(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Apirilaren 15era arte egongo da zabalik Lanbide Heziketan, DBHn eta Batxilergoan izena emateko epea astelehena, 2014.eko apirilak 7


LH ikasteko 100 plaza gehiago jarri dira; guztira 8.150 plaza daude.


LHko ikasleak

LHko ikasle batzuk ikasgelan.

Hezkuntza Departamentuak, astelehen honetan, apirilak 7, zabaldu du 2014-2015 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergoa ikastetxe publiko eta itunpekoetan ikasteko izena emateko epea.

Erdi- edo goi-mailako heziketa-ziklo bat hasi nahi dutenek derrigorrez eman beharko dute izena. DBH eta Batxilergoko ikasleen kasuan, ikastetxez aldatzen dutenek edo esleipenez dagokiena ez den ikastetxe bat aukeratzen dutenek bakarrik eman beharko dute izena.

120/2014 Ebazpenak jasotzen duenaren arabera, heldu den apirilaren 15era arte egongo da zabalik izena emateko epea. Interesa dutenek lehen aukera duten ikastetxean aurkeztu beharko dute eskaera, eta gehienez ere hiru aukera zehaztu beharko dituzte.

LHren kasuan, 100 plaza baino gehiago gehitu dira; guztira 8.150 plaza daude. Aurtengo ikasturtean, 8.066 ikasle ari dira ikasten heziketa-ziklkoak Nafarroan, iaz baino % 5,22 gehiago. Horietatik 4.093 erdi-mailako zikloak ari dira ikasten, eta 3.973 goi-mailakoak.

LHko 88 ziklo

Lanbide Heziketako sare publikoa 21 zentrok osatzen dute eta 88 heziketa-ziklo eskaintzen dituzte datorren ikasturterako. Aurrez aurreko modalitatean, 50 heziketa-ziklo goi-mailakoak dira eta, Internet bidezko modalitatean, 32 erdi-mailakoak.

Berritasunen artean, azpimarratzekoa da "Ahoaren eta hortzen higienea" goi-mailako zikloa, orain arte Iruñean bakarrik eskaini izan dena, Tuterako ETI LHIn ere emango da, eta "Automatizazio eta errobotika industriala" goi-mailako zikloa Internet bidezko modalitatean ere eskainiko Iruñeko Donibane IBn.

Horrez gain, Oinarrizko LH berria jarriko da abian. 15 titulazio izango ditu eta araubide bereziko eski, hipika eta mendiaren kirol-irakaskuntzak eskainiko dira. Izena emateko epea ekainean zabalduko da.

Beste alde batetik, LH duala sendotuko da. Modalitate horretan, ikasleek trebakuntza teorikoa enpresetan praktikak eginda osatzen dute. Industria, osasuna eta arriskuen prebentzioa alorrekin erlazionatutako lau titulazio berritan ezarriko da, 20 titulazio inguru eta 440 ikasle inguru lortu arte.

Gainera, Hezkuntzaren Lege Organikora egokitu dira erdi-mailako bost heziketa-ziklotako curriculumak. "Ingurune naturalaren aprobetxamendua eta zaintza", "Ile-apainketa eta -kosmetika", "Beroa sortzeko instalazioak", "Hozteko eta girotzeko instalazioak" eta "Aurreinprimaketa digitala" dira titulazioak.

Langile aktiboentzako berritasunak

Langileei zuzenduriko ekintzen artean, azpimarratzekoa da "Mendekoentzako arreta" erdi-mailako zikloan bi talde egingo direla, sektorean esperientzia duten eta aktibo dauden langileentzat. Horietatik bat Iruñeko Hezitzaileen Eskola IBn eskainiko da, eta bestea Baztango Elizondo BHIn.

"Mendekoentzako arreta" eta "Osasun-larrialdiak" erdi-mailako zikloetako tituluak lortzeko proba askeak egingo dira. Izena irailean eman beharko da Hezitzaileen Eskola IBn, mendetasunari buruzko zikloa egiteko, eta Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IBn, osasun-larrialdiei buruzkoa egiteko. Probak azaroan izango dira.

LHn izena ematea

Esan bezala, LHko eta Arte plastikoak eta diseinua heziketa-zikloetan izena emateko epea apirilaren 7tik 15era izango da. Matrikula uztailaren 16tik 23ra egin beharko da, plaza lortu den ikastetxean. Matrikula egin ezean, ikastetxe horretako lekua galduko da.

Udaren amaieran, izena emateko beste epe bat zabalduko da, abuztuaren 28an eta 29an, goi-mailako zikloetarako, eta, irailaren 5etik 8ra, erdi-mailako zikloetakoentzat, ohiko epean plazarik lortu ez dutenentzat edo aurreko epean aurkeztutako eskaera aldatu nahi dutenentzat. Matrikula irailaren 8an eta 9an egin beharko dute goi-mailako zikloetakoek, eta irailaren 15ean eta 16an erdi-mailako zikloetakoek.

LHko ikasketak egiteko, DBHko titulua edo horren baliokidea beharko da erdi-mailako zikloetarako, eta Batxilergoko titulua edo horren baliokidea goi-mailako zikloetarako. Gainerakoek sarbide-proba egin beharko dute: ekainaren 3an erdi-mailako zikloren bat egin nahi dutenek eta maiatzaren 29an (guztiek egin beharreko zatia) eta ekainaren 5ean (zati espezifikoa) goi-mailako zikloren bat egin nahi dutenek. Proba horiek egiteko izena emateko epea martxoaren 10etik 14ra izan zen.

Arte plastikoak eta diseinua zikloen kasuan, ikaslegaiek derrigorrezko gaitasun artistikoaren proba bat egin beharko dute. Izena Corellako eta Iruñeko arte-eskoletan eman beharko da apirilaren 7tik 15era, lehen deialdian, eta abuztuaren 26tik 27ra, bigarren deialdian. Lehen deialdiko probak maiatzaren 20an eta 21ean izango dira (erdi-maila), eta bigarren deialdikoak abuztuaren 28an (erdi- eta goi-mailak).

Internet bidezko LHn ekainean eman ahal izango da izena, langile aktiboei zuzenduriko LHn maiatzean, eta proba askeak egiteko, irailean eman ahalko da izena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa