean gehiago ordaintzera behartzen dituelako.

Polizak dagoeneko izapidetu dituzten edo deialdia argitaratu aurretik izapidetzen dituzten nekazariek laguntza berberak jasoko dituzte. Aldea zera da, kontratatzean deskonturik izan ez dutenez, laguntzak osorik ordainduko zaizkie, 2013ko deialdiko sistema beraren bidez, hau da, 2015 hasieran.

Edonola ere, ogibide nagusi nekazaritza dutenei eta ustiategi lehenetsiei laguntzak ematean, lehentasun-irizpideak mantendu egingo dira.

Aseguru-sistemak

Nekazaritzako aseguruen kontrataziorako, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak diru-laguntzak ematen ditu ENESAren bidez, estatu osoarentzat baldintza berberak ezarrita; autonomia-erkidego bakoitzak berari egoki iruditzen zaion portzentajea ematen du. Berez, batzuek ez dute ekarpenik egiten ENESAren laguntza osatzeko.

Autonomia-erkidegoen ekarpena orokorrean ezartzen da, Ministerioak ENESAren bidez ematen duenaren portzentaje gisa. Adibide bat ematearren, Nafarroan, 2012an (amaitutako azken aseguru-plana), laguntza publikoek kostuaren % 54 estali zuten, eta nekazariek eta abeltzainek % 44 ordaindu zuten. Nafarroako Gonernuak beste % 44 gehitu zuen ENESAren ekarpenean..

Nekazaritzako aseguruen sistema bideragarria da kontratazio-oinarri zabala badu bai titularren kopuruari bai lurralde-eremuari eta estalitako arrisku motei dagokienez. Hori da laguntzaren portzentaje handiena Ministerioak ematearen oinarria, estatu osoari baldintza berberetan.

2014ko aurrekontuen ekitaldian, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak 2,2 milioi euro emango ditu nekazariek eta abeltzainek kontratatzen dituen aseguruak ordaintzen laguntzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa