(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Astelehen honetatik aurrera eska daitezke salmonidoen goiko eremuan amuarraina arrantzatzeko baimenak astelehena, 2014.eko apirilak 14


Arrantzale bakoitzeko bost baimen emango dira gehienez ere.


Gaurtik, apirilak 14, hasita, salmonidoen goiko eremuan amuarraina arrantzatzeko baimenak eskatu ahal izango dira, Internet bidez edo 012 Infonavarra telefonora deituta (Nafarroatik kanpo egonez gero, 948 217 012 telefono-zenbakira), astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara .

Arrantzale bakoitzak bost baimen eskatu ahal izango ditu gehienez denboraldi osorako, arrantza mota edozein dela ere, hil gabeko arrantza deritzona barne. Ingurumen Departamentuak denboraldi honetarako arrantzarako 17.519 baimen emango ditu.

Denboraldi honetan ezin izango da amuarraina arrantzatu Ega eta Urederra ibaietan (ezta azken ibai horretako amuarrainaren barrutian ere), arro horietan hautemandako dentsitate bajuarengatik. Amaitzeko, arrantzale bakoitzeko hiru amuarrainen kupoa ezarri da, eta 35 zentimetro baino gutxiago eta 20 (bigarren mailako ibilguetan) eta 23 zentimetro (ibilgu nagusietan) baino gehiago izan beharko dituzte.

2014an bete beharreko araudia, datei, eremuei, moduei, ale kopuruari eta tamainari dagokienez, anda Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren 19/2014 Foru Aginduan agertzen da. Bertako edukia arrantzatzeko arauei buruzko liburuxka batean ere jaso da.

Eskaeren sistema

Salmonidoen goiko eremuan arrantzarako baimena izapidetzeko behar-beharrezkoa izango da arrantzaleak arrantzarako lizentzia izatea eta Nafarroako Gobernuko lizentzien datu-basean arrantzalearen datu zuzenak jasota egotea. Zerbitzuen katalogoan eskura daiteke arrantzarako lizentzia, eta bertan egiazta daitezke datuak ere.

Arrantzale bakoitzak izan ahalko dituen bost baimenetatik bat laneko egun baterako izan beharko da (larunbatak, igandeak eta Nafarroako jaiegun ofizialak dira jaiegunak). Baimenak tarteka emango dira. Zehazki, gaurtik, apirilak 14, maiatzaren 2ra, gehienez bi baimen erabili ahal izango dira. Maiatzaren 2tik ekainaren 2ra beste bi baimen eskatu ahal izango dira gehienez, eta, ekainaren 2tik 30era, beste baimen bat. Hala ere, ez da beharrezkoa izango tarte bakoitzean gehienezko baimen kopurua eskatzea. Horietako batzuk edo denak erreserbatu ahal izango dira gaurtik hasita denboraldia amaitzen den arte. Edonola ere, baimenak erabilgarritasunaren arabera emango dira.

Baimena eskatzean, arrantzaleek egingo duten arrantza mota adierazi beharko dute, hau da, harrapatzekoa edo harrapatze eta askatzekoa.

Baimenen banaketa arro bakoitzeko

Guztira, Ingurumen Departamentuak amuarraina arrantzatzeko 17.519 baimen emango ditu denboraldi honetan, aurreko denboraldian baino % 35 gutxiago. Orduan 27.197 baimen eman ziren. Murrizketak Nafarroako ibaietako aleen dentsitate baxuagatik egin dira. Horregatik, Nafarroako Gobernuak espezieen bideragarritasuna eta arrantzaleen jarduera bateragarriak izatea lortu behar du.

Salmonidoen goiko eremua zazpi arrotan banatu da. Arro bakoitzean, arrantzatu daitezkeen espezieen kopuruaren araberako baimen kopurua egongo da eskuragarri:

  • Arga-Ultzama: 553 baimen, Eugiko barrutia: 216 baimen
  • Arakil-Larraun: 303 baimena
  • Baztan-Bidasoa: 8.428 baimen
  • Ega-Urederra: 0 baimen, Zudairiko barrutia: 0 baimen (debekatutako arroa)
  • Irati-Erro: 3.269 baimen
  • Oria-Urumea: 4.750 baimen
  • Ezka-Zaraitzu: 0 baimen (debekatutako arroa)

Zabalik dagoen arro bakoitzaren barruan, arrantzaleak eremuan erabilgarri dagoen edozein ibaitara joan ahal izango dira.

Salmonidoen goiko eremuko ibaien ertzetan bizi diren arrantzaleek ere arrantzan egiteko baimena eskatu beharko dute, baina euren eremuko baimenen % 20 gordeta izango dute aldi baterako. Erabili ezean, maiatzaren 1etik aurrera gainerako arrantzaleek eskuratu ahal izango dituzte.

Ez da beharrezkoa barruti intentsiboetan arrantza egiteko baimenik eskatzea, halako barrutietan baimenak euren kabuz arautzen dituztelako.

Samonidoen eremu mistoa

Bestalde, salmonidoen eremu mistoan, amuarraina apirilaren 1etik uztailaren 31ra arrantzatu ahal izango da, asteko egun guztietan, astearteetan izan ezik, eta 20 zentimetro baino gehiagoko hiru amuarrainen kupoa egongo da. Hala ere, debekatuta dago apirilean belauna baino beheragoko sakonerako eremuetan ibilguaren barrutik arrantza egitea, arrabalekuak eta amuarrainkumeak sortzeko eremuak babesteko.

Izokin arrunta eta itsas amuarraina maiatzaren 1etik 66. izokina harrapatzen den egunera arte eta, itsas amuarrainaren kasuan, 17.a harrapatzen den arte arrantzatu ahal izango dira Bidasoa ibaian horretarako gaitutako tartean. Egun horietara iristean horrebeste ale harrapatu ez badira, bi espezieak arrantzatzeko azken eguna uztailaren 15a izango da. Arrantzake bakoitzak espezie bakoitzeko ale bakarra arrantzatu ahal izango du eguneko; izokinak 40 zentimetro baino gehiagokoak izan beharko dira eta itsas amuarrainak 35 eta 50 cm artekoak. Izokinaren arrantzako berritasunetako batzuk dira basozainek eskumena izango dutela arrantza debekatzeko ibaietako baldintza txarren ondorioz izokinek edo beste espezie batzuek kalteak jasan ditzaketenean, eta arrantzarako ordutegia areago mugatzea, hau da, 7:00etatik 21:30era izango da (lehen 6:30etik 22:30era zen).

Ziprinidoen eremua eta espezie inbaditzaileak

Urte osoan zehar arrantza daitekeen ziprinidoen eremuari dagokionez, bi debeku ezarri dira: eremu horretan bakarrik erabili ahal izango dira amu anizkun bat baino gehiagoko arrain artifizialak, baina debekatuta dago sareekin arrantza egitea, aurreko denboraldietan baimendu zen bezala.

Espezie exotiko inbaditzaileen arrantzari dagokionez, alburnoak, siluruak eta gasto arrainak arrantza daitezke, lehenagotik baimenduta daudenez gain. Espezie exotiko inbaditzaile guztietan nahitaez hiltzeko beharra mantentzen da, baita norberaren kontsumorako eramateko edo arrantzatzea baimenduta dagoen espezieak kentzeko aukera ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa