(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bikoteka irakurtzeko programari esker ikasleen irakurriaren ulermena 10 puntu baino gehiago hobetu da asteartea, 2014.eko apirilak 15


Nafarroan, 15 ikastetxetako 730 ikaslek parte hartu dute ekimenean.


Talde-argazkia

Iribas kontseilaria irakasle eta ikasle parte-hartzaileekin aurkezpenean. ( irudia handitu )

José Iribas Hezkuntza kontseilariak "Bikoteka irakurtzen" hezkuntza-programa aurkeztu du astearte honetan. Programari esker, parte hartu duten ikasleen irakurriaren ulermena 10 puntu baino gehiago hobetu da. Ikasturte bakarrean, programa aplikatu duten ikastetxe guztien artean 50,09 puntu lortu izatetik 61,81 puntu lortu dira, programaren barruan egin diren irakurriaren ulermena ebaluatzeko proben emaitzen arabera.

Aurtengo ikasturtean, 15 ikastetxetako 730 ikaslek parte hartu dute ekimenean. Lehen Hezkuntzan ezarri da batez ere, baina Bigarren Hezkuntzako hasierako mailetan ere ezarri da, gaztelaniaz, euskaraz zein ingelesez.

Programa berdinek batera ikastean datza, hau da, batak besteari laguntzen dioten eta batera ikasten duten ikasleek, interaktuatzeko gidoi egituratu bati jarraituz. Bikoteen harremana asimetrikoa izan daiteke, beraz, tutorearen rola edo tutorearen peko rola bete daiteke (ikasleen mailan alde handia dagoenean erabiltzen da). Harremana elkarrekikoa ere izan daiteke eta rolan truka daitezke (aldea txikiagoa denean erabiltzen dena).

Gainera, familiak seme-alabak irakurtzera bultzatzera animatzea da helburua, baita irakasleen artean lankidetzan aritzea ere, esperientziak partekatu eta trukatzen dituzten ikastetxeen sarea sortuta.


Irakurketa-erakustaldia

Nicolás Hernández eta Leyre Ezquerra ikasleak, Cardenal Ilundáin ikastetxekoak, irakurketaren erakustaldia egiten. ( irudia handitu )

Errendimendu hobea eta autoestimu handiagoa

Bartzelonako Unibertsitate Automonoak sortutako programa aplikatuta baieztatu da irakurtzeko gaitasuna hobetzen dela, batez ere irakurriaren ulermena, ikasleen arrakasta akademikoa lortzeko funtsezko elementua.

Gainera, gaitasun psikosozialak garatzen dituzte, zeregin akademikoetan duten inplikazioa handitzen da eta ikasle gisa dituzten autoestimua eta erantzukizuna hobetzen dira, eta tutoreen laguntza pedagogikoarekin ere pozik agertzen dira. Alde batetik, tutoreak ikasi egiten du, irakastea ikasteko modurik onenetariko bat delako eta, beste alde batetik, tutorearen pean dagoenak ere ikasi egiten du, bikotekideak etengabe laguntzen diolako, beharrizanetara egokituta.

Programa astean 30 minutuko bi saiok betetzen dute, hiru hilabetez, hau da, 30 minutuko 24 saio eskolan egiten dira eta beste 24 etxean.

Ikaslearen eguneroko ingurutik ateratako benetako testuak erabiltzen dira. Formatu eta mota ezberdineko testuak hautatzen dira, ikaslearen adinera egokitutako zailtasun-maila dutenak eta esanahi-unitate bat osatzen duten edukiekin. Horrez gain, irakurketa hasi aurretik eta amaitzean, ikasleek testuarekin erlazionatutako galdera batzuei erantzun erantzun beharko dizkiete, gaiaren inguruko ezagutza aktibatzeko (aurrez) eta edukia behar bezala ulertu dutela egiaztatzeko (irakurketaren ondoren).

15 ikastetxe parte-hartzaileak

Programa 2012-2013 ikasturtean ezarri zen lehen aldiz Nafarroan eta, gaur egun, 15 ikastetxek hartzen dute parte.

Zehazki, ikastetxe hauetan ezarri da: Andosillako Virgen de la Cerca eskola (Lehen Hezkuntzako 3. eta 5. mailak); Barasoaingo Martin Azpilicueta eskola (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak); Berriozarko Mendialdea eskola (Lehen Hezkuntzako 4. maila); Cortesko Cerro de la Cruz eskola (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak) eta Bardenas Reales DBHI (DBHko 1. maila); Irurtzungo Atakondoa eskola (Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailak); Iturengo Pulunpa eskola (Lehen Hezkuntza osoa); Irunberriko San Juan eskola (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak); Iruñeko Doña Mayor (Lehen Hezkuntzako 5. maila), Iturrama (Lehen Hezkuntzako 3., 5. eta 6. mailak), Cardenal Ilundáin (Lehen Hezkuntzako 2. maila), San Francisco (Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailak) eta San Cernin (Lehen Hezkuntzako 5. maila); Tafallako Garcés de los Fayos ikastola (Lehen Hezkuntzako 4. maila); eta Tuterako Benjamín de Tudela BHI (DBHko 1. maila).

Prentsaurrekoan, ikastetxe horietako hainbat ikaslek erakustaldi bat egin dute programa zertan datzan ezagutzeko.

Zehazki, erakustaldian, Iruñeko Cardenal Ilundáin ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 2. mailako Leyre Ezquerra Cantero eta Nicolás Hernández Martín ikasleek gaztelaniazko testu bat irakurri dute, Iruñeko San Francisco eskolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako Ione Hijosa Garaikoetxea eta Ganix Mariñelarena Goia ikasleek euskaraz irakurri dute eta Iruñeko Iturrama eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako Ander Pardo Amat eta Sergio Corredor Goroskieta ikasleek ingelesez irakurri dute.

Prentsaurrekoan, José Manuel Santana Gaztelaniaren eta Lurralde Lankidetzaren Atalaren burua, eta Cardenal Ilundáin eskolako Leyre Pérez, San Francisco eskolako Elvira Antoñana eta Iturrama eskolako Marisa Aizcorbe irakasleak mintzatu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa