(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Ekintzaileak Bultzatzeko Ekintza" programaren II. edizioak Nafarroako zortzi enpresa-proiektu berritzaile babestuko ditu asteartea, 2014.eko apirilak 15


Maiatzaren 15era arte aurkez daiteke hautagaitza enpresa berriak sortzeko programan; Caja Rural, Cinfa, Correos, Mtorres, Viscofán, Mondragón taldea, Jofemar eta Mutua Navarra dira babesleak.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak "Ekintzaileak Bultzatzeko Ekintza" programaren bigarren edizioa jarri du abian. Horren bidez, zortzi enpresa-proiektu berritzailek laguntza tekniko eta finantzarioa jasoko dute euren negozio-ideia garatu eta Nafarroan enpresa berriak sortzeko.

Goicoechea kontseilaria Ekintzaileak Bultzatzeko Ekintza programaren sinatzaileekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak "Ekintzaileak Bultzatzeko Ekintza" programaren bigarren edizioa jarri du abian. Horren bidez, zortzi enpresa-proiektu berritzailek laguntza tekniko eta finantzarioa jasoko dute euren negozio-ideia garatu eta Nafarroan enpresa berriak sortzeko.

Edizio berri honetan, Caja Rural de Navarra, Cinfa, Correos, MTorres eta Viscofán enpresez gain, Mondragón taldea, Jofemar eta Mutua Navarra ere izango dira babesleak. Enpresa bakoitzak proiektu bana bultzatuko du.

Hala, "Ekintzaileak Bultzatzeko Ekintza" programak aukera emango die zortzi proiektu parte-hartzaileei, lau hilabetez, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa sozietate publikoak (CEIN) prestatutako enpresen sorrera bizkortzeko programa espezifikoan parte hartzeko eta enpresa babesleek emandako 8.000 euroren laguntza jasotzeko.  Gainera, enpresa kolaboratzaileen aholkularitza-zerbitzuak eskura izango dituzte eta horiek segimendua egingo die; CEINen lan egiteko lekua ere izango dute.

Programaren edizio berria gaur goizean aurkeztu du Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak. Ekitaldian, lankidetza-hitzarmenak sinatu dituzten enpresetako ordezkariek, Carlos Fernández Valdivielso CEINeko zuzendari kudeatzaileak eta Mª Isabel García Malo Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ere parte hartu dute.

"Ekintzaileak Bultzatzeko Ekintza" programa Nafarroako Gobernuak sustaturikoa da, 2013-2015eko Ekintzailetza Planaren barruan. CEINek kudeatzen du eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren finantzazioa jasotzen du.

Maiatzaren 15ean amaituko da eskaerak aurkezteko epea

Ekimena hazteko gaitasuna duen eta Nafarroan gauzatu nahi den proiektu berritzaile bat duten pertsona ekintzaileei zuzendurikoa da (adina, titulazioa edo laneko egoera edozein dela ere). Proiektuak nekazaritzako elikagaien, automozioaren, biologiaren eta osasunaren, IKTen, industriaren, logistikaren, energia berriztagarrien, ingurumenaren, turismoaren, merkatarutzaren edo zerbitzuen sektoreetakoak izan ahalko dira.

Interesa duten ekintzaileek www.cein.es webgunean agertzen den inprimakia bete beharko dute. Eskaerak aurkezteko epea heldu den maiatzaren 15ean amaituko da.

Hautagaitza guztiak jasotakoan, CEINeko ebaluazio-batzorde batek 20 proiektu aukeratuko ditu. Proiektu horiek hiru saiotan parte hartuko dute, enpresa babesleetako ordezkariek osatuko duten epaimahaiaren aurrean ekimenak defendatzen ikasteko.

Programan parte hartuko duten proiektuen azken hautaketa datorren ekainaren 20an izango da. Aurrez hautatutako proiektuak zortzi enpresa babesleek baloratuko dituzte, eta bakoitzak babestuko duen eta programan sartuko den proiektu bana aukeratuko du.

Sei proiektu "Ekintzaileak Bultzatzeko Ekintza" programaren lehen edizioan

"Ekintzaileak Bultzatzeko Ekintza" programaren lehen edizioa iazko irailean jarri zen abian, eta 340 ekintzailek sustaturiko 184 proiektu berritzaile aurkeztu ziren.

Honako hauek izan ziren hautatutako proiektuak: Air Rops (Caja Rural de Navarra): ibilgailuak ez iraultzeko sistema diseinatu zuten; Xieltech (Cinfa): ekoizpen-prozesu industrialetako atmosferak kontrolatzeko sentsoreak eta eragingailuak barneratuta dituen plataforma garatu zuten; Rentik (Correos): hirietan aritzen diren enpresa banatzaileentzako motozikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua; Izaga Services (Iberdrola): haize-sorgailuen mantentze-lanak gauzatzeko sistemak eta makinak diseinatu zituzten; NewMusicNow (Mtorres): Blackbinder aplikazioa, partitura elektronikoan oinarritutako sistema sortu zuten; eta Estrategias para evitar la proliferación bacteriana (Bakterioen ugaltzea saihesteko estrategiak) (Viscofán): bakterioen populazioak ugaltzea saihesteko tratamendu alternatibo edota osagarriak identifikatzean datzana.

Argazki-oina: ezkerretik eskuinera: José Antonio Canales (Viscofán); Juan Manuel Gorostiaga (Mutua Navarra);  Manuel Mutilva (MTorres); Carlos Fernández Valdivielso (CEIN); Lourdes Goicoechea; Mª Isabel García Malo (NEZ); Jordi Escruela (Correos); Miguel Angel Carrero (Jofemar);  Arantza Lascurain (Mondragón taldea); Ricardo Goñi (Caja Rural).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa