(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Nafarroako Administrazio Auzitegiaren “kalitatea” azpimarratu du haren 50. urteurrenean asteartea, 2014.eko apirilak 8


Espainian bakarra den organoak toki-erakundeen akordioen aurkako 7.344 helegite ebatzi zituen iaz, eta haren ebazpenen % 1,39an soilik jo zen epailearengana


Lehendakaritzako mahaia.

Barcina Lehendakariak Nafarroako Administrazio Auzitegiaren jardunaldia inauguratu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Administrazio Auzitegiak (NAA) bere sorreraren 50, urteurrena ospatu du gaur, asteartea, Iruñean egin den jardunaldi tekniko batekin. Bertan organo berezi horren atzera begirako ikuspegia eman da, Espainiako beste eskualdetan antzekorik ez dago, eta haren helburu nagusia Foru Komunitateko toki-erakundeen ekintzak eta hartutako akordioak berrikustea da.

Programa Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak inauguratu du, eta hark egindako agerraldian administrazio-auzitegiak hartutako erabakien "kalitatea" azpimarratu du. NAAk emandako 7.041 ebazpenetatik, 98tan bakarrik jo zen epailearengana, hau da, % 1,39. Gainera, auzitegiek urte horretan zehar atzera botatako ebazpenen portzentajea % 0,57koa izan zen soilik (40 ebazpen).

Alde horretatik, Yolanda Barcinak baieztatu du "ezin dugula esan NAAren lanak atzera egin duela eta hark hartutako ebazpenen kalitateak behera egin duela". Iaz, guztira gorako 4.821 errekurtso berri erregistratu ziren toki-erakundeek egindako ekintza eta hartutako akordioen aurka eta organoak guztira 7.344 helegite ebatzi zituen (batzuk 2013aren aurretik aurkeztutakoak).


Bertaratutakoak

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren jardunaldira bertaratutako pertsonak. ( irudia handitu )

Jardunaldia

Batez ere izaera teknikoa duen programaren barnean dozena erdi txosten eta mahai-inguru bat sartzen dira, eta NAAren bilakaera historiko-juridikoaren atzera begirako ikuspegia eskaintzea du xede, egungo bere errealitatearen irudi bat aurkeztea eta lotura profesionala duen hainbat arlo juridikok hari buruz duten pertzepzioa ezagutzera ematea.

Irekiaren ondoren, bertan izan dira ere Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Morrás eta NAAren lehendakari Gabriel Casajús, organoaren iraganean, gaurkotasunean eta etorkizunean sakondu da, hark izaera berezian, toki-erakundeek hari buruz zer ikuspegi duten, gorako errekurtsoaren irudian eta NAAk udalerrien funtzionamenduan duen eraginean.

Azkenik, mahai-inguru batean NAAk Nafarroako beste zenbait organo eta erakunderekin duen harremana aztertu da, esate baterako, Arartekoarekin, Comptos Ganberarekin, Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiarekin eta Nafarroako Gobernuarekin.

Nafarroako Administrazio Auzitegia

1964an sortu zen NAA Espainiako antolamendu juridikoaren barnean dagoen organo berezia da. Nafarroako toki-erakundeen ekintza eta hartutako akordioen aurka ezarritako gorako errekurtsoak ebazteaz arduratzen da bereziki. Doan aurka-egiteko bide bat da, borondatezkoa, eta epailearengana jo aurretiko administrazio-bidearen azken instantzia.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikita dago organikoki, baina bertako kideek beren eginbeharrak Foru Komunitateko gainerako erakundeetatik at betetzen dituzte. Bederatzi kidek eta idazkari batek osatzen dute, hiru ataletan antolatzen da eta haietako bakoitza hiru kidek osatzen dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa