(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 5,2 milioi euroko laguntzak emango ditu baztertuta geratzeko arriskuan dauden 1.100 pertsona kontratatzeko asteazkena, 2014.eko apirilak 16


Gizarte Integraziorako Errenta jasotzen dutenak kontratatzen dituzten tokiko erakundeei, enpresei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei emango zaizkie laguntzak.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernua diru-laguntzen hiru deialdi ari da izapidetzen gaur egun. 5,2 milioi eurokoak dira eta gizartean baztertuta edo hala geratzeko arriskuan dauden 1.100 pertsona inguru kontratatzen laguntzeko emango dira.

Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak Gobernuaren saioaren ondorengo prentsaurrekoan azaldu ditu diru-laguntzen xehetasunak. Gizarte Integraziorako Errenta jasotzen dutenak edo azken hilabeteetan errenta hori jasotzeari utzi diotenak kontratatzeak eragiten dituen laneko kostuak finantzatzeko edo gizartean baztertuta dauden langabeek lana lortzeko dituzten aukerak hobetzeko proiektuak ordaintzeko erabiliko dira diru-laguntzak.

Langileak.

Nafarroako Gobernua diru-laguntzen hiru deialdi ari da izapidetzen gaur egun. 5,2 milioi eurokoak dira eta gizartean baztertuta edo hala geratzeko arriskuan dauden 1.100 pertsona inguru kontratatzen laguntzeko emango dira.

Lehenengoa 730.000 eurokoa da, langabetuen trebakuntza hobetzeko da eta laster ebatziko da. Bigarrena Gizarte Enplegu Babestuaren programari dagokio, 2,19 milioi eurokoa da eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik. Azkenik, hirugarren deialdia, Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onetsi duena, Zuzeneko Enplegu Aktiboari loturikoa da. 2,3 milioi euro esleituko dira eta datozen egunetan argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Laguntza horiek eskatzeko epea ekainaren 1ean edo urriaren 1ean amaituko da, laguntza eskatzen duen erakundearen arabera.

Laguntzen helburua

Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak Gobernuaren saioaren ondorengo prentsaurrekoan azaldu ditu diru-laguntzen xehetasunak. Gizarte Integraziorako Errenta jasotzen dutenak edo azken hilabeteetan errenta hori jasotzeari utzi diotenak kontratatzeak eragiten dituen laneko kostuak finantzatzeko edo gizartean baztertuta dauden langabeek lana lortzeko dituzten aukerak hobetzeko proiektuak ordaintzeko erabiliko dira diru-laguntzak.

Zehazki, Gizarte Enplegu Babestuaren programaren bidez 2,19 milioi euro emango dira, eta gizartean baztertuta dauden eta gizarteratzeko eta laneratzeko aukerak hobetzeko laguntza behar duten pertsonak sei hilabetez gutxienez kontratatzen dituzten tokiko erakundeek eskatu ahal izango dute. Kontratatzen direnek Gizarte Integraziorako Errentaren onuradunak izan behar dira edo 2013 eta 2014 urteetan laguntza hori jaso behar dute. 540 pertsona inguru kontratatuko dira.

Beste alde batetik, Zuzeneko Enplegu Aktiboaren deialdian 2,33 milioi euro emango dira Gizarte Integraziorako Errenta jasotzen dutenak edo errenta horren 30 hilabeteko gehienezko epea amaitu zaienak kontratatzen dituzten tokiko erakunde, enpresa, autonomo eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat. Kontratuak sei hilabetekoak izango dira tokiko erakundeen edo irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan eta hiru hilabetekoak gutxienez enpresetan eta autonomoekin egiten diren kontratuak, baina hilero luzatu ahal izango dira, sei hilabete egin arte. 500 pertsona inguru kontratatuko direla kalkulatu da.

Deialdi baten eta bestearen arteko alde nagusia da Gizarte Enplegu Babestuaren bidez kontratatzen diren pertsonek berariazko gizarte-laguntzaile profesional bat behar izaten dutela haien baztertze-egoera larriagoa izaten delako. Halaber, tokiko erakundeek bakarrik eskura dezakete laguntza hori; Zuzeneko Enplegu Aktiboaren deialdian, aldiz, enpresek, autonomoek eta irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundeek ere parte har dezakete, tokiko erakundeez gain.

Laguntza horiez gain beste azken deialdi bat ere badago, dagoeneko ebazteko fasean sartuta dagoena, prestaziorik ez duten langabetuei arreta ematen dieten gizarte-erakundeentzat, lan-merkatuan sartzeko gaitasunak hobetzeko dena. Jarduera horietako bat izan daiteke aldi baterako kontratazioa, trebetasun eta gaitasunak eskuratzeko. 730.000 euroko laguntza emango da. 18 eskaera egin dira eta 60 kontratu inguru egitea espero da.

Gizarte Enplegu Babestua

Nafarroako Aldizkari Ofizialak duela gutxi argitaratu du Gizarte Enplegu Babestuaren deialdia arautzen duen Íñigo Alli kontseilariaren foru-agindua. 2,19 milioi euroko laguntza horiekin soldaten, sustatzeko jarduera osagarrien eta laguntzaileen kontratatzioaren gastuak ordainduko dira, baita prestakuntza-jarduerak ere.

Zehazki, lanpostu bakoitzeko, lanbide arteko gutxieneko soldataren ehuneko 140 ere finantzatuko da, hau da, hilero 1.053,99 euro lanaldi osoa eginda. Sustatzeko jarduera osagarrietarako eta languntzaileak kontratatzeko lanpostu bakoitzeko diru-laguntzaren % 30 eta prestakuntza-jardueretarako diru-laguntzaren % 15 emango da gehienez. Laguntza horiek eskatzeko epea apirilaren 30ean amaituko da.

Zuzeneko Enplegu Aktiboa

Nafarroako Gobernuak 2,3 milioi euro ematea erabaki du Zuzeneko Enplegu Aktiboaren programarako. Horrenbidez gizartean baztertuta geratzeko arriskuan daudenen kontratazioen kostuak finantzatuko dira. Toki- eta gizarte-erakundeen kasuan, kontratatutako pertsonen lanbide arteko gutxieneko soldata ordainduko da, sei hilabetez gehienez. Diru-laguntzaren zenbatekoa 4.646,16 eurokoa ere izango da kontratu bakoitzeko. Bestalde, enpresa eta autonomoen kasuan lanbide arteko soldataren % 100 finantzatuko da, hiru hilabetez gehienez.

Programaren deialdia Gizarte Politiketako kontseilariaren foru-agindu batek arautzen du, eta laster argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 1ean amaitu da tokiko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat eta urriaren 1ean enpresa eta autonomoentzat.

Programa horien balantzea 2013an

2013an 1.241 pertsona kontratatu ziren Zuzeneko Enplegu Aktiboa eta Gizarte Enplegu Babestua programen bitartez. Lehen deialdian 127 tokiko erakundek, irabazi-asmorik gabeko 13 gizarte-erakundek eta 10 enpresak hartu zuten parte eta 647, 20 eta 36 pertsona kontratatu zituzten hurrenez hurren.

Bestalde, Gizarte Enplegu Babestuaren programan oinarrizko 37 gizarte-zerbitzuk parte hartu zuten eta 538 pertsona kontratatu ziren. Halaber, programan parte hartu zutenen laguntzaile sozial izan ziren 85 profesionalen lanaldiaren zati bat finantzatu zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa