(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2,8 milioi euro aurreztuko ditu urtean Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarria handitzeko kanonarekin

asteazkena, 2014.eko apirilak 9


INTIAren administrazio-kontseiluak proiektua OHL-AGBAR buru duen enpresa taldeari esleitzea onetsi du; obrak azaroan hasiko dira.


Transcripción textual del video

INTIAren administrazio kontseiluak, atzo, Nafarroako Ubidearen lehen faseko eremu ureztagarria handitzeko obren lehiaketa OHL-Agbar enpresa buru duen enpresa taldeari esleitzea erabaki zuen. Enpresa taldearen eskaintza ekonomikoak % 25eko deskontua izan zuen, beraz, Nafarroako Gobernuak 2,8 milioi euro aurreztuko ditu urtean esleipen-kanonarekin.

ubidea

Nafarroako Ubidearen irudia.

INTIAren administrazio kontseiluak, atzo, Nafarroako Ubidearen lehen faseko eremu ureztagarria handitzeko obren lehiaketa OHL-Agbar enpresa buru duen enpresa taldeari esleitzea erabaki zuen. Enpresa taldearen eskaintza ekonomikoak % 25eko deskontua izan zuen, beraz, Nafarroako Gobernuak 2,8 milioi euro aurreztuko ditu urtean esleipen-kanonarekin.

Foru Gobernuak gaurko saioan eman du esleipenaren berri. Kontratazio-mahaiaren proposamenari jarraiki esleitu da, PricewaterhouseCoopers zein Nafarroako ekonomialarien elkargoak eskaintzaren balioaren koherentziari buruzko azterketa egin ondoren.

Proiektua Nafarroan azken urteetan egin den obra publikoko lizitaziorik handiena da, eta 30 urtez Nafarroako Ubidearen lehen faseko eremu ureztagarria handitu, kudeatu eta ustiatzea du helburu. Arga eta Ega ibaiertzen 15.275 hektareako eremua urezgarri bihurtzeak nekazaritzako ustiategiek lortutako onura bikoiztea ahalbidetuko du, urtean 7,12 milioi euro lortzetik 16 milioi euro lortu arte.

Gastuak baino diru-sarrera gehiago

Eskainitako eskaintza aplikatuta, Nafarroako Gobernuak emakidadunari eremu ureztagarri berriko ura kontsumitzeagatik ordainduko dion batez besteko urteko kanona 8,53 milioi eurorena izango da, hasieran aurreikusitako 11,37 milioi euroren ordez. Zenbateko hori gutxi gorabeherako batez bestekoa da, urtero erabiltzen den uraren kopurua (kanona zehazten duena) eguraldiaren, hautatutako labore moten, ureztatzeko azpiegitura ureztatzaileek behar bezala erabiltzeko egoeraren eta abarren araberakoa delako. Edonola ere, aipatutako 8,53 miloi euroak kanonaren gehienezko zenbatekoa dira. Ureztatze-azpiegitura berri guztiak osorik erabiltzen direnean aplikatuko da, hau da, 2018an, kalkulatu denaren arabera.

Aurreikusitako kanona, gainera, inbertsioak sortutako urteko diru-sarrerak baino txikiagoa da, zuzeneko zein zeharkako zergen bidezko itzulkinari esker; 13,6 milioi eurokoa da gutxi gorabehera. Halaber, gogorarazi beharrekoa da obra emakiden sistemaren bidez egiteak ez duela defizitik eragingo Nafarroako kontuetan.

Hiru jarduera mota

Enpresa esleipendunarekin maiatzeko lehen hamabostaldian sinatuko da kontratua, eta azaroan hasiko dira obrak.

Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriaren lehen fasea handitzeko proiektuak Ega eta Arga ibaiertzen 15.275 hektarea barne hartzen ditu, eta hamabost udalerriri ekarriko dizkio onurak (Andosilla, Azagra, Berbintzana, Carcar, Faltzes, Funes, Larraga, Lerin, Lodosa, Mendigorria, Miranda Arga, Oteitza, Azkoien, San Adrián eta Sesma).

Azalera osoan hiru jarduera mota gauzatuko dira:

-Ureztatze tradizionalen modernizazioa 6.005 ha-ko eremuan, energiaren kosturik gabe ureztatuko dira Nafarroako Ubidean erabilgarri dagoen kotari esker.

-Sail ureztatu berriak sortzea sekain-lurren 5.431 ha eraldatuta. % 92 energiaren kosturik gabe ureztatuko da, eta % 8 ponpatuta, dagoeneko eraikita dauden linea elektrikoak aprobetxatuz.

-Energiaren kostuak murriztea de azken bi hamarkadetan eraikitako sail ureztatuen 839 ha-ko eremuan, ponpaketa-sistemen hobekuntzagatik. Horri esker, urtean hektareako 120 euro aurreztuko dira energian batez beste, hau da, ureztatzaileek milioi erdi euro aurreztuko dituzten urtean.

Gauzatu beharreko jarduera dela-eta hoditerien sare berriak, bideak eta hustubideak eraiki behar direnean, ureztatze-obren aurretik partzelak elkartu egingo dira.

Jardueraren onurak

Obren dirauten artean (2014-2018), 500 pertsonak izango dute enplegu zuzena aldi berean, obren jarduerarik gehienak gauzatzen diren denboraldian.

Gainera, eraldatutako eremuaren garrantzia azpimarratuko da. Zehazki, lehen sektorearen urteko ekoizpena 24 milioi euro ingurukoa da 15.275 ha-ko eremuan jarduera burutu aurretik. Eremu ureztagarria amaituta dagoenean, urteko ekoizpenaren balioa 45 milioi eurokoa izango da gutxi gorabehera.

Nekazaritzako ustiategiek lortutako onurari erreparatuta (uraren kostua eta inbertsioen amortizazioak kontuan hartuta), 7,12 milioi euro izatetik 16 milioi euro izatera pasako dela kalkulatu da.

Jarduerak sortutako BEG osoari dagokionez (nekazaritza eta nekazaritzako industria), 84,8 milioi eurokoa izango dela kalkulatu da. 600 eta 1.300 lanpostu artean sortu edota finkatuko direla ere aurreikusi da, inguruko ekoizpenak hartzen duen bidearen arabera, izan ere, 50 labore baino gehiago eta uzta bikoitzen % 20 erraz gaindi dezaketen eremuekin 100 labore-konbinazio baino gehiago ezar daitezke.

Sail ureztatu berriek, Itoiztik datorren kalitatezko ura izango dute. Ez du zerikusirik udan Ega ibaian lortutako kalitatearen arazo larriekin eta agorraldiko Arga ibaiko urarekin.

Labur esanda, eremu ureztagarri berriak nekazaritzako elikagaien sektorea sendotuko du, Foru Komunitatean 25.000 pertsonari enplegua ematen diena.

Horiez gain, lurralde-orekaren onurak eta Ubidearen ingurumen-onurak ere ekarriko ditu. Horren harira, gogoratu beharrekoa da azpiegiturak Nafarroaren hegoaldeko erdiari eragiten dion desertifikazioaren arriskua saihesten laguntzen duela, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) arabera, eta Ega eta Arga ibaietan Uraren Esparru Zuzentarauaren irizpideak betetzea ahalbidetuko du, 2015etik aurrera derrigorrez bete beharko dena. Gainera, atmosferara igorritako CO2 emisioak murriztuko ditu.

Erreferente bat: Ubidearen lehen faseko sail ureztatuak

Eremu ureztagarri berriarekin lor daitezkeen emaitzetako bat dira Nafarroako Ubidearen lehen faseko sail ureztatuak. Horien segimendua INTIA enpresa publikoak egiten du.

Datu horiek erakusten dute hirukoiztu egin dela partzelen produktibitatea. Zehazki, Nafarroako Ubideko lehen faseko lehen sektorean, hektareako produktibitate gordina 3.039 euro izan zen 2012an, hau da, 67,7 milioi euroko produktibitatea Ubide osorako. Ureztatze-azpiegituraren aurreko produktibitatea sekain-lurrean hektareako 897 euro ingurukoa zela kontuan hartuta, ureztatzeko sistemarekin lortutako produktibitatea 47,7 milioi euro hazi da urtean.

Kopuru horri nekazaritzako elikagaien industriako produktuen eraldaketak eragindako produktibidatea gehitu behar zaio, izan ere, hektareako 3.000 eurokoa da (67 milioi euro urtean Ubideko lehen faseko hektarea erabilgarri osoan). Ondorioz, bi kontzeptua batuta (lehen sektorea eta industriarena), hektareako 6.000 euro ingurukoa da lehen faseko hektarea bakoitzeko produktibitate gordina.

Amaitzeko, aipatu behar da laboreak areagotu eta dibertsifikatu egin direla. Adibidez, 2013an eremu ureztagarri osoan uzta bikoitzen % 8 zenbatu da, uzta bikoitzen % 22 eta baita % 30 ere lortu dituzten partzelekin. Portzentaje horiek lortuta, Nafarroako presioz ureztatutako 67 sailen artean 7. eta 10. postuetan daude. 51 uzta bikoitz ezberdin ere garatu dira eremuan (baba-artoa, bazka-artoa, ilarra-indaba etab.).

Laboreei dagokienez, 2013an 48 labore ezberdin landu dira eremuan. Barazkiek (batez ere tomatea, baba, arto gozoa, ilarra eta indaba), eraldaketaren aurretik ohikoak ez zirenek, 3.292 ha hartzen dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa