(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapen Departamentuak zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonek alokatzeko aukera izateko neurriak onetsiko ditu laster osteguna, 2014.eko apirilak 10


Departamentuko arduradunek Hipotekak Kaltetutakoen Plataformako kideei jakinarazi dizkiete etxebizitzaren alorrean egingo diren jarduerak.


Sustapen Departamentuak zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonek alokatzeko aukera izateko neurriak onetsiko ditu laster. Halaxe adierazi du José Antonio Marcén Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendariak. Berarekin batera izan dira Sustapen Departamentuko langile teknikariak, gaur goizean Hipotekak Kaltetutakoen Plataformako (HKP) ordezkariekin egin duten bileran.

Bileraren helburua aurreko bileretan HKPk egindako proposamenen segimendua egitea eta egoera ekonomiko zailetan daudenei laguntzeko Nafarroako Gobernua etxebizitzaren alorrean egiten ari den aldaketak eta hartzen ari den neurriak jakinaraztea izan da. HKPren ordezkariak Ángel Lag (LHK Berriozar), Ángel Larrea (LHK San Jorge-Sanduzelai) eta Lourdes Etxeberria (LHK Eguesibar) izan dira.

Bileran, HKPk egindako etxebizitzaren alorreko proposamenei buruz hitz egin da batez ere. Dagoeneko Zarraluqui kontseilariak iragarri dituen eta laster hartuko diren neurriak ere azaldu dira; hurrengo Eraikinak Ebaluatzeko Txostenean agertuko dira, etxebizitzaren alorrean egin den legeriaren aldaketarik berriena delako.

Herritar batzuen zailtasun ekonomikoak direla-eta pertsona horiek etxebizitza izateko duten aukera hobetzen duten araudiaren aldaketak dira, honako bi alderdiren inguruan:

    - Gutxieneko diru-sarrerak (3.000 euro) izateko baldintza kentzea, alokairu-kontratuak berritu eta luzatzean.

    - Gaitasun ekonomikoa alkairu-kontratua berritu edo luzatzean jasotzen diren diru-sarrerak emanda egiaztatzeko aukera egongo da, hartara, ez da azken errenta-aitorpena aurkeztu beharko, errentariaren egoera pertsonalak, ekonomikoak zein laneko egoerak bat-batean okerrera egiten duen kasuetan.

Beste neurri batzuk

HKPk eskatutako beste neurri batzuk ere eztabaidatu dira, eta honako hau esan da horien inguruan:

-Moduluaren prezioa nabarmen jaistea: Nasuvinsak prezioak berrikusi zituen, baina 2015erako moduluaren prezioa kostuen eta onuren azterketa egokiaren arabera zehaztu beharko da.

-Abalak eta fidantzak kentzea: fidantza, HKPren ordezkariei azaldu zaien moduan, ezinbesteko baldintza da, errentaria egon daitezkeen kalteetatik babesten duelako; abalei dagokienez, Nasuvinsak hiru hilabetera mugatu ditu araubide bereziko BOE-en kasuan. Gainerako kasuetan, alderdien arteko adostasunaren araberakoa izango da, eta ez dagokio Nafarroako Gobernuari ezer arautzea. Hala ere, Nafarroako Gobernuaren asmoa Jardun Onen Kode bat bultzatzea da, halako egoeren gestioa hobetzeko.

-Bankuek hipoteka-egikaritzen ondoriozko etxebizitzak alkairu-poltsan gehitzea: dagoeneko egiten den jarduera da eta, azaldu den bezala, horren bidez, hipoteka-egikaritzeren bat jasan dutenak pisuan geratu ahal izango dira etxebizitza horiek alokairu-poltsan gehituta, hala, etxebizitzan bizi izan denak arauak ezartzen duen kasuan kasuko diru-laguntza eskuratu ahal izango du. Nafarroako Gobernuak banku-erakundeekin jarraituko du lanean kasu horietan balia daitezkeen aukera guztiak ezagutzen dituztela ziurtatzeko.

Bestalde, Nafarroako Gobernuko bidezainen etxebizitzei dagokienez, beste departamentu batzuekin batera ekintza-programa bat lantzen ari direla esan da, baita beste administrazio-erakunde batzuekin ere.

Amaitzeko, Sustapen Departamentuak esan du departamentua gizarte- eta toki-erakundeekin hitzarmenak sinatzen ari dela, Nasuvinsaren jabetzakoak diren etxebizitzak kudea ditzaten zailtasun bereziak dituztenei emateko. Berriozarko Udala, Adsis Santa Lucía fundazioa, Gizakia Herritar/París 365 fundazioa, Gurutze Gorria, Nafarroako down sindromearen elkartea bezalako erakundeekin adostu dira hitzarmenak eta Cáritas bezalako beste batzuekin ere adostuko dela aurreikusi da. Zehazki, 12 etxebizitza besterendu dira guztira: Erregimen prekarioko 6 Iruñean eta Burlatan eta alokairu gisa besterendutako beste 6 Iruñean, Tuteran eta Berriozarren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa