(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapen Ministerioak informazio publikora atera ditu prestazio handiko tren-linearen Nafarroako 2. eta 3. tarteak astelehena, 2014.eko apirilak 14


Alesbes-Erriberri eta Erriberri-Tafalla ibilbideak dira.


Sustapen Ministerioak informazio publikora atera ditu Prestazio Handiko Trenaren Nafarroako 2. (Alesbes-Erriberri) eta 3. (Erriberri-Tafalla) tarteen proiektuak. Lineak UIC zabalera izango du (nazioarteko zabalera), bidaiariak eta salgaiak garraiatu ahal izateko.

Lehen tartea, Alesbes-Erriberri, 15,291 kilometro luze da eta Alesbes, Martzilla, Azkoien, Faltzes eta Erriberri herrietatik pasatzen da. Bestea, Erriberri-Tafalla tartea, 14,676 kilometro luzea da eta bi herri horietatik pasatzen da. 2 tartearen oinarrizko proiektua Adif enpresak (trenbide-azpiegituren administratzailea) onetsi zuen behin-behinean 2012ko otsailaren 13an, eta 3. tartearena 2011ko azaroaren 29an.

Informazio publikoa eginda eta kaltetuko diren ondasun eta eskubideak argitaratuta (Ministerioa da desjabetzailea eta Adif desjabetzeen onuraduna), estatuak ebatzi beharko dituen alegazioak aurkez daitezke. Alegazioak ebazteko ez dago epe zehatzik, baina ebazten direnean, behin betiko onetsiko dira proiektuak eta, ondoren, lizitazioa eta esleipena gauzatuko dira.

Gainerako ibilbideari dagokionez, hau da, Iruña-Castejón, gogorarazi beharrekoa da Castejón-Alesbes 1. tartean (azpitartea 1.2. Cadreita-Alesbes, 8,578 kilometro) eta Castejón-Cadreita (6,195 kilometro) 1.1. azpitartean lanak egiten ari direla. 1.2. tarteko lanak maiatzean amaituko direla aurreikusi da eta 1.1. tartearen % 48 eginda dago. 4. tartea, Tafalla-Arrizabalaga (15,103 kilometro) prestatzen ari dira, Adif enpresak oinarrizko proiektua onartzeko zain, ondoren informazio publikora ateratzeko. Azkenik, 5. tartea, Arrizabalaga-Eskirotz (10,792 kilometro), Nafarroako Gobernua ari da prestatzen.

Tarteen azalpena

2. tartea, Alesbes-Erriberri, Kantauritik Mediterraneorako Abiadura Handiko Trenaren korridoreko Castejón-Iruñerria zatitu ondoren atera diren bost tarteetako bigarrena da. Jarduerek Madril-Zaragoza-Bartzelona-Frantziako muga Abiadura Handiko Linea dute oinarri, eta helburua beharrezko trenbide-azpiegiturak eraikitzea da, abiadura handiko linea hori osatzeko.

Proiektu horretan Abiadura Handiko Linea egiteko ibilbidea zehaztu da, bidaiariak eta salgaiak eraman ditzakeen eta 350 km/h-ko gehienezko abiaduran joan daitekeen tren-azpiegitura jasan dezakeen plataformak behar bezalako funtzionatzeko obra guztiak finkatuta.

3. tartea, Erriberri-Tafalla, Kantauritik Mediterraneorako Abiadura Handiko Trenaren korridoreko Castejón-Iruñerria zatitu ondoren atera diren bost tarteetako hirugarrena da. Jarduerek Madril-Zaragoza-Bartzelona-Frantziako muga Abiadura Handiko Linea dute oinarri, eta helburua beharrezko trenbide-azpiegiturak eraikitzea da, abiadura handiko linea hori osatzeko.

Proiektu horretan Abiadura Handiko Linea egiteko ibilbidea zehaztu da, bidaiariak eta salgaiak eraman ditzakeen eta 350 km/h-ko gehienezko abiaduran joan daitekeen tren-azpiegitura jasan dezakeen plataformak behar bezalako funtzionatzeko obra guztiak finkatuta.

Irtenbidea Informazio Azterlanak hautatutako alternatiban oinarritzen da. Azterlan hori, gerora, egokitu egin zen Ingurumen Eraginaren Adierazpena betetzeko. Ondorioz, IEAren araberako behin betiko irtenbidea deritzona sortu zen, eta horixe da gaur egungo proiektuan garatu dena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa