(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak 70,3 milioi euro itzuliko dizkie 170.000 zergadun nafarri baino gehiagori osteguna, 2014.eko apirilak 10


Gaurtik aurrera eskatu ahal izango da, baita ere, Nafarroako Zerga Ogasunaren sei bulegoetako batean aitorpena egiteko hitzordua.


2013ko Errentaren kanpainaren kartela

2013ko Errentaren kanpainaren kartela.

Nafarroako Gobernuak eman du dagoeneko itzultzekoak diren PFEZaren aitorpenaren 122.278 proposamenei dagozkien 70,3 milioi euroak zergadunen banku-kontuetan sartzeko agindua.  Zergadunek gaurtik aurrera jasoko dute diru-sartzea euren bankuko kontuetan, nahiz eta epea erakunde bakoitzaren araberakoa izan.

Nafarroako Ogasunak emandako datuen arabera, aitorpenak 170.000 zergaduni baino gehiagori dagozkie, hau da, aurtengo kanpainan aitorpena egin beharko duten 480.000 pertsona ingururen % 35ari.

Nafarroako Zerga Ogasunak iragan apirilaren 4an argitaratu zituen bere web-orrian 145.751 zergaduni dagozkien PFEZaren aitorpenaren 181.374 proposamen.  % 67,42 itzultzeko dira. Gainerako % 35,58ak ordaintzeko dira. Guztira, 40,23 milioi euro ingurukoa da zenbatekoa, eta uztailean eta azaroan zehaztutako epeetan ordaindu beharko dira.

Nafarroako Ogasunak gogorarazi du aitorpenaren proposamena zuzentzat jotzen duten zergadunek ez dutela administrazio-izapiderik egin beharko. Berriro egin nahi dutenek, ekainaren 24a baino lehen egin beharko dute beste aitorpen bat Internet bidez edo Ogasunaren edo erakunde kolaboratzaileen bulegoetan, apirilaren 14tik aurrera. Aitorpena berriro egiten dutenek eta gaur egindako diru-sartzea baino gehiago itzuli behar zaien zergadunei Ogasunak beste diru-sartze bat egingo die aldea itzultzeko.

Bestalde, bihar bidaliko dira orain arte sarean begiratu ez diren aitorpenen proposamenak postaz. Gutunak datorren astean iritsiko zaizkie zergadunei.

Aurretiazko hitzordua telefonoz edo Internet bidez

Gaur goizean hasi da aitorpena Nafarroako Ogasunaren sei bulegoetako batean egiteko aurretiazko hitzordua hartzeko prozesua ere.

Hitzordua Internet bidez, www.navarra.es webgunean, edo 948 505 505 eta 948 505 506 telefono-zenbakietara deituta (astelehenetik ostiralera 8:30etik 17:00etara) har daiteke.

Ogasunak 28.000 hitzordu inguru egingo ditu, aurreko kanpainen antzean. Iruñean (Eskiroz kalea, 20 bis), Barañainen (Comercial etorbidea, 4), Burlatan (Ezkabazabal plaza, 9), Lizarran (Koroazio plaza, 2), Tafalla (Teófano Cortés plaza, 7) eta Tuteran (Antso VII.a Azkarra plaza, 8) dauden bulegoetan egingo zaie harrera zergadunei 8:30etik 14:30era astelehenetik ostiralera apilaren 14tik, astelehena, aurrera. Egun horretan hasiko da kanpaina bulegoetan. Egun horretatik aurrera ere egin ahal izango da aitorpena erakunde kolaboratzaileen 19 bulegoetan. 1.200 eragilek jarri dituzte PFEZaren eta Ondarearen kanpainaren eskura.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa