(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak gizarte-errenta jasotzen dutenak hurbilagotik ikuskatuko ditu betebeharrak betetzen dituztela ziurtatzeko

asteazkena, 2014.eko apirilak 23


Alli kontseilariak iruzurra kontrolatzeko neurriak ere aurkeztu ditu, esate baterako, ezkutuko ekonomiari aurre egiteko edo ezkontideen banaketa faltsuak behatzeko.


Transcripción textual del video

Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak Nafarroako Gobernuak Gizarte Integraziorako Errenta (GIE) jasotzen dutenek betebeharrak betetzen dituztela hurbilagotik ikuskatzeko hartuko dituen neurriak aurkeztu ditu gaur goizean.

Alli kontseilariak iragarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak GIEren onuradunek beste gizarte-prestazio batzuk, esate baterako, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (lehengo EIN) ematen dituenak jasotzeko aukerarik ez dutela, onuradunak Foru Komunitatean modu jarraituan bizi direla edo seme-alabak eskolara eramaten dituztela ikuskatuko du. GIEren onuradunek trebatzeko eta enplegua modu aktiboan bilatzeko duten konpromisoa ere kontuan hartuko da.

Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak Nafarroako Gobernuak Gizarte Integraziorako Errenta (GIE) jasotzen dutenek betebeharrak betetzen dituztela hurbilagotik ikuskatzeko hartuko dituen neurriak aurkeztu ditu gaur goizean.

Alli kontseilariak iragarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak GIEren onuradunek beste gizarte-prestazio batzuk, esate baterako, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (lehengo EIN) ematen dituenak jasotzeko aukerarik ez dutela, onuradunak Foru Komunitatean modu jarraituan bizi direla edo seme-alabak eskolara eramaten dituztela ikuskatuko du. GIEren onuradunek trebatzeko eta enplegua modu aktiboan bilatzeko duten konpromisoa ere kontuan hartuko da.

Gizarte Politiketako kontseilariak Nafarroako Jauregian egin den prentsaurrekoan aurkeztu dituen ekimenen artean gizarte-laguntza horiek kobratzean dagoen iruzurra kontrolatzeko neurriak ere badaude, esate baterako, ezkutuko ekonomiari aurre egiteko eta ezkontideen edo bikoteen banatze faltsuak behatzeko.

Gogorarazi behar da Nafarroako Gobernuak 37,5 milioi euro inbertitu zituela iaz Gizarte Integraziorako Errenta finantzatzeko. Errenta 9.472 familiak jaso zuten, guztira 22.278 personak. Gainera, beste 1,7 milioi euro eman zitzaien 1.661 familiari ezohiko laguntza gisa. 2014rako, Gizarte Politiketako Departamentuak aurreikusi duenez, 50 milioi euro ere inberti litezke GIE finantzatzeko.

GIE murriztea edo kentzea ekar dezaketen neurrien helburua baliabide publikoak "benetan behar dituzten" pertsona eta familia-unitateetara iristea da, esan du Alli kontseilariak. Berarekin batera izan da Mariano Oto Gizarte Politiketako eta Kontsumoko zuzendari nagusia. Ekintza-plan horretan, Gizarte Politiketako Departamentua Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuarekin, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuarekin eta Hezkuntza Departamentuarekin, Gobernuaren Ordezkaritzarekin eta tokiko erakundeekin batera arituko da lankidetzan, oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta, Iruñearen kasuan, Auzo-unitateen bidez.

Neurrien xehetasunak

Alli kontseilariak aurkeztu duen Gizarte Integraziorako Errenta kontrolatzeko neurrien planaren arabera, Nafarroako Gobernuak errentaren hartzaileek prestazioa jasotzen den denboraldian, nazionalitate bikoitza dutenen kasuan, Foru Komunitatean modu jarraituan bizitzeko duten betebeharra betetzen dutela behatuko du batez ere. GIE jasotzen duten familia-unitateko adingabeak eskolatuta egon eta ikastetxera modu aktibo eta jarraian joan beharko dira.

Gainera, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren ikuskatze-lanen ondoren antzemandako irregulartasunak direla-eta edo segimendua egiteko aurrez aurreko hitzorduetara ez joateagatik estatuko prestazioak kendu zaizkien familia-unitateetan jarriko du arreta. Foru Gobernuak GIE jasotzen dutenek sinatzen dituzten gizarteratzeko eta laneratzeko hitzarmenen segimendua ere egingo du, eta kontuan hartuko ditu gauzatzen dituzten prestakuntza-ekintzak eta benetan enplegua bilatzen ari diren ala ez.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak GIE kentzea edo ez ematea aztertuko du osasun publikoaren aurkako delituekin (droga-trafikoa), emakumeen aurkako indarkeriarekin, indarkeriazko delinkuentziarekin edo indarkeriazko eta larderiazko lapurretekin erlazionatutako aurkako epai irmoak dituztenen kasuan.

Iruzurraren kontrola eta lan-taldea

GIE kobratzean egon litekeen iruzurra kontrolatzeari dagokionez, Nafarroako Gobernuak ezkontideen edo bikoteen banaketen egiazkotasuna frogatuko du, hau da, bikotekidearekin bizi diren eta harremanik ez dutela diotenen kasuak (hala, bi bikotekideek jaso dezaketelako errenta bana), baita erroldatzea ere.

Ezkutuko ekonomia gauzatzen dutenak ere ikuskatuko dira, esate baterako, langileen lanaldiaren erdia edo laurdena bakarrik aitortzen duten enplegu-emaileak, negozioa eten dutela esan baina lanean jarraitzen duten autonomoak, benetako diru-sarrerak baino txikiagoak dituztela dioten saltzaile ibiltariak edo Europako beste herrialde batzuetan, bereziki Frantzian, lanean ari diren eta diru-sarrerak aitortzen ez dituzten pertsonak.

2013an, Gizarte Politiketako Departamentuak Gizarte Integraziorako Errenta kendu zien 68 familia-unitateri baldintzak ez betetzeagatik. Gehienak egoera ekonomikoari buruzko datuak ezkutatzeagatik eta laneratzeko eta gizarteratzeko hitzarmena betetzeko konpromisorik ez hartzeagatik izan ziren. Azken hori errentaren jasotzen duten guztiek izenpetzen dute eta prestakuntzarako eta enplegu aktiboa bilatzeko interesean oinarritzen da.  Hala ere, Departamentuak kalkulatu duenez, GIE jasotzen duten 250 familia inguru dira prestazioa jasotzeak dakartzan betebeharrak betetzen ez dituztenak.

Bestalde, laster sortuko da Departamentuko Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzuko eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako teknikarien lan-taldea GIEren inguruko kasuak aztertzeko eta banaketa-justiziaren printzipioan oinarrituta baliabide ekonomikoak optimizatzeko. Talde horrek ere neurriak hartuko ditu baliabide ekonomikoak baztertuta edo hala geratzeko arriskuan daudenei iristen zaizkiela bermatzeko.

EBn 14. postua

Mintzaldian, Gizarte Politiketako kontseilariak Eurostaten azken datuen berri ere eman du. Horien arabera, Nafarroa baztertuta edo pobrezian geratzeko arriskuan dauden pertsona kopuru txikiena duten lurraldeen sailkapeneko 14. postuan dago. Bertako biztanleen % 13,3 dago egoera horretan. Espainiako hurrengo eskualdea Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta 50. postuan dago. Azpimarratu behar da iazko azterlanean Foru Komunitatea 31. postuan zegoela, eta biztanleriaren % 15,4 zegoela baztertuta edo pobrezian geratzeko arriskuan.

Sailkapen hori egiteko, Eurostatek AROPE tasa baliatu du (At Risk Of Poverty and/or Exclusion). Errenta, ondasun materialen gabetzea eta etxe bakoitzean lanean ari direnen kopurua bezalako faktoreak bateratzen ditu. Europako organismo horrek estatu kideek emandako datuetan oinarrituta egiten ditu estatistikak. Espainiaren kasuan, Estatistikako Institutu Nazionalak ematen ditu datuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa